Mieltxo Monfort joan jaku

Bizkaie! 2016-02-25 14:11   Kulturea

Zoritxarreko eguna dogu gaur Bilbo Hiria irratian, izan be, gaur goizaldean hil da Mieltxo Monfort Aiestaran, 62 urte zituala, gure irratiko esatari, koordinatzaile eta, ororen gainetik, LAGUNA. Bilbo Hiriako eta Zenbat Garako familian hutsune ordezkaezina itxiko deusku Mieltxoren desagerpenak.

III. Sail in Festival jaialdiak belearen munduko uriburu bihurtuko dau Bilbo

Bizkaie! 2016-02-25 13:22

Martiaren 4tik 6ra Bilbo, itsasgizon, arraunlari, abenturazale eta itsasoa maite daben askorentzako topagunea izango da, izan be, 10 herrialdetako 24 film ikusi ahal izango ditue, argazki-erakusketak bisitau eta itsasoko kirol horren munduko nazinoarteko edukirik onenak dituen berbaldi nahiz aurkezpenetara hurerratzeko aukerea izango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pedro Miguel Etxenikek 'Espartaco' filma aurkeztuko dau Euskadiko Filmategian

Bizkaie! 2016-02-25 12:44   Barriak

Spartacus filma jatorrizko bersinoan proiektauko da gaur, hilak 25, eguena, 19:00retan, gaztelaniazko azpitituluakaz eta sarrerak (3,5 euro) salgai dagoz dagoeneko Tabakalerako informazino puntuan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zinemarako laguntzen sistema barria aztertu dau IBAIAk

Bizkaie! 2016-02-25 11:06   Zinemea

Helburua zinemarako laguntzen eredu barria eta foru-araudian produkzino zinematografikoetan egindako inbersinoakaitiko zerga-kenkariei jagokenez aurreikusitako aldaketak ezagutzera emotea eta Euskadiko sistemara egokitzeko dagozan preminak aztertzea izan da, era horretara, gure sistemea optimizau eta indartzeko, eta beharrezkoa dan segurtasun juridikoa emoteko.

Pastoral bihurtuko dabe Katalina de Erauso monja abenturazalearen bizitzea

Bizkaie! 2016-02-25 09:59   Kulturea

Maite Berrogain egilearen zuzendaritzapean, Katalina Pastorala Alkartea izeneko taldea lanean dabil Katalina Erauso personaia ezagunaren bizitzea taula ganean erakusteko. Taldea Iparraldeko musikari, jantzari, kantari eta aktore amateurrek osotzen dabe eta aurtengo bagilean estreinauko dabe pastorala.

Euspot lehiaketearen bosgarren edizinoa martxan da

Bizkaie! 2016-02-24 17:07   Euskerea berbagai

Euskeraz egindako spot edo iragarkien lehiaketea da Euspot. Mondragon Unibersidadeak antolatzen dau ekimena eta, horregaitik, hango ikasleen ikasgaietako bat da Euspoterako lana aurkeztea. Ganera, beste edozeinek be parte hartu leike lehiaketan. Ikus-entzunezko lanak entregetako epea apirilaren 28an amaituko da. Lau sari banatuko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Udal Musika Eskoleak zazpi ikastaro berezi emongo ditu, maiatzera bitartean

Bizkaie! 2016-02-24 14:06   Musikea

Musikeagaz lotutako alderdi asko jorratuko ditue zazpi ikastaroren bidez, Bilboko Udalak azaldu dauenez. Jazz mintegia, musika-tresnak hobeto ezagutzeko kursoak, pedagogia lanak eta abar dagoz eskaintzearen barruan. Bilbao Musika erakundean emon behar da izena eta bertako egoitzan, Solokoetxe auzoan, egingo dira ikastaroak, asteon hasi eta maiatzera arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Uribe Kostak Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako finalaurrekorako txartela lortu dau Sopelan

Bizkaie! 2016-02-24 12:59   Bertsolaritzea

Uribe Kosta eta Uribe Butroe, sasoi baten alkarregaz taldea osotutako eskualdeak, lehiatu dira Sopelako Ander Deuna ikastolan, Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako bigarren finalaurrekorako txartelaren bila. Uribe Kostak irabazi dau saioa, 415 puntu batuta. Uribe Butroek 397,5 lortu ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Injinerutza Eskoleak bokazino teknologikoen harrobia sustatuko dau

Bizkaie! 2016-02-24 12:03   Kulturea

Urtean behin, Bilboko Injinerutza Eskoleak etorkizuneko ikasleei begiratzen deutse, unibersidaderako pausua emoteko prest dagozan gazteei, eta Injinerutzearen Aurkezpen Jardunaldiak antolatzen ditu. Zezeilaren 24an eta 25ean izango dira, arratsaldeko 16:30etik 19:00etara, eta aurreikuspenen arabera, bi jardunaldietan batxilergoko 600 ikasle baino gehiago hurreratuko dira.

Euskerearen ganeko diskursoaren zoru komuna aurkezteko batzarrak egin ditu Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2016-02-24 10:42   Euskerea berbagai

Enpresa munduko arduradunakaz egin dau batzarretako bat Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta, bestea, gazteria eta kirol arloetako ordezkariakaz. EGOD egitasmoa eta euskerearen ganeko diskurso partekaturako zoru komuna aurkeztu deutsez Baztarrikak, Iñaki Martinez de Luna soziolinguistearen laguntzinoagaz.

