Liburu digitalak maileguan emoteko dauen proiektua aurkeztu dau Eusko Jaurlaritzeak Bartzelonako Liber azokan

Bizkaie! 2014-10-03 12:46   kulturbiz

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak datozen asteetan jarriko dau martxan liburu digitalak maileguan itxiko dituan zerbitzu barria. Honi esker, liburutegietako 500.000 erabiltzaile baino gehiagok (danak be Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko kideak) katalogo digitalak eskaintzen dituan tituluak hartu ahal izango ditue maileguan.

Eusko Label sagardaoa, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako ikastolen jaietan

Bizkaie! 2014-10-03 12:28   Jan edanak

Hurrengo bost urteetan, 2014tik 2018era bitartean, Ibilaldia, Araba Euskaraz eta Kilometroak jaietan Eusko Label sagardaoa probetako aukerea izango da. Ikastolen Elkarteak eta Euskadiko Sagardaogileen Federazinoak alkarlanerako akordioa sinatu barri dabe, HAZI Fundazinoaren laguntzinoagaz.

Aragoiko folklorea eta jotak protagonista astegoienean Bilbon

Bizkaie! 2014-10-03 11:24   Kulturea

Folklorea sustatzeko asmoz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Plazarik Plaza programea antolatu dau beste urte batez, Basurtuko Beti Jai Alai jantza taldearen laguntzinoagaz. Programea Bilboko Basurtun gauzatuko da, urriaren 3an, 4an eta 5ean (Donostia plazan eta inguruetan).

Bilboko Alondigeak 'El contrato' erakusketea aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-10-02 15:06   Kulturea

El contrato erakusketea gaurtik aurrera, urriaren 2tik, 2015eko urtarrilak 11ra arte egongo da ikusgai Bilboko Alondigan. Erakusketa honek zinemea, eskulturea, argazkigintzea, poesia, audioa, antzerkia edo jantza arloetan dabilzan hogei bat artistaren lanak batzen ditu.

Surf taulentzako haririk bako sensore inertzialen prototipoak irabazi dau Surf Boards Innovation Comp lehiaketea

Bizkaie! 2014-10-02 12:56

Lehen saria EHUko Politeknikoko ikasleak diran Ruben Imbers eta Pablo Cuencak aurkeztutako prototipoak irabazi dau. Hain zuzen be, haririk bako sensore inertzialak garatu ditue surflariaren gorputzeko zati desbardinen eta surf taulearen mobimentua ezagutzeko, jarrerak zuzendu eta surflariaren teknikea hobetzeko. Prototipoa garatzen MOOR enpreseak lagundu deutse.

Prest dago Orion Kilometroak 2014, Gipuzkoako ikastolen jai handia

Bizkaie! 2014-10-02 12:30   Euskerea berbagai

Orioko Herri Ikastoleak egitarau ederra atondu dau, Erria txikota! lemapean. Hurreko artista eta musikariak izango dira protagonista domekan, Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jai handian. Ibilbideak 5.6 kilometro ditu, bost gunetan zatituta.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Badator Banden Lehia musika txapelketearen seigarren edizinoa

Bizkaie! 2014-10-02 11:52   Musikea

Musika arloko lehiaketa honek euskera eta teknologia barriak buztartzen ditu eta bere helburua euskal musika talde amateurrik onena saritzea da. Tokiko musika banda euskaldunak ezagutzera emoten ditu. Parte hartzeko baldintzak dira, besteak beste, musika talde amateurra izatea eta errepertorioan, gitxienez euskerazko abesti bi izatea.

Kike Amonarrizek, Banaiz Bagarak eta Mendia Optikak Bai Euskarari sariak jasoko ditue

Bizkaie! 2014-10-01 18:42   Euskerea berbagai

Bai Euskarari sarien banaketa ekitaldia egingo da barikuan, urriaren 3an, Donostiako Basque Culinary Centerren, arratsaldeko 14:00etan. Urtero lez, hiru sari emongo dira: Bai Euskarari Laguna saria Kike Amonarrizek jasoko dau, eta Banaiz Bagara eta Mendia Optikea izango dira aurtengo ziurtagiridun sarituak.

Leopoldo Maria Panero olerkilariaren bertso musikatuek hasierea emongo deutsie V. Izar Star zikloari

Bizkaie! 2014-10-01 15:41   Musikea

2014ko urritik 2015eko urtarrilera bitartean, zazpi emonaldiz osotzen da Izar & Star pop-rock zikloaren bosgarren edizinoa, SGAE euskal batzodearen ekimenez eta Fundazinoaren beraren laguntza ekonomikoagaz. Hasiera bateko espirituak bere horretan dirau. Helburua bertoko taldeei bultzadea emotea da, bere errepertorioak agertzeko gune bat eskainiz, eta, bide batez, berauen talde erreferentzialen doinuak berrinterpretetako aukerea emonez.

Pako Aristik 'Urari ostutako poemak' liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2014-10-01 15:23   Kulturea

Itsasoari begira egindako paseoetan sortutako ideak dira Pako Aristiren Urari ostutako poemak (Susa) liburuko olerkien abiapuntua. Bizitzearen aldakortasunaz gogoeta egin dau idazle gipuzkoarrak, eta poemen bitartez bidaia bat proponiduten deutso irakurleari.

