Euskerea bizibarritzearen inguruko lantaldea sortu dau Euskaltzaindiak
2016-03-23 13:29 Euskerea berbagaiZortzi kidek osotutako lantalde horren zeregin nagusia, euskerea bizibarritzeko dagozan erronken ganean gogoetea egitea izango da. Euskaltzaindiak azaldu dauenez, Sustapen batzordeak gai horren inguruan zezeilean antolatutako biltzarrean sortu zan batzorde hau eratzeko asmoa, orduan hasitako bidean aurrera egin ahal izateko.
Bilboko Txistulari Bandeak 'Zu ere txistulari' izeneko saioagaz amaituko dau neguko denporaldia
2016-03-23 11:20 MusikeaJoserra Gutierrez konpositorearen sorkuntzea da Zu ere txistulari eta gaur, eguaztena, estreinauko dabe, Euskalduna jauregian. Parte-hartzean oinarritutako ikuskizun berezi hori, Bilboko Udal Txistulari Bandearen neguko denporaldiko azken emonaldia izango da. Euskal kantutegiko pieza herrikoiak joko ditue txistulariek eta entzuleei kantetako gonbidapena egingo deutsie.
XXXI. Euskadiko Xake Txapelketea Zornotzan jokatuko da martiaren 28tik apirilaren 3ra
2016-03-23 10:32Aurten be maila gorenekoa da partaideen kalidadea; Santiago González azken bi edizinoetako irabazlea, Espainiako txapelketan hirugarrena izan dan Mikel Huerga, Iberoamerikako txapelketan 4. geratu zan Gabriel del Río eta Eihartze Buiza, Bizkaiko promesa gaztea, Espainiako txapelduna sub-16 mailan izango baitira, besteak beste, Euskadiko txapelketan.
Basque Fest jaialdiak kultur ekitaldiz beteko dau Bilbo Aste Santuan
2016-03-23 09:24 KultureaMartiaren 24tik 27ra, egitarau bete-betea dakar Bilboko kaleetara Basque Fest jaialdiak: musikea, erakusketak, herri-kirolak, kale-antzerkia eta abar. Merkataritzeagaz eta turismoagaz lotutako hainbat alkartek antolatzen dabe, euskaldunen nortasun kulturala erakutsi eta nazinoartean parekorik ez daukan ekitaldia eratzeko asmoz.
Orain dala 100 urte, euskerea ez zala mundu modernorako egokia uste eben askok, tesi baten arabera
2016-03-22 13:56 Euskerea berbagaiEHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien fakultadean aurkeztu dau tesia Aritz Farwell Castillok. 20. mendearen hasikeran euskereari buruz egon ziran ikuspegiak aztertu ditu. Agiri ugari ikertuta, ondorioztau dau modernotasunaren eta garapenaren aldekoek uste ebela euskerea ez egoala mundu modernorako prest eta oztopotzat ikusten ebela.
Jose Mugicak eta Francisco Etxeberriak, Bakearen eta Berradiskidetzearen Gernika Saria jasoko dabe
2016-03-22 12:31Apirilaren 26an jasoko dabe saria, Gernikako bonbardaketearen urteurrenean. Gernika-Lumoko Udalak jakin eragin dauenez, Jose Mugica Uruguayko presidente ohia eta Francisco Etxeberria antropologo forensea eta Aranzadi alkarteko kidea aukeratu ditu epaimahaiak aurtengo sarirako.
Audre Lorde, Angel Gonzalez eta Paul Celan, euskeraz Munduko Poesia Kaieretan
2016-03-22 11:06 KultureaPoesiaren Munduko Egunagaz bat eginaz, Susa argitaletxeak nazinoarteko hiru autore entzutetsuren euskerazko itzulpenak aurkeztu ditu, Munduko Poesia Kaierak bildumearen barruan. Audre Lorde, Angel Gonzalez eta Paul Celanen olerkiak dira, Danele Sarriugartek, Gerardo Markuletak eta Xabier Montoiak euskeratuta, hurranez hurran.
Julita Berrojalbiz kalea gaur inaugurau dabe
2016-03-22 10:20 KultureaJuan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Isabel Andia Berrojalbizen alabeak desestali dabe plakea. Era horretara, Julita Berrojalbiz kalea inaugurau dabe, Bilbo eta Bizkaiko ikastolen aldeko mobimentua bultzatu eta Lauro Ikastolea sortu eban andereño historikoaren omenez.
Rioko Joko Olinpikoetara joango diran blogari gazteak martxan
2016-03-22 09:49 Euskaldunak munduanUda honetan Rio de Janeiroko Joko Olinpiko nahiz Joko Paralinpikoetan blogari lanak egiteko Gazte Olimpic Team lehiaketan txartela irabazi daben zortzi euskal gazteak hasiak dira motorrak berotu edo ordenagailuaren tekladua astintzen, eta dagoeneko irakurgai dagoz Gazteaukera blogean eurek argitaratutako zenbait lan.
Dee Dee Bridgewater, Hermeto Pascoal eta Jorge Pardo, Getxo Jazz jaialdian izango dira
2016-03-22 09:33 MusikeaGetxoko Nazinoarteko Jazz Jaialdiaren 40. edizinoa udan, garagarrilaren 1etik 5era egingo dabe. Antolatzaileek egitarauaren zati baten barri emon dabe eta izen handi batzuk Getxon izango dirala aurreratu. Dee Dee Bridgewater estadubatuarra, Hermeto Pascoal brasildarra eta Jorge Pardo esapainiarra etorriko dira, Getxoko Kultur Etxeak jakin eragin dauenez.