Nanga Parbateko Hirugarren Kanpalekura heldu dira Alex Txikon eta taldekideak

Bizkaie! 2016-02-24 09:40

Badirudi Nanga Parbat mendian eguraldiak beste atsedenaldi bat emon deutsela Alex Txikon, Ali Sadpara, Tamara Lunger eta Simone Morori. Bigarren Kanpalekuan (6.100 m) gau bi pasau eta gero, gaur Hirugarren Kanpalekura (6.700 m) heltzea lortu dabe. Han pasauko dabe gaua eta bihar Laugarren Kanpalekura abiatuko dira. Dana ondo badoa, bariku goizaldean tontorrera heltzeko ahalegina egin nahi dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Nazinoarteko Arpilleren Foruma izango da Donostian, Gernikan eta Bilbon zezeilaren 25etik 28ra

Bizkaie! 2016-02-23 17:42   Kulturea

Bakea josiz: Gatazka, Arpillerak, Memoria erakusketea, Balmasedan egon zana, gaur egun Gernikako Bakearen Museoan ikusgai dagoana eta apiriletik aurrera Donostiako Aieteko Bakearen Etxean egongo dana, zezeilaren 25etik 28ra egingo dan nazinoarteko forumaren ardat izango da. Hiru izango dira foruma hartuko daben lekuak: Bilbo, Donostia eta Gernika-Lumo.

Durangaldea finalaurrekoetara sailkatu da Bertsolari Gazteen BBK Sariketan

Bizkaie! 2016-02-23 16:08   Bertsolaritzea

Durangoko Fray Juan Zumarraga institutuan jokatu da BBK Txapelketako bigarren kanporaketea eta etxeko taldeak egin dau aurrera. Durangaldeko gazteek 439,5 puntu lortu ditue eta Enkarterri-Ezkerraldeak 386,5. Martiaren 2an jokatuko dau finalerdia Durangaldeak, Arratzun, Busturialdearen aurka.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi atala lehiaketea izango da aurrerantzean

Bizkaie! 2016-02-23 13:41   Barriak

Orain arteko edizinoetan, Zabaltegi atalean ez da arau eta muga zehatzik egon filmak aukeratzeko orduan eta saririk be ez da emon. Donostiako Zinemaldiak eta Tabalakerak sinatu daben hitzarmenaren ondorioz, 2016ko ekitalditik aurrera epaimahai berezitua eukiko dau Zabaltegik eta sarituak egongo dira. Sailari erakargarritasuna emotea da aldaketearen helburua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Complices taldeak 30 urteko ibilbidea ospatuko dau Campos antzokian

Bizkaie! 2016-02-23 13:04   Musikea

Teo Cardaldak eta María Monsonisek osotutako bikotea 30 urte betetzear dago musikearen munduan. Disko barriagaz, betiko kantuen bersino akustikoakaz eta Bilboko Abesbatza Alkartearen lankidetza bereziagaz bere urteurrena ospatuko dau Bizkaiko uriburuan. Hitzordua zezeilaren 27an, zapatuan, izango da Bilboko Campos antzokian.

Etxepare Institutuko ordezkariak Filipinetan eta Japonian izan dira

Bizkaie! 2016-02-23 12:13   Euskerea berbagai

Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak eta euskerearen hedapenerako erakunde horretako arduradun Mari Jose Olaziregik egunotan egindako bidaian, Japonia eta Filipinetako erakundeetako arduradunakaz batzar ugari egiteko aukerea euki dabe. Holan, Manilan euskal ikasketak sortzeko asmoan beste pausu bat egin dabe. Hainbat unibersidadetako ordezkariakaz hartu-emona indartzeko be aprobetxau dabe egonaldia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Maitasuna eta emakume presoen gorabeherak jorratu ditu Estíbaliz de Miguel Calvok

Bizkaie! 2016-02-23 10:28   Kulturea

Relaciones amorosas de las mujeres encarceladas liburua gizartearen eta kulturearen, ikasketa akademikoen eta eztabaida feministen bazterretan bizi diran emakumeen bizipenei buruzko lan aitzindaria da. Estíbaliz de Miguel Calvok, liburuaren egileak eta UPV/EHUko Soziologiako doktoreak, ikusgai egin ditu emakume presoak, bikoteko maitasuna aztertu dau, eta kartzelako maitasun amatiarren garrantzia deskubridu dau.

Bertsolaritzeagaz kontaktu gitxien daukien herri eta kolektiboakana heltzeko, dobako 12 bertso-saio Araban

Bizkaie! 2016-02-23 10:20   Bertsolaritzea

Arabako Bertsozale Alkarteak azaldu dauenez, herrialde osoa bertsozaletu nahi dabe. Horretarako, ekimen berezia martxan ipini dabe 2016rako: Dobako 12 bertso-saio eskaintzen ditue, bertsolaritzeagaz kontaktu txikia daukien lekuetan antolatzeko. Udal, kontzeju, alkarte zein kolektiboek eskatu leikee dobako saioetako bat, martiaren 11 baino lehen.

Umorezko monologoak zientziaren aldeko bokazinoak sustatzeko

Bizkaie! 2016-02-22 14:22   Kulturea

Aurten, LocosXCiencia Euskadira helduko da lehenengo aldiz, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrearen eskutik. Umorearen bidez zientziaren aldeko bokazinoak sustatzea, hori da LocosXCiencia ekimenaren helburua.

Ariketa barriakaz eta bertso giro bikainean abiatu da Barañainen Bardoak txapelketearen bigarren fasea

Bizkaie! 2016-02-22 13:00   Bertsolaritzea

Azkenean, Obario Maldikoak taldearentzat izan da jokoan egoan puntua. Datorren martiaren 4an Iruñean jokatuko dan itzuliko saioan erabagiko da Bardoak txapelketako ligaxka honetako zein taldek egingo dauen sailkapenean aurrera. Dana dala, saio horren aurretik bigarren faseko beste saio bat jokatuko da: zezeilaren 26an izango da hitzordua Leitzako Atekabeltz gaztetxean 22:00etan hasita.

»» Ikusi argazki guztiak (4)