III. KULTURalde ekimenak musikea, antzerkia eta poesia ekarriko ditu Errekaldeko Udaltegira

Bizkaie! 2014-10-01 14:26   jardunaldiak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Errekaldeko Udaltegian egingo dan KULTURalde programea inaugurauko dau bihar, urriaren 2an. Musikea, antzerkia, poesia eta bertsolaritzea izango dira ikus-entzule guztientzat zabalik egongo dan eta hileko eguen guztietan —eta urriaren 17an, barikuan— arratsaldeko 19:30etik aurrera formea hartuko dauen ekimenaren protagonistak.

Getxoko XXXII. Antzerki Jardunaldiak urriaren 11n hasiko dira

Bizkaie! 2014-10-01 11:28   Kulturea

Bederatzi emonaldi eskainiko ditue Getxoko 32. Antzerki Jardunaldiek, hilaren 11tik 19ra bitartean. Umeentzako antzerkiak garrantzi berezia izango dauela aurreratu dabe antolatzaileek, izan be eurentzako bost saio izango dira. Igaz lez, Algortako San Nikolas plazea eta Andres Isasi Musika Eskolea izango dira eszenatokiak.

Bilboko Udal Liburutegi Sareak 50 jarduera baino gehiago programau ditu urteko azken hiruhilekorako

Bizkaie! 2014-09-30 18:20   jardunaldiak

Egitaraua eguazten honetan, urriaren 1ean, abiatuko da, bi erakusketagaz: urriaren 18ra arte Begoñako Liburutegian ikusi ahal izango dan Axe Brasil: ia kontinente bat den baloiaren atzean ezkutaturik, eta abenduaren 31ra arte Bidebarrietako Liburutegian egongo dan eta idazle bilbotarraren lan poetikoa batzen dauen Unamuno poeta unibersala erakusketea.

Brasildar kultureari buruzko erakusketea, aurtengo 'Bidaiarien txokoa' programearen lehenengo hitzordua

Bizkaie! 2014-09-30 15:33   jardunaldiak

Bidaiiei eta abentureari buruzko hurreko ikuspegia eskaintzen deutson Bidaiarien Txokoa egitaraua urriaren 1ean hasiko da. Brasil: ia kontinente bat baloiaren atzean ezkutauta erakusketeak edegiko dau hamaikagarren edizinoa, Bilboko Begoñako Udaltegian. Urriaren 18ra bitartean, erakusketeaz aparte, berbaldiak eta proiekzinoak izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibersidade Lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2014-09-30 14:22   Kulturea

Euskal Herriko Unibersidadeko Arabako campuseko Errektoreordetzeak Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibersidade Lehiaketan parte hartzeko lanak aurkezteko epea edegi dau. Lehiaketearen helburua sorkuntza artistikoa eta literarioa sustatzea eta saritzea da.

Ernesto Pratek 'Orpoz orpo' bere bigarren nobelea aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-09-30 12:02   Kulturea

Euskal gatazlea, sexua eta erotismoa dira Ernesto Praten Orpoz orpo (Txalaparta) liburuko zutabe nagusiak. Karlos da protagonistea, ezker abertzalean inguruan dabilen gaztea. Halako baten, iges egin behar dau, eta igesaldi horretan behin eta barriz agiri da sexuagaz dituan gorabeherak.

Bilboko Alondigeak Donostiako Zinemaldian ikusgai izan diran film batzuk eskainiko ditu

Bizkaie! 2014-09-29 18:56

Hirugarren urtez, Donostiako Zinemaldiak oraindino Espainian ikusi bako eta Zinemaldiaren 62. edizinoan lehen aldiz proiektautako filmeen selekzinoa aurkeztu dabe gaur Bilboko Alondigan. Zinemaldiko hainbat sailetako zortzi pelikula eskainiko dira irailaren 29tik urriaren 5era arte.

Javi Renobales aktore zornotzarrak emongo deutso hasierea Zornotza Aretoaren eszena-programazinoari

Bizkaie! 2014-09-29 18:24   jardunaldiak

Urriaren 3an emongo deutso hasierea Zornotza Aretoak udagoieneko eszena-eskaintzeari, Marie de Jongh konpainiak familientzat produzidutako Kibubu antzezlanagaz. FETENen 2014ko aktore onenaren saria irabazi dauen Javi Renobales antzezle zornotzarra da lan honen protagonistetako bat.

Euskal literatureak 60ko hamarkadatik gaur egunera arte izan dauen garapena aztertuko dabe New Yorken

Bizkaie! 2014-09-29 18:24   Euskerea berbagai

Nerea Arruti eta Mari Jose Olaziregi EHUko irakasleak izango dira aurten City University of New York (CUNY) unibersidadeko Bernardo Atxaga Katedrako programa akademikoaren arduradunak. Lehenaldia gogoratzeak azken lau hamarkadetako euskal literaturaran izandako eragina izango dabe ikergai

'Bilbao - Bartzelona: kulturak alkartuta'

Bizkaie! 2014-09-29 14:43   Musikea

Programazinoa eguen honetan, urriaren 2an, abiatuko da, Bilboko Berreginen Museoan. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, bi Hip — Hop bandaren emonaldia jasoko dau: Bunpada Sound taldea eta Bartzelonako Malputo Dest rap-kantari ezaguna.