Katixa Agirreren 'Atertu arte itxaron' nobeleari saria emongo deutso 111 Akademiak
2016-04-26 10:48 Kulturea2015eko euskerazko libururik onena dala erabagi dabe, bozketa bidez, 111 Akademiako kideek. Katixa Agirreren Atertu arte itxaron eta Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok izan dira aurtengo finalistak. Maiatzaren 5ean, ekitaldia egingo dau 111 Akademiak Andoainen eta bertan emongo deutsie saria Agirreri.
Gernikako bonbardaketearen 79. urteurrenagaz bat eginda, Koldo Serrak 'Gernika' filma estreinauko dau gaur Malagan
2016-04-26 10:24 BarriakGernika filma lehenengoz erakutsiko dabe gaur Malagako Zinemaldian; sail ofizialean lehiatuko da, beste hamalau filmakaz batera. Koldo Serra zuzendari bilbotarrak Gernikako bonbardaketearen 79. urteurrenagaz bat eginda estreinauko dau gaur, hilak 26, bonbardaketearen ganean egindako fikzinozko lehenengo filma.
Loraldia Festibala euskal kulturearen udabarriko erreferentzia izateko bidean da
2016-04-25 17:36 kulturbizHamasei egunez jarraian, apirilaren 9tik 24ra bitartean, euskal kultureak Bilboko hamaika areto eta kale hartu ditu, eta uria udabarriko euskal kultur garaikidearen erreferentzia izateko bidean jarri da. Bilbon egoan hutsune bat betetera heldu da II. Loraldia, eta behar horri bikain erantzun deutso.
Brahms, musikalak eta Gernikako bonbardaketea, BOSen denporaldi barriaren ardatzak
2016-04-25 17:20 MusikeaBilbao Orkestra Sinfonikoaren 2016-17 denporaldia aurkeztu dabe, ehun kontzertu baino gehiagoko egitarau zabal eta askotarikoa. Abonu tematikoak Johannes Brahms ezagutzen lagunduko deutse entzuleei eta, ganera, musikalakaz lotutako emonaldiak egongo dira. Era berean, Gernikako bonbardaketearen 80. urteurrena gogoratzeko kontzertu berezia egongo da.
Gaur, hilak 28, Gernika sortu zaneko 650. urteurrena beteko da
2016-04-25 14:04 KultureaAsteon bat egiten dabe Gernika-Lumon, bonbardaketearen 79. urteurrenak (Apirilaren 26an) eta Gernika sortu zaneko 650. urteurrenak (Apirilaren 28an), izan be, Gaztelako Alfonso XI.a eta Guzmaneko Leonor andrearen semea izan zan Tello jaunak sortu eban Gernika 1366ko apirilaren 28an.
Manex Agirre aukeratu eben entzuleek Aguraingo Oholtzapetik saioan
2016-04-25 12:35 BertsolaritzeaMarta Ugarte gai-jartzaile eta aurkezlearen eskutik Manex Agirre, Zigor Enbeita, Felipe Zelaieta eta Asier Rubiok kantau eben. Plazako saio baten formatu eta ariketetan ibili ziran bertsolariak. Saioak goranzko jokerea hartu eban, nahiz eta bertsolariek hasieratik bereganatu entzuleen interesa; oso saio gustagarria subertau zan.
Maiatzaren 8an, errotak, naturea eta kirola buztartuta Zeanuriko Erroten XI. Ibilaldian
2016-04-25 11:57Aurten XI. edizinoa beteko dau oinezko martxa honek eta antolatzaileek adierazo dabenez, helburuak betikoak dira: batetik, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea; bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea eta azkenik, domeka goiza natureagaz hartu-emonetan eta kirola eginez pasetako aukerea eskaintzea.
Arrate Illaro eta Nerea Ibarzabal irabazle asteburuan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saioetan
2016-04-25 10:45 BertsolaritzeaZapatuan Astrabuduan eta domekan Ondarroan, saio bi egon dira asteburu honetan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udabarriko fasean. Zapatuan Arrate Illaro izan zan irabazle eta domekan, Nerea Ibarzabal izan zan onena. Hurrengo saioa, hilaren 30ean, Derion jokatuko da.
