‘Bertso txiki, saio handi’ bertso desafioa jokatuko dabe Zerainen
2016-04-01 10:52 BertsolaritzeaPlaza gehiegirik egiten ez daben lau bertsolari gazte (Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Gemma Urteaga eta Eneko Araiztegi) transmisino lanean ibilitako lau bertsolarigaz (Jabier Zeberio, Iñaki Murua, Millan Telleria eta Mikel Mendizabal), bikoteka kantauko dabe.
Eusko Jaurlaritzeak eta Euskerearen Erakunde Publikoak hitzarmena barritu dabe Baionan
2016-04-01 10:42 Euskerea berbagaiIpar Euskal Herrian euskerea bultzatzeaz arduratzen da EEP, Euskerearen Erakunde Publikoa eta, zeregin horretan, Jaurlaritzearen babesa dauka. Baionan sinatutako akordioan, hurrengo hileetan landuko diran alorrak zehaztu ditue erakunde biek eta finantziazinoa be adostu dabe.
Literaldia jaialdiak euskal literaturea eroango dau apirilean Bartzelonara
2016-03-31 17:27 KultureaLiteraturea oinarri dala, baina beste sormen lan batzuei atea zarratu barik, erabarrituta dator aurten Literaldia, Bartzelonako Euskal Etxearen topaketa literarioa. Apirilaren 1etik 29ra bitartean, Kataluniako uriburua euskal literaturearen eta kulturearen erakusleiho izango da.
Euskal Herriko ibaien izenak Euskaltzaindiaren webgunean konsultau leitekez
2016-03-31 13:06 Euskerea berbagaiInformazino zehatza eta eguneratua dakar 166. arauak, Euskaltzaindiak ibai bakotxari emoten deutsan izena ezagutzeko. Akademiaren webgunean konsultau leitekez 414 ibairen izenak. Izen bakotxaren forma egokia, mapak eta, kasu batzuetan, erdarazko baliokideak batu ditue.
Bilboko merkatarientzako euskera ikastaroetan 176 ikasle dagoz aurten
2016-03-31 12:06 Euskerea berbagaiBilboko dendetako beharginei euskerazko oinarrizko berbak erakusteko edo euskerea hobetzeko kursoak emoten dira Biribilko egitasmoaren bidez. Aurten, 176 merkatarik emon dabe izena eta, beraz, matrikulazinoak % 12 egin dau gora, Bilboko Udalak emondako datuaren arabera.
Hilebete dago Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoaren Umeentzako II. Marrazki Lehiaketan lanak aurkezteko
2016-03-31 11:36 KultureaBilbao Bizkaia Ur Partzuergoak umeentzako marrazki lehiaketearen bigarren edizinoa abiarazo dau; 6 eta 14 urte bitarteko umeek parte hartu ahal izango dabe eta helburua uraren garrantziaz sensibilizetea eta bizitzarako ezinbestekoa dan baliabide horregazko umeeek daben ikuspegia ezagutzea da.
Barikuan euskeraz estreinauko da 'Iparraldeko Norman'
2016-03-31 10:39 ZinemeaZineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz programearen eskutik, Iparraldeko Norman (Norm of the North) filma sei aretotan ikusteko aukerea izango da; estreinaldia datorren barikuan, apirilaren 1ean, izango da ondoko areto honeetan: Golem La Morea (Iruñea), Getxo Zinemak, Zugaza (Durango), Zalla Zine Antzokia, Multicines Bilbo eta Antiguo Berri (Donostia).
Matrikulazinoak gora egin dau euskaltegietan, HABEren datuen arabera
2016-03-31 10:30 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta HABEko zuzendari Joseba Erkiziak euskerearen irakaskuntzearen inguruko datuak eta barrikuntzak azaldu ditue agerraldi baten. Batetik, matrikulazinoak gora egin dau eta, bestetik, aldaketak iragarri ditue azterketa ofizial batzuetan. Esaterako, B1 eta B2 mailetan deialdi edegia egongo da.
Burdinbidearen Museoko lurrunezko trenek asteburuetako ibilaldiei berrekingo deutse apirilaren 2an
2016-03-30 14:39 KultureaUdabarriagaz batera, antxinako tren klasikoez disfrutetako aukerea bueltan da Burdinbidearen Euskal Museoan, Euskotrenek azaldu dauenez. Apirilaren 2an hasita, asteburu guztietan egongo dira ibilaldiak lurrunezko trenean, Azpeitiko instalazinoetatik abiatuta. Zapatuetan bidaia bi egongo dira eta domeketan bat.
Zinebik 'Good things await' film danimarkarra eskainiko dau Hileko Dokumentala zikloaren barruan
2016-03-30 12:40 BarriakProtagonistea Niels Stockholm da, nekazaritza biodinamikoaren munduan dabilen 79 urteko nekazaria. Rita emazteagaz lantzen dau lurra Kopenhage iparraldean. Bere bizitzearen filosofia, gizakia eta lurra unibersoagaz lotuta dagozala dinoan idean oinarritzen da eta, horregaitik, ilargi-egutegiagaz erabateko sinkroniagaz lantzen ditu bere elikagaiak, kosmosagaz ahalik eta harmoniarik egokiena lortzeko.
Areatza Photo Fest argazkilaritza jaialdia egingo dabe apirilean
2016-03-30 11:43 jardunaldiakArgazkilaritzarako zaletasuna bultzatzeko asmoz, lehenengoz antolatu dabe jaialdia Arratiako Areatzako Udalak eta Bostok Photo taldeak. Edade guztietarako jentearentzako jarduerak preparau ditue: Tailerrak, berbaldiak, erakusketak eta abar, nazinoarteko adituakaz. Apiril osoa hartuko dau Areatza Photo Festek.
'Amama' eta 'Muros / Walls' lanak saritu ditue Nantesen
2016-03-30 10:59 BarriakEtxepare Euskal Institutuak sustatzen dauen Fenêtre Basque ataleko bi film saritu ditue Nanteseko Zinemaldian: Asier Altunak zuzendutako Amama lanak Epaimahai Gaztearen Saria irabazi dau, eta Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinaren Muros / Walls lanak, barriz, Dokumental Onenaren Saria.
Martxan da 'Irakurri, gozatu eta oparitu' egitasmoa, 50 herritan
2016-03-30 10:31 KultureaIrakurzaletasuna bultzatzeko sortu eban Euskaltzaleen Topaguneak Irakurri, gozatu eta oparitu eta dagoeneko 10. edizinoa beteko dau. Apirilaren 1etik maiatzaren 31ra egingo dabe, Euskal Herriko 50 herritan. Udalak, liburutegiak eta liburu-dendak alkarlanean ibiliko dira, Topaguneagaz batera, euskerazko liburuak publikoari hurreratzeko lanean.
Pernando Amezketarra bertso sariketearen lehenengo edizinoa, apirilean
2016-03-29 15:39 BertsolaritzeaHarituz Bertsozale Bilguneak antolatuta, sariketearen bereizgarria Pernandoren ekarpenetik dator, ariketa guztiak neurri txikian izango baitira. Hiru bertsolarik osotutako lau taldek hartuko dabe parte. Eskualde izakereari eutsiz, Tolosaldeko hiru herritan egingo dira saioak (kanporaketa bi eta finala). Lehenengo hitzordua apirilaren 8an, Asteasun.
Basque Fest jaialdiko ekitaldiek 73.000 lagun erakarri ditue
2016-03-29 15:28 KultureaEuskal kulturearen eta abangoardiaren jaialdia, Basque Fest, martxan egon da Bilbon Aste Santuko jai egunetan. Udalak adierazo dau pozik dagoala jentearen erantzunagaz. 73.000 personak disfrutau dabe egitarauko 140 ekitaldietan. Orokorrean, Bilbora turista asko etorri dirala be azaldu dau Udalak. Uriko turismo bulegoetatik 10.000 lagun pasau dira.
'Portu Zaharra, etxez-etxe' eta 'MagicFly Experience', ondarea eta turismoa dinamizetako ekinbideak Getxon
2016-03-29 14:54Getxoko Udalak Portu Zaharra, etxez-etxe izeneko ekimena martxan jarri dau; ibilbide bat da, Portu Zaharreko itsas-ondarea berreskuratu eta gune berezitzat nabarmentzeko, Getxok Abragaz eta itsasoagaz dauen loturearen erakusgarri. Horretarako, Turismo Bulegoak, Eusko Ikaskuntzagaz eta bertoko auzokidealaz alkarlanean, hainbat baliabide diseinau ditu bisitarien artean tokiko baloreak eta espiritua sustatzeko eta erraz ulertzeko
Esperanza Spalding eta Uri Caine be Getxoko Jazzaldian egongo dira
2016-03-29 14:35 MusikeaGetxoko Jazz Jaialdiko arduradunek jakitera emon dabenez, Esperanza Spalding eta Uri Caine etorriko dira garagarrilean Bizkaira. Joan dan astean Dee Dee Bridgewater, Hermeto Pascoal eta Jorge Pardoren kontzertuen barri emon eben eta, gaurko iragarpenagaz, Getxoko jaialdiko emonaldi nagusi guztiak zehaztuta dagoz. Horrenbestez, sarrerak salgai ipiniko ditue maiatzaren 2an.
Jente ugari, Sarako Idazleen Biltzar gaztetuan
2016-03-29 11:55 KultureaGazteak erakarteko asmoz, formatu barria estreinau dau Sarako Idazleen Biltzarrak. Hiru gunetan banatu dabe azokea eta, antolatzaileen esanetan, arrakastatsua izan da aldaketea, jente asko hurreratu dalako, Pazko Astelehenean, Sarako kiroldegira. Itxaro Borda eta Mixel Iturria omendu ditue 33. edizino honetan.
Zap´ing film labur lehiaketea egingo dabe asteburuan Durangon
2016-03-29 10:47 ZinemeaApirilaren 2a eta 3a bitartean, 24 orduan film labur bat grabetako erronkea bota dau Zapaburu konparseak, Zap´ing lehiaketearen hirugarren edizinoan. Apirilaren 1era arte emon leiteke izena eta lehiaketarako epea hasteagaz batera emongo dabe aurtengo gaiaren barri.
Atyla eskola ontzia Bilboko Itsas Museoan egongo da bagilera arte
2016-03-23 16:36Herrialde askotako tripulazinoa eta ikasleak dituan eskola ontzia da Atyla goletea eta normalean Europako itsasoetan ibilten da, belazko nabigazinoko eskolak emoten. Armadoreak eta Bilboko Itsas Museoak egin daben hitzarmenari esker, bagilaren 6ra arte itsasadarreko moiletan egongo da ontzia. Bisitak egin ahal izango dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...