Bizkaie! 2016-03-15 17:39

Zure oharrari kasu eginaz moldatu dogu testua. Eskerrik asko, Adolfo

Erantzuna | 2015eko R. M. Azkue Literatura Sariak banatu ditu Euskaltzaindiak Bilbon

Apirilaren 9an izango da Sopelako Esaera Zaharren Txapelketea

Bizkaie! 2016-03-15 14:38   Bertsolaritzea

Bertsoak eta atsotitzak buztartzea eta euskeraz primeran pasetea da ekitaldiaren helburua. Lehiaketan taldeka (2, 3 edo 4 lagunek osotutako taldea) hartzen da parte. Parte-hartzaileek bertsoak entzun eta esaera zaharrakaz identifikau beharko ditue. Hemen irakurri esaera zahar horreen zerrendea (100 esaera) eta azalpenak.

The Who talde ezagunak Gasteizen joko dau bagilean, Azkena Rock Festivalen

Bizkaie! 2016-03-15 14:04   Musikea

Talde beteranoa da The Who britainiarra, mende erdi baino gehiago daroa isildu barik, baina zuzeneko kontzertu indartsuak eskaintzen ditu oraindino. Azkena Rock Festival jaialdiko arduradunek baieztau dabenez, Gasteizen joko dau talde mitiko horrek, bagilaren 17an edo 18an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Josu Bergara eta Pau Alabajos zuzenean Bizkaian zehar

Bizkaie! 2016-03-15 11:58   Musikea

Martiaren 17an, Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltza egitarauaren barruan, akustikoan eta giro intimoan aurkeztuko ditue euren azken diskoak. Martiaren 18an, Eako Eskoikiz tabernan kantauko dabe eta 19an, barriz, Larrabetzuko Hori bai gaztetxean.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Miren 2016-03-15 11:22

Pena handia hartu dot Kabier Kaltzakortaren lan handi hau argitaratuko ez dala irakurri dodanean. Ahalegin berezia egin beharko leukie nire eretxuan zelan bere unibersidadeak halan bere inguruko argitaletxe edo fundazinoek. Akabu baten, lan hori argitaratu ezean, Kaltzakortaren jakintza guzti hori eta egin dauan edizino (seguru nago akats bakoa) barritua ez dira irakurle, ikertzaile zein hizkuntzalarien esku egongo (alperrik dago jakintza kajoi baten zein disko gogor baten galduta).
Kaltza, askok estimetan dogu zeure beharra eta seguru nago batek baino gehiagok irakurriko eta erabiliko ebela zeure behar hori. Baina... ez daukagu eskura...

Erantzuna | Xabier Kalzakorta: 'Euskeraz dagozan esaldi bortitz eta ederrenak, beharbada, baladetan dagoz'

Udaltopek gazteen euskerazko kirol jarduna ziurtatzeko hausnarketea bideratuko dau

Bizkaie! 2016-03-15 09:56   Euskerea berbagai

VIII. Udaltop, Udaletako Euskera Zerbitzuen topaketea Lasarte-Orian izango da apirilaren 21 eta 22an. Aurten galdera bikotxa dakar: Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin geinke gazteen euskerazko kirol jarduna ziurtatzeko? 8-16 urte artekoen kirol jarduerea izango da berbagai.

Turistentzako euskerazko hiztegia plazaratu dabe Donostian

Bizkaie! 2016-03-15 09:38   Euskerea berbagai

Aurten Donostia Europako Uriburu Kulturala danez, kanpoko bisitari asko espero ditue. Horregaitik, euskerazko berba eta esamoldeen hiztegi txikia plazaratu dabe, turistek euskerazko oinarrizko esaldiak erabili ahal izan daiezen. Zortzi hizkuntzatan egongo dira hiztegiak eta 80.000 ale banatuko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lau hizkuntzatan argitaratuko dau Kirmen Uribek hurrengo nobelea

Bizkaie! 2016-03-14 17:33   Kulturea

Elkarrekin esnatzeko ordua izenburuko eleberria, euskeraz ez eze, gaztelaniaz, katalanez eta galegoz plazaratuko dau Kirmen Uribe idazle ondarroarrak. Susa argitaletxea arduratuko da edizinoaz. Antonio de Guezala margolariak 1927an margoztutako koadro bat da nobelearen abiapuntua. Bertan agiri dan Txomin Letamendiaren bizitzea da kontakizunaren ardatza.

Etiopiako egarria arintzen laguntzeko, dokumentala aurkeztuko dau Ibon Cormenzanak eguaztenean

Bizkaie! 2016-03-14 16:14   Zinemea

Proiektu solidarioa ipini dau martxan Ibon Cormenzana zinema-produktoreak, Etiopiako ur eskasiari aurre egiteko helburuagaz. Eguaztenean, martiak 16, El hombre que empezo a correr film dokumentala proiektauko dabe Bilbon, Club Deportivon. Ondoren, Etiopiako egoerearen ganeko berbaldia egongo da.