Saio eder bategaz amaitu dira Europa bat-batean egitasmoko udabarriko saioak
2016-04-25 10:15 BertsolaritzeaApirilaren 16tik 23ra, Euskal Herri guztian ibili dira bertsolariak eta Kurdistango, Sardiniako eta Kataluniako inprobisatzaileak, Mintzolak antolatutako Europa bat-batean egitasmoko udabarriko girotze saioetan. Azken emonaldiak, Aramaion, amaiera ederra emon eutsan zikloari, inprobisazinoen arteko nahasketak entzun ahal izan ziralako.
Ander Gartziak eta Eva Vidal Álvarezek irabazi dabe VIII. Bizkaidatz lehiaketea
2016-04-25 09:55 KultureaVIII Bizkaidatz lehiaketan, euskerazko atalean, lehen saria, Ander Gartzia Badiolarentzat izan da. Gaztelaniazkoan, barriz, Eva Vidal Álvarezentzat El don lanagaitik, Aixa de la Cruzen testua oinarri hartuta.
bertsomovieda 2016k baditu irabazleak
2016-04-22 15:25 BertsolaritzeaZeuk erabaki lanak jaso dau 1000 euroko lehenengo saria. Egileak Jon Martin eta Izaskun Bernedo dira. Lehenago be parte hartu izan dabe bertsomoviedan, eta era guztietako sariak irabazi be bai. Aurten, lan oso barritzailea egin dabe, ikusleak amaiera askoren artean aukeratu deien bideo interaktibo bat sortuz, eta bide batez, bertsoaren sormen prozesuan bertsolariaren burutik pasetan diran aukerak azalduz.
Gerediaga eta Alaine Agirre idazlea saritu ditu Elkar Fundazinoak
2016-04-22 12:12 kulturbizElkar Fundazinoak elkar sariak banatu ditu bart Andoainen. Gerediaga alkartearen ibilbidea saritu dabe eta Alaine Agirre idazle bermeotarrak Joseba Jaka bekea eskuratu dau.
Euskal mitologiaren inguruko lehenengo 3D bideo-jokoa aurkeztu dabe
2016-04-22 11:16Astialdia eta hezkuntzea lotzen dituan bideo-jokoa da Sorginen kondaira, hiru dimensinotan euskal mitologiaren inguruan sortutako lehenengoa. Binary Soul enpreseak diseinau dau jokoa, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Urtebeteko lanari esker, detaile handiko irudi erakargarriak eta informazino ugari sartu deutsiez jokoari.
Prince, pop musikearen printzipea hil da
2016-04-22 10:28 MusikeaRoger Nelson, Prince ezizenez ezaguna hilda topau dabe bart, Minnesotako Paisley Park herrian eukan etxean, Yvette Noel-Schure haren publizisteak baieztatu dauenez. 57 urte zituan abeslariak.
Gazteak, kirola eta euskerea lotu behar dirala nabarmendu dabe Udaltop jardunaldietan
2016-04-22 10:18 Euskerea berbagaiUdaletako euskera zerbitzuen arteko topaketea, Udaltop, egin dabe Lasarte-Orian, atzo eta gaur. Jardunaldietan, udaletan euskerea bultzatzeaz arduratzen diran profesionalak eta erakunde publikoetako ordezkariak batu dira. Aurtengo izenburua, honako hau: Kirolean D eredua noizko? Nork eta zer egin geinke gazteen euskerazko kirol jarduna ziurtatzeko. Umeen astialdian euskerea sartzea ezinbestekoa dala uste dabe parte-hartzaileek.
New Yorketik 50 artelan ekarri ditue Bilboko Guggenheim museora, Parisko Eskolaren ganeko erakusketarako
2016-04-21 15:27 KultureaOrain dala urte bi New Yorkeko eta Bilboko museoek sinatutako hitzarmenaren lehenengo emoitzea da Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskolea, 1900-1945 izenburuko erakusketea. Estadu Batuetatik ekarritako goi mailako 50 artelanen bidez, 20. mendearen lehen erdiko abangoardien barri emongo dau Bilboko Guggenheim Museoak, apirilaren 22tik urriaren 23ra.
30 konpainia izango dira Gasteizko kaleetan, XI. Kaldearten
2016-04-21 10:25 jardunaldiakXI. KALDeARTE, Gasteizko Kaleko Arteen Nazinoarteko Erakustaldia bagilaren 9, 10, 11 eta 12an izango dogu eta aurten, erakustaldiak bere bereizgarriei, programazino egitureari eta aurrekontuari eutsi deutsee, Europa osoan arrakasta lhandia daben atzerriko produkzinoak eta bertako kaleko sorkuntzea orekatzeko ahaleