Dana prest Bardoen finalerako
2016-03-18 14:41 BertsolaritzeaZapatuan, martiaren 19an, jokatuko da Etxarri Aranatzen Bardoen hirugarren edizinoko finala. Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da herriko frontoian eta hiru dira oholtzara igoko diran taldeak: Iruñeko Obario Maldikoak, Berako Larungo antenak eta Leitzako Atekaberts.
Jokin Zaitegi saria antolatu dabe, urte biko etenaren ostean
2016-03-18 13:06 KultureaAED alkarteak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dabe urtero itzulpengintza arloko sariketea, Literaturako Nobel Saria irabazi daben autoreen lanak euskeratzeko asmoz. Diru nahikorik ezean, bertan behera geratu ziran 2014 eta 2015eko edizinoak, baina aurten barriro martxan da Jokin Zaitegiren omenezko lehiaketea. Svetlana Aleksievitxen liburu bat itzuli beharko dabe parte-hartzaileek.
Google Researchek Eneko Agirre irakaslea saritu dau
2016-03-18 12:54 KultureaEneko Agirre EHUko Informatika Fakultadeko Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saileko irakasleak 50.000 dolar jasoko ditu Learning Interlingual Representations of Words and Concepts ikerketarako, berben eta on-line kontzeptuen hizkuntza arteko esanahia aztertzeko.
Jalgi kulturearen plaza ibiltaria Aiaraldean abiatuko da
2016-03-18 11:43 jardunaldiakJalgi Egunaren lehen edizinoa Bizkaia eta Arabako 9 udalerrik osotzen daben Aiaraldea eskualdean izango da, maiatzaren 28an; edozelan be, maiatzaren 23tik 29ra, hain zuzen be, makinatxu bat jarduera izango dira. Astebetez Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Orozko, Artziniega, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldo bihurtuko dira euskal kulturearen plaza.
Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako finala jokatuko dabe gaur Hego Uribek eta Busturialdeak
2016-03-18 10:52 BertsolaritzeaZezeilaren 17an hasi zan, Igorren, Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Txapelketearen 24. edizinoa. Gaur, martiak 18, finala jokatuko da Bilbon, arratsaldeko 19:00etan. Zortzi eskualdek parte hartu dabe aurten eta, bina kanporaketa irabazita, Hego Uribeko eta Busturialdeko seikoteak lehiatuko dira azken saioan.
Durangoko bonbardaketearen 79. urteurrena da gaur
2016-03-18 10:06 KultureaGerediaga Alkarteak eta Durangoko Udalak gaur, martiaren 31n beteten dan Durangoko Bonbardaketearen 79. urteurrenaren harira, egitarau zabala antolatu dabe.
Ikusle kopuruan gora egin dau Zinegoak jaialdiak aurtengo edizinoan
2016-03-18 09:25 BarriakAntolatzaileek azaldu dabenez, ia 10.000 ikus-entzule batu zituan LGTB gaietako Bilboko zinemaldiak, Zinegoak-ek. Zinema-aretoetan, igaz baino % 15 ikusle gehiago egon dira aurten eta ekintza osogarriek be sekula baino oihartzun handiagoa euki dabe. Sexu aniztasunaren gaian, Bilbo erreferenteen artean dagola dinoe Zinegoakeko arduradunek.
'Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak' erakusketea martiaren 18tik irailaren 4ra Bilbon ikusgai
2016-03-17 14:14 KultureaBilboko Guggenheim Museoagaz lankidetzan Municheko Haus der Kunstek antolatutako erakusketa honetan, ikusleek barruko eta kanpoko munduak bereizten dituen eta, kasu bakotxean, mikrokosmos berezi bat irudikatzen daben emozinoz betetako 28 gune arkitektoniko ezagutu eta esperimentau ahal izango ditue.
Matematikako, Fisikako eta Astronomiako Oinarrizko Lexikoak aurkeztu ditu Euskaltzaindiak
2016-03-17 13:37 Euskerea berbagaiOinarrizko lexiko teknikoak arloko erabilera estandarraren erreferentzia baliogarria izateko asmoz argitaratu ditu Euskaltzaindiak. www.euskaltzaindia.eus/hiztegiaketacorpusak helbidetik deskargau daitekez, PDF formatuan. Aurrerago, Euskaltzaindiak lexikoak online konsultetako sistemea eskainiko dau.
Can Evrenol zinemagile turkiarrak jasoko dau Fantrobia Saria
2016-03-17 13:02 ZinemeaBilboko Fantasiazko Zinemaldiak, fantasiazko generoan gero eta indar handiagoa hartzen dagoan personearen lana autortzeko eskainitako Fantrobia Saria emongo deutso Zinemaldian Baskin (2015), bere lehenengo film luzea, aurkeztuko dauen Can Evrenol (Istanbul, 1982) zinemagile turkiar gazteari.
Oker filmaren estreinaldia euskeraz
2016-03-17 11:15 BarriakAustraliako kostaldeko baserritar xelebre batek, bere ilobearen laguntzinoagaz, Oker txakurra trebatuko dau herriko pinguino santutegia azerien erasoetatik babesteko. Oztopoz betetako abentura zoragarri horretan, gure baserritarrak bere familia batu eta pinguino erreserbea salbetan saiatuko da.
Bilboko Azkuna Zentroak 'Amphitryon' izeneko egoitza-programara batu ditu sorkuntzea sustatzeko hainbat ekimen
2016-03-17 10:06 kulturbizAzkuna Zentroak egoitza artistikoen programearen deialdia egin dau, produkzino barriak sustatzeko. 2016ko martiaren 8tik apirilaren 4ra arte zabalik egongo dan deialdi publiko honen bidez, sortzaileak hautatuko dira, urtebetean euren proiektu artistikoa landu deien zentroagaz batera.
Zetazeoak ikusteko itsas-ibilaldiak antolatu ditu Euskadiko Biodibersidadearen Zentroak
2016-03-17 09:37 KultureaZetazeoak 10etan kanpainea apirilean hasiko da eta, urrira bitartean, itsasoko animaliak eta batez be zetazeoak ikusteko aukerea emongo deutse herritarrei. Eusko Jaurlaritzearen menpeko Euskadiko Biodibersidadearen Zentroak antolatzen ditu urteerok. Busturian dago zentroa, baina Bermeo izango da abiapuntua.
Bideo laburren lehiaketea ipini dau martxan Bizkaiko Bertsozalek
2016-03-16 16:29 BertsolaritzeaBizkaiko Bertsozale Alkarteak bat-bateko taldeetan eta bertso eskoletan dabilzan gaztetxuei zuzendutako lehenengo bideo laburren lehiaketea abiarazo dau. Bideoak apirilaren 25era arte aurkeztu ahal izango dira. Gaia, ondokoa: Zelan animau ikasleak bat-bateko taldeetara eta bertso eskolara.
Maila bertsuan daude, bai, Santa Teresa de Jesus eta Franz Kafka 2015eko itzulpengintzan.
Erantzuna | Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskerara itzuli ditu Luis Baraiazarrak
BilbaoEszenak bariku honetara aurreratuko dau Antzerkiaren Mundu Egunaren ospakizuna
2016-03-16 13:52 KultureaAurten Anatoli Vasiliev dramagile errusiarrak (Danilovka, 1942), Errusiako antzerki eszenako erreferente nagusietakoak sinatu dau adierazpena. Bariku honetan, BilbaoEszenan adierazpena irakurriko daben personak, barriz, Dame Veneno konpainiako Judith Lorenzo eta Ana Furones izango dira.
'Bilboko Itsadar Handia' arrantza eskoleak domekan berrabiarazoko dau udabarriko denporaldia
2016-03-16 12:03 KultureaUme eta gazteentzako ekimen hau orain dala hamar urte baino gehiago jarri eben martxan, familiako aisialdi jarduera osasungarria sustatzeko helburuagaz; Itsasadarraren ingurumenaren leheneratzeaz gozau, eta estuarioan dagozan espezieak ezagutzeko aukerea emoten dau jarduereak.
Ekozinemaldia martxan da, ekologia soziala lantzen dauen zikloa
2016-03-16 09:41 ZinemeaEkologistak Martxan taldeak antolatzen dau urtero Ekozinemaldia. Aurten 10. aldia da. Ingurumenaren inguruko kezkak, ardurak eta interesak erakusten dituen filmak dira zikloaren ardatza. Martiaren 20ra arte, Euskal Herriko 17 uri eta herritan egongo dira proiekzinoak. Esaterako, Bilbon, hilaren 16, 17 eta 18an izango dira.
Kafka eta Melvilleren itzulpen banagaz abiatu dau Ereinek 4nak sail barria
2016-03-16 09:33 KultureaErein argitaletxeak mendebaldeko literaturan ezinbestekoak diran irakurgaiez osotuko dan 4nak sail barria aurkeztu dau. Saila hamasei-hamezortzi urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta aitatu tituluak euskeraz eta eleberri laburren formatuan emotea da argitaletxearen asmoa.
Zer berrituko du, ba, morfologian eta sintaxian? Deklinabide-kasu berriren bat asmatu behar izan du Baraiazarrak, ala?
Erantzuna | Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskerara itzuli ditu Luis Baraiazarrak