Kili-Kili-ren 50. urteurrena gogoratzeko erakusketea zabaldu dabe Bilboko Euskal Museoan

Bizkaie! 2016-03-14 13:34   Kulturea

Umeak euskeraz alfabetetako asmoz sortu zan Kili-Kili egitasmoa 1966an, Bilboko San Anton parrokiaren inguruko jentearen eskutik. Argitalpen ugari, jaialdiak, irratsaioak eta abar hartu zituan Kili-Kilik. Mende erdia bete dala gogoratzeko, erakusketea egongo da Bilboko Euskal Museoan, martiaren 18tik bagilaren 26ra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Joan Mari Torrealdaik ingurukoak izan ditu gogoan Manuel Lekuona saria jasokeran

Bizkaie! 2016-03-14 13:14   sariak-autortzak

Joan Mari Torrealdaik Eusko Ikaskuntzaren 2015eko Manuel Lekuona Saria jaso dau astegoienean. Euskerearen eta euskal kulturearen alde egin dauen lana goretsi dau epaimahaiak, gizarteari egin deutson ekarpena eredugarria dala azpimarratuz.

'La Galerna y la Mar' liburuak 1912ko galarrena gainditu eben emakumeak omentzen ditu

Bizkaie! 2016-03-14 11:27   Kulturea

La Galerna y la Mar liburua aurkeztu barri dau Desclée De Brouwer argitaletxeak, Isabel Letek idatzitako lehenengo eleberria. Alegiaz moldatutako eleberri historikoa da hau eta bertan egileak 1912. urteko galarrena gainditu eben emakumeak omentzen ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

2016ko Arabako Bertso-kuadrillaren amaierako hitzorduan ez zan talde txapeldunik egon

Bizkaie! 2016-03-14 10:17   Bertsolaritzea

Argantzunen Arabako bertsogintzearen jaia izan da astegoienean; aurretik 6 topaketa izan  ondoren, amaierako hitzorduan ez zan talde txapeldunik egon; ez zan hori helburua, Arabako bertsogintzeak irabazi eban:  parte-hartzea, bertsotan gozetea, jai giroan ondo pasetea, alkar ezagutzea, bertso kuadrillak hartu-emonetan egotea... Horreek ziran helburuak, eta ondo bete ziran sensazinoagaz amaitu zan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Errugbiaren Hiztegi Terminologikoa aurkeztu dabe Baionan

Bizkaie! 2016-03-14 09:30   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Patxi Baztarrikak, Euskadiko Errugbi Federazinoko arduradunek eta hainbat errugbi taldetako ordezkariek parte hartu dabe aurkezpenean. Errugbiaren munduko terminoak batzen ditu hiztegi barriak eta euskeraz zelan erabili behar diran jasoten da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal zirku garaikideko 'Lurrak' lana produkzinoaren azken fasean sartuko da

Bizkaie! 2016-03-11 14:17   Kulturea

Datorren aste osoan, martiaren 14tik 20ra, Bilboko eta Gasteizko Udalek, Kaldearte eta Bilboko Kalealdia kaleko antzerki jaialdien bitartez produziduten daben Lurrak zirku garaikide ikuskizunaren produkzinorako hirugarren arte egoitza –entseguak– egingo ditue Bilbon, Bilboko Ekoizpen Eszenikorako Barrikuntza Zentroan.

'Txanozuritxu' operearen estreinaldia, ABAO Txiki programearen 25. urteurrenean

Bizkaie! 2016-03-11 13:17   kulturbiz

ABAO-OLBE alkartearen programa didaktikoak mende laurena bete dauela eta, Txanozuritxu umeentzako operearen erabateko estreinaldia egingo dabe zapatuan eta domekan, Bilboko Arriaga antzokian. Txanogorritxu ipuinean oinarritutako euskerazko operea da Txanozuritxu eta Euskal Herrikoak dira sortzaile eta aktore guztiak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Berton Bertokoa eta Sasoikoa

Bizkaie! 2016-03-11 11:59   Jan edanak

Berton Bertokoa eta Sasoiko produktuen konsumoaren aldeko aldarria eginez, Durangaldeko honako Herri Eskolatako Guraso Alkarteek babesten dabe manifestua: Zabalarra (Durango), Landako (Durango), Maiztegi (Iurreta), Traña-Matiena (Abadiño), Zelaieta (Abadiño), Atxondo, eta Elorrio.

'Iñigo eta biyok Gozategiz' ikuskizun barria gure plazetan

Bizkaie! 2016-03-11 10:09   Musikea

Asier Gozategiren esanetan: Zuriak eta baltzak bat egin genduan 1992. urtean Gozategi sortzeko; izakeraz eta jokamoldez oso desbardinak gara Iñigo eta biok. Oriotarraren esanetan gainditzekoak dira desbardintasun guztiak: musikeak erakutsi deusku eta jakitun gara erromeria batek bikote bat sortarazo leikela; eta ezustean, herria batu.

Sarako Idazleen Biltzarrean Itxaro Borda eta Michel Iturria omenduko ditue

Bizkaie! 2016-03-11 09:33   Kulturea

Urtero, Pazko Astelehenez, egiten da Sarako Idazleen Biltzarra, euskerazko eta euskal gaiei buruzko liburuak aurkeztu eta Lapurdin euskal kultureari arnasea emoteko. Martiaren 28an egingo dabe biltzarraren 33. edizinoa, ehun idazle, hamaika argitaletxe eta 22 alkarte bertan dirala. Gazteak erakarteko ahalegina egingo dabela dinoe antolatzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal Eskola Publikoaren 25. Jaia lehenengoz Iparraldean, Hendaian

Bizkaie! 2016-03-10 17:05   Kulturea

Emazu eskua lemapean, Hendaian ospatuko dau EHIGEk Euskal Eskola Publikoaren Jaia 2016ko bagilaren 5ean. Ikas-bi Ipar Euskal Herriko ikastetxe elebidunetako gurasoen alkartearen 30. urteurrenagaz bat dator aurtengo hitzordua.