'Hauts haietatik', Unai Villena elgoibartarraren lehenengo eleberriak argia ikusi dau
2016-03-21 17:30 KultureaUrtebete inguru idazten ibili ostean, elgoibartarraren lehenengo eleberria argitaratu dau Elkar argitaletxeak. Lagun biren arteko hartu-emonak aurkezten deuskuz nobelan, Oier eta Ander. 33 urte ditu Anderrek, eta bizitza ezegonkortzen deutson koktela: drogen menpekotasuna eta eskizofrenia; Oier lagun idazlearen laguntzaz kontauko deusku bere bizitzea, gaixotasun mentalen aurrean daukagun jarrerearen salaketeagaz batera.
Arriaga antzokiaren eraikineko hainbat elementu barrituko ditue
2016-03-21 16:33 KultureaEskulturak, balkoiak eta beste apaingarri batzuk zaharbarrituko dituala iragarri dau Bilboko Arriaga antzokiak, denporeak hondatu egin ditu eta. Eraikinaren konserbazinoa egokia dan arren, elementu batzuk konpondu egin behar dira eta, horregaitik, balio handiko ondarea gordeteko ezinbestekoa da lan hori.
Arabako 16 bertsolari eta entzulea epaile 'Oholtzapetik' egitasmoan
2016-03-21 14:41 BertsolaritzeaArabako Bertsozale Alkarteak apirilaren 8an, Ozatean hasiko dan egitasmo barria dakar, Oholtzapetik, hain zuzen. Lau saiotan banatuta Arabako 16 bertsolari lehiatu eta 4 sailkatuko dira Legutioko finalerako; entzulea izango da epaile oholtzapetik. Finalean ez da irabazlerik egongo.
EH11kolorek hezkuntza komunidadeari omenaldia egin gura deutso, Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean
2016-03-21 13:27EH11kolorek Euskal Herriko hezkuntza komunidadeari omenaldia egin gura deutso, irakasle, ikasle, guraso, sindikatu eta instituzinoei, Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, hezkuntza unibersala, barne hartzailea, bardintasunean oinarriturikoa eta kalidadezkoaren alde eginiko esfortzu eta burrukarengaitik, ikasleen jatorri, maila kultural nahiz sozio ekonomikoaz harago.
'Hutsartea' poema liburua aurkeztu dau Aritz Mutiozabalek
2016-03-21 12:47 KultureaAritz Mutiozabalek oraintsu aurkeztu dau Hutsartea poema liburua Baionan, Maiatz argitaletxearen eskutik. Poesiak badauka nigan holako menpekotasun bat, barruak hustutzeko balio deustana, edo zer kontatua dodanean beregana jotera eroaten nauena. Eta apurka-apurka poema solteak idazten hasi nintzan, eta gauza bat zala eta bestea zala, koadernoan dezente pilatu jatazala konturatu nintzan. Hutsartea ez zan horren hutsa izan, beraz.
'Bere bizitzetako bat' film laburrak irabazi dau IX. Huhezinemako sari nagusia
2016-03-21 11:28 ZinemeaBere Bizitzetako Bat laburra zuzendu dauen Aitor Gametxo lekeitiarrarentzat izan da IX. Huhezinemako sari nagusia, Goiena saria, hain zuzen be. Zuzendariaren izenean, arrebeak jaso dau saria Oihane Agirre Goiena Komunikazino Taldeko telebista zuzendariaren eskutik.
Pablo González de Langarika poeta bilbotarra hil da
2016-03-21 10:28 KultureaGaur, hilak 21, Poesiaren Nazinoarteko Egunean, Bizkaiko Alkarte Artistikoak bere ibilbidearen 70. urteurrenea gogoratzeko eta poeta bilbotarraren omenez, ekitaldi berezia antolatu dau, poesia errezitaldi ibiltaria, hain zuzen be. Hamazazpi euskal poeten olerkiak, tartean, Pablo Gonzalez Langarikarenak, errezitauko ditue Manoli López, Pablo Cabañas eta Loly Rubiok. Hitzordua: Leioako Kultur Etxean, 19:30ean.
Jone Uria txapeldun Uribe Kostan
2016-03-21 09:39 BertsolaritzeaPlentzian jokatutako azken hiru finalaurreetan ondoko bertsolariek kantau dabe: Josu Landeta, Peru Vidal, Unai Mendiburu, Miren Loizaga, Inazio Vidal, Jone Uria, Beñat Vidal, Peru de Pedro, Aitzol de Castro, Imanol Uria, Itxaso Paia eta Ekaitz Larrazabal Katxo.
Leitzara joan da Bardoetako hirugarren edizinoa
2016-03-21 09:20 BertsolaritzeaHasi zan moduan, jai giroan amaitu da Bardoak Nafarroako taldekako ekimenaren hirugarren edizinoa. Hiru talde izan dira oholtza ganean, Iruñeko Obario Maldikoak, Leitzako Atekaberts eta Berako Larungo Antenak. Etxarriko frontoian 270 entzuleren aurrean egin da finala eta azkenean leitzarrek eroan dabe Bardoen azken saioa.
Hego Uribek irabazi dau Bertsolari Gazteen BBK Txapelketea
2016-03-21 09:16 BertsolaritzeaBilbon jokatutako finalean, Hego Uribek 404 puntu lortu ditu eta beste finalisteak, Busturialdeak, 393. Hortaz, Hego Uribeko seikoteak jantzi dau Bertsolari Gazteen BBK Sariketako txapela. Ganera, Lurdes Ondaro Malleak bizkaiera onenaren saria irabazi dau.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...