EHUren Udako Ikastaroetan gai ugari landuko ditue
2016-04-12 11:21 kulturbizEHUren Udako Ikastaroen 35. edizinoan, eskaintzea zabalduko dabe, unibersidadearen plan estrategikoak jasoten dauenari kasu eginaz. Ohiko moduan, alor ugaritako ikastaroak, mintegiak eta abar dagoz aukeran, 180 jarduera guztira. Une honetan interes handiena sortzen daben gaietan arretea ipini dabe. Izena emoteko epea zabalik dago.
Nazinoarteko 406 ikertzaile gazte aurkeztu dira Ikerbasquek EAEn lan egiteko egin dauen deialdira
2016-04-12 11:00 KultureaIkerbasque Zientziaren Euskal Fundazinoak gazte talentuei zuzendutako Research Fellow programearen bosgarren deialdia zarratu barri dau, eta harrerea upealakoa izan da nazinoarteko komunidade zientifikoan, 406 ikertzaile aurkeztu baitira Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikerketa zentro eta unibersidadeetan lan egiteko eskaintzen diran 15 lanpostuetarako
Euskaltzaindiaren eta EHUren arteko lehenengo mintegia egin dabe Bilbon
2016-04-12 10:36 Euskerea berbagaiIkerketea bultzatzeko asmoz eratu dabe mintegi hori. EHUko Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia masterreko eta doktorego programako ikasleei zuzendutako topaketea izan da. EHUko ikasleek praktikak Euskaltzaindian egin ahal izateko lehenengo pausua izan da. Bilbon egin dabe mintegia, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Noites do Fado zikloak bost emonaldi eskainiko ditu Bilbon apirilaren 20tik aurrera
2016-04-11 15:46 MusikeaV. Noites do Fado ziklorako Bilboko BBK Salak klasizismoa eta abangoardia batzen dituan programazioa atondu dau. Bosgarren urteurrena ospatzeko jaialdi hau apirilaren 20an hasi eta bagilaren 15ean amaituko da. Kontzertuak arratsaldeko 20:00retan hasiko dira.
Expoesia, poesia esperimentalaren biurtekoa, egingo dabe Bizkaiko sei udalerritan
2016-04-11 15:19 KultureaEuskadiko olerkigintza espermentalari lekua egiteko asmoz antolatu dabe Expoesiaren bosgarren ekitaldia. Arte-erakusketak, eztabaidarako mahaiak, bideo-proiekzinoak, errezitalak, liburuen aurkezpenak eta abar egongo dira. Aurtengo edizinoa dozena bat lekutara helduko da, tartean Bizkaiko sei udalerritara: Basauri, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Gernika-Lumo eta Bilbo.
Izar Mendiguren aukeratu eban publikoak Ozaetako oholtzapetik
2016-04-11 14:53 BertsolaritzeaOzaetan jokatu zan Oholtzapetik Entzulea Epaile egitasmoaren 1. kanporaketea eta entzuleek Izar Mendiguren aukeratu eben Legutioko finalean kantetako.
28. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan izena emoteko epea apirilaren 11tik maiatzaren 12ra
2016-04-11 14:01 MusikeaBilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak 28. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketeari jagokon deialdia egin dau. Ohikoa dan legez, hiru musika kategoria dagoz: Pop-Rock Rock, Metal eta Elektronika & Beste Joera Batzuk .
Rafael Moneok Espainiako Arkitektura Sari Nazionala irabazi dau
2016-04-11 11:41 sariak-autortzakRafael Moneo arkitekto nafarrak 2015eko Espainiako Arkitektura Sari Nazionala irabazi dau, epaimahaiak nabarmendu dauenez, nazinoarte mailan aintzat hartutako haren lanaren kalidadeagaitik, Arkitekturearen pentsamenduari eginiko ekarpenagaitik eta mundu osoko unibersidadeetan eginiko irakasle lanagaitik.
Leioako Umore Azokan izena emoteko epea zabalik dabe profesionalek
2016-04-11 11:32 KultureaMaiatzaren 19tik 22ra egingo da Leioako Umore Azokea, kaleko artisten topalekua. Bertan parte hartu nahi daben profesionalek izena emoteko aukerea daukie, apirilaren 29ra arte. Igaz, ehun profesional, banatzaile eta programatzaile inguru egon ziran Leioan eta, arrakasta horretatik tiraka, topaketearen alderdi komertziala sendotu nahi dabe antolatzaileek.
Peru Vidalek irabazi dau Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa
2016-04-11 10:47 BertsolaritzeaUdabarriko faseari ekin deutso Bizkaiko Bertsolari Txapelketeak Berrizen. Peru Vidalek lortu ditu puntu gehien eta, beraz, udagoieneko fasera pasetako lehenengo lekua hartu dau, oraingoz. Vidalek 178,25 puntu lortu ditu eta Aitor Bizkarra bigarrenak, 176,75. Atzerago geratu dira Beñat Romero, Lander Ibarluzea, Mikel Galarza eta Iñaki Lersundi.
Liburu Enkartauaren I. Azokea Sopuertan
2016-04-08 15:32 KultureaLemuria alkartearen ekimenez, Enkarterriko erdigunean dan Sopuertako Mercadillo auzoko frontoi estalian egingo da Liburu Enkartauaren I. Azokea, apirilaren 15etik 17ra bitartean. Bertan, 14 argitaletxe, idazle, ikerlari, talde eta alkarteren liburu, idazki eta aldizkarigaz batera, 13 libururen aurkezpenak egongo dira, baita 9 berbaldi, trikitixa, txalaparta, antzerki obra oso bat, eta ume zein gaztetxuentzako ekimenak.
Kartel osoaren barri emon dau BBK Music Legends jaialdiak
2016-04-08 13:47 MusikeaRock, folk eta blues estiloaren inguruko musikariak batzea da BBK Music Legends jaialdiaren helburua. Bagilaren 10ean eta 11n egingo dabe aurtengo edizinoa, Sondikako Ola auzoan, eta bertan egongo diran musikari guztien barri emon dabe. Jethro Tull, Graham Nash eta Los Lobos izango dira kartelburuak.
Donostia 2016ren Bidea ekimeneko ibiltariak Bizkaira helduko dira domekan
2016-04-08 11:54Ibilteko eta euskal kulturearen altxorrak ezagutzeko aukerea emoten dau Bidea egitasmoak. Donostia 2016k antolatzen dau, Vasco de Camping taldeagaz batera, 32 etapako ibilbide hori. Domekero egiten ditue txangoak, oinez. Apirilaren 10ean Bizkaira helduko da Bidea, Deba-Markina etapan. Guztira, bost domekatan ibiliko dira Bizkaian.
Bizente Goikoetxea konpositorea gogoratzeko ekitaldi ugari Araban
2016-04-08 10:39 MusikeaEhun urte beteko dira hileon Bizente Goikoetxea Aramaioko konpositorea hil zala eta, efemeridea aprobetxauta, Arabako Foru Aldundiak eta Aramaioko Udalak ekitaldi uhari antolatu ditue hurrengo hileetarako. Apirilaren 16an hasiko da egitaraua. Kontzertuak, berbaldiak, jantzea, abesbatzak eta abar egongo dira Aramaion eta Arabako beste leku batzuetan.
50 urte baino gitxiagoko 150 unibersidade onenen artean dago EHU
2016-04-07 17:50 KultureaEuskal Herriko Unibertsitatea (EHU) 50 urtetik behera dituen 150 unibersidade onenen artean dago, Times Higher Education 150 Under 50 2016 izeneko sailkapenaren arabera. Estaduko beste 9 unibersidade baino ez dagoz 150 Under 50 2016 dalakoan, eta EHU, 1980. urtean sortutakoa, lehenengo aldiz sartu da sailkapen horretan, 101-150 bitarteko postuen artean.
Umeentzako lau liburu barri argitaratu ditu Elkarrek
2016-04-07 17:21 KultureaPello Añorgak, Castillo Suarezek, Paddy Rekaldek eta Ana Jakak idatzitako lau liburu plazaratu ditu Elkar argitaletxeak. Umeen literaturako aleak dira laurak eta honeek izan dira ilustratzaileak: Mikel Valverde, Eider Eibar, Belatz eta Patxi Gallego.
Apirilaren 15ean hasiko da Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen txapelketea
2016-04-07 14:17 BertsolaritzeaEibar, Ondarroa, Soraluze, Bergara, Deba eta Markina-Xemeinen izango dira saioak, eta Mutrikun final handia, maiatzaren 21ean. Danetara, 32 bertsolarik parte hartuko dabe.
'Hurbildu zaitez Punta Begoñara' erakusketeak galerien bilakaera historikoa nabarmenduko dau
2016-04-07 12:54 KultureaRicardo Bastida y Bilbao arkitektoak diseinau eban eraikuntzea, Horacio Echevarrieta industria-gizonaren enkarguz eta erakusketeak monumentuaren historia azalduko dau 1918. urtean hasita egun arte. Labarra eusteko horma lez sortu eben baina ondoren beste erabilera batzuk izan zituan eraikinak; berbarako, Gerra Zibilean Errepublikako ospitalea izan zan, baita aginte-italiarraren kuartel nagusia be.
Orain arteko marka guztiak hausita, 110 musika taldek emon dabe izena IV. Rockein Lehiaketan
2016-04-07 11:47 MusikeaBasauri, Arrigorriaga eta Galdakaoko Udalek antolatutako IV. Rockein Nerbioi Ibaizabal Talde Lehiaketan 110 musika taldek emon dabe izena eta euskerazko musika-talde onenaren saria eskuratzeko lehian sartuko dira.
Askotariko doinuak dakarz Bilbora 'Poltsiko musika' egitasmoak
2016-04-07 10:34 MusikeaUriko publikoari musikearen jokera barriak hurreratzeko asmoz sortutako zikloa apirilaren 8an, barikua, hasiko da. Izan be, aurten, urritik apirilera aldatu dabe Poltsiko musika. Formatu txikiko lau kontzertu izango dira, hileko bariku bakotxean bat, Barrainkua-Abandoko auzo-etxean, Bilboko Udalak aurreratu dauenez.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...