Xabier Amurizak agur esan deutso bat-bateko bertsogintzeari

Bizkaie! 2016-05-03 14:43   Bertsolaritzea

Xabier Amurizak agur esan deutso bat-bateko bertsogintzeari 75 urte bete dituan egunean. Legazpin, Bilbon eta Altzon oraintsu eginiko bertso saioak inoiz plazan egindako azkenak izan dirala esan dau Xabier Amurizak Faktoria Euskadi Irratiko saioan, 75 urte bete dituan egunean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hemen da XXII. Fant, maiatzaren 6tik 13ra Bilbon

Bizkaie! 2016-05-03 13:53   Barriak

Bilboko Udalak antolatzen dauen XXII. Fant, Bilboko Fantasiazko Zinemaldia bariku honetan jarriko da martxan (Campos Antzokian, arratsaldeko 20:00etan), AEBetan Open Grave eta Apolo 18 lanak zuzendu dituan Gonzalo López-Gallego madrildarraren The Hollow Point lanaren Europako premiereagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Ken Zazpi taldeak zabalduko ditu aurten Getxoko Ereaga hondartzako kontzertuak

Bizkaie! 2016-05-03 12:06   Musikea

Datorren barikuan, maiatzak 6, Ken Zazpi taldeak Phoenicoperus bere azken lana aurkeztuko dau 22:00etan eta hurrengo egunean, zapatuan, hilak 7, Guda Dantza, Rubia eta El Inquilino Comunista bertoko taldeek Getxon eginiko soinuak erakutsiko ditue gaueko 21:00etan hasita. Urtero legez, saioetarako sarrerea dobakoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Musika Eskolen Europako Jaialdiak 8.500 ikasle baino gehiago ekarriko ditu gurera

Bizkaie! 2016-05-03 11:16   Musikea

Donostia 2016ren eskutik, 59 udalerri, Europa osoko musika eskoletako 8.500 ikasle baino gehiagok eskainiko dituen 120 kontzertu ingururen agertoki bilakatuko dira maiatzaren 4tik 7ra, EMUSIK, Musika Eskolen Europako Alkarteak (EMU) antolatzen dauen Musika Eskolen Europako Jaialdia, ospatuko baita.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badator BirdFlyway (Hegaztien ibilbidea) natura-turismora zuzendutako ekimen barritzailea

Bizkaie! 2016-05-02 17:50

Aranzadi Zientzia Alkarteak Europako beste zentro batzuekaz alkarlanean natureagaz lotura estua dauen proiektu turistiko bat martxan jarri dau, Hegaztien ibilbidea, hain zuzen be, gaztelaniaz La ruta de las aves eta ingelesez BirdFlyway, naturaz gozetako beste aukera bat.

Zidarrezko Gehitu Saria emongo deutsie Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariari

Bizkaie! 2016-05-02 17:37   Zinemea

Zinemaldiaren zuzendari danetik LGTB kolektiboari eskaini deutsan arretea eskertu nahi deutso Gehitu alkarteak Jose Luis Rebordinosi. Holan, Zidarrezko Gehitu Saria emongo deutso, hilaren 6an Donostian egingo dan ekitaldian. Gorazarrea Rebordinosen lantaldearentzat be badala zehaztu dau Gehituk.

Abian da Bilboko Aste Nagusiko XXXI. Metal, Bertoko Pop Rock Erakustaldia

Bizkaie! 2016-05-02 15:36   Musikea

Bilboko Udalak, Bardintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako sailaren bitartez, Aste Nagusian egingo dan Metal eta Bertoko Pop Rock Erakustaldiaren XXXI. edizinoa martxan jarri dau. Izena emoteko epea datorren maiatzaren 4an hasiko da eta maiatzaren 31rarte egongo da horretarako aukerea. Parte hartu nahi daben taldeek izena emotea online egin behar izango dabe www.bilbao.eus orrialdean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Mariaren Bihotzeko aztarna arkeologikoei estalkia eta sarbide barriak ipini deutsiez

Bizkaie! 2016-05-02 15:11

Gune arkeologikora heltzea erraztu nahi izan dau Bilboko Udalak. Holan, 15. mendeko komentu frantziskotarraren aztarnen ganean, argiari pasetan lagatzen deutsan estalkia ipini dabe. Ganera, hiru sarrera barri atondu ditue. Aurrerantzean, beraz, eremu guztia bisitetako moduan dago eta, bide batez, aztarnak babestuago dagoz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskeraz ikusi daitekezan filmak eskuragarri Zineuskadiri esker

Bizkaie! 2016-05-02 14:25   Zinemea

Zineuskadik, euskal ikus-entzunezko sektorea sustatuz eta indartuz, filmak euskeraz ikusi eta eskuratzeko aukerea eskaintzen dau, zinema produkzinoak zinema aretoetatik igaro ostean jarraipena emon eta bizia galdu ez deien. Eskuragarri dagoan katalogoko pelikulak DVD formatuan eskuratu daitekez orain ohiko banaketa kanalen bitartez, sareko zenbait plataforma eta dendetan, filmen eskubideak dituen banatzaileen lankidetzei esker.

180 kultur proposamen baino gehiago Bilboko Udalaren 'Kultura Kalez Kale' kanpainan

Bizkaie! 2016-05-02 13:33   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimen horren helburuak, kultur proposamenak auzoetara hurreratzea, kaleak girotzea eta biztanleen partaidetzea eta eurekaz izan beharreko hartu-emon zuzenak sustatzea dira. Horrezaz gan, aukerea emoten jake bertako musika eta antzerki taldeei, estadu eta nazinoarte mailako beste proposamen batzuekaz batera euren lanak jenteari hurreratzeko.

'Muga' antologia aurkeztuko dabe Felipe Juaristik, Juan Ramon Makusok, Pello Otxotekok eta Aritz Gorrotxategik

Bizkaie! 2016-05-02 11:36   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoan Bidebarrieta Kulturguneak, El Gallo de Oro argitaletxeak kaleratu dauen Muga antologia poetiko elebidunaren aurkezpen ekitaldia jasoko dau martitzenean, maiatzaren 3an, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Imanol Uriak irabazi dau Derion Udabarriko Faseko bosgarren kanporaketea

Bizkaie! 2016-05-02 10:49   Bertsolaritzea

Saioaren irabazlea Imanol Uria izan da, 189 puntugaz. Bigarren Mikel Goiriena sailkatu da 180 puntugaz eta hirugarrena, barriz, Beñat Vidal izan da, 166 puntugaz. Hortik aurrera, Aissa Intxausti izan da laugarren, Ion Barrocal bosgarren, Itxaso Paia seigarren, Xabier Irakulis zazpigarren eta Koldo Gezuraga izan da sailkapenean azkena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskadiko Antzoki Sarearen hitzartutako zirkuituak hamar konpainiaren 232 emonaldi eskainiko ditu

Bizkaie! 2016-04-29 15:01   Kulturea

Euskal antzerki konpainien produkzinoaren eta programazinoaren arteko koherentzia bultzatu eta antzezlan barriei egutegi sendo bat eskaintzeko asmoz antolatzen dabe urtero hitzartutako zirkuitua Eusko Jaurlaritzeak eta Antzoki Sareak. Aurten, hamar konpainiaren hamaika lan aukeratu eta 232 emonaldi programau ditue. 187.000 euroko laguntzinoak emongo ditu Jaurlaritzeak.

Arratiako eta Galiziako ikasleen arteko trukea, bertsolarien eta regueifeiroen tradizinoan oinarrituta

Bizkaie! 2016-04-29 13:49   Bertsolaritzea

Regueifa izeneko kopla inprobisaduak Galiziako ohiturea dira, Euskal Herriko bertsolaritzearen antzekoak. Bertsoak eta regueifak buztartzeko asmoz, trukea egingo dabe Arratia BHI institutuko eta Galiziako ikastetxe bitako ikasleek maiatzean. Hilaren 2tik 5era Galizian izango dira arratiarrak eta 13tik 16ra, berton egingo dabe topaketea.

Euskaltzaindiak sei urgazle barri izentau ditu

Bizkaie! 2016-04-29 13:21   Euskerea berbagai

Euskaltzaindia Osoko bilkurea egiten dago Iruñean eta hor akademiak sei euskaltzain urgazle barri izentau ditu: Amaia Apaulaza Ollo, Xabier Erize Etxegarai, Maite Lakar Iraizoz, Patxi Petrirena Altzuguren, Rosa Ramos Alfaro eta Castillo Suarez Garcia.

Azkuna Zentroak 'Prototipoak', forma artistiko barrien nazinoarteko topaketea antolatu dau maiatzaren 25etik 29ra

Bizkaie! 2016-04-29 11:01   kulturbiz

Azkuna Zentroak Forma Artistiko Barrien Nazinoarteko Topaketea antolatu dau maiatzaren 25etik 29ra arte, Prototipoak izenburupean. Topaketa honek  3, 2, 1. Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketa programeari jarraipena emon nahi deutso, hiru urtez, arte eszenikoez bete eban topaketea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bost opera dakarz Bilbora ABAO-OLBEren denporaldi barriak

Bizkaie! 2016-04-29 10:30   Kulturea

Barrikuntzearen eta kalidadearen aldeko apustua egin dau ABAO-OLBE alkarteak 2016-2017 denporaldirako. Holan,  Euskalduna jauregian, Don Giovanni eta La Cenerentola opera handi eta ezagunak ikusi ahal izango dira eta, Bilbon lehenengoz, Verdiren Stiffelio egongo da. Lucrezia Borgia eta Andrea Chenier lanek osotuko dabe programazinoa.

'Jantzea lanbidea da' aldarrikapena dakar Jantzearen Nazinoarteko Egunak

Bizkaie! 2016-04-29 10:21   Kulturea

Gaur, apirilak 27, Jantzearen Nazinoarteko Eguna danez, BilbaoEszenak, Bilboko Udaleko Antzerki Baliabideen Zentroak, bat egin dau ADDE, Euskal Herriko Jantza Profesionalen Alkarteak jantzearen ezagutza orokorra hobetzeko eta jantzeagaz lotutako profesionalei duintasuna emoteko asmoz bultzatu dan kanpaineagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal Herria Museoak 'Gernika Arbolaren kokalekua (1366 - 2016)' erakusketea hartuko dau

Bizkaie! 2016-04-28 18:28   Kulturea

Uribilduaren sorrerearen 650. urteurrenaren harian, Gernikako Euskal Herria Museoak Arbolaren kokalekua erakusketea zabalduko dau bihar, barikua. Gernikaren historia erakusten jaku hor, 1366tik 2016ra arteko mugarri garrantzitsuenetan zehar ibilbide bat eginez. Erakusketea Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gernikazarrak antolatu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

SD Eibar Fundazinoak kaleratutako 'SD Eibar 75. urteurrena - 1940 X 2015' liburua kalean dago

Bizkaie! 2016-04-28 17:37   kulturbiz

Jesus Gutierrez Arosak idatzitako liburuak 208 orrialde eta 150 argazki ditu eta dokumentu aparta da Eibarren futbolak historian zehar izan dauen bilakaerea hurretik ezagutzeko. Eibar Futbol Taldeak 75 urte bete zituan 2015ean eta liburua aurten kaleratu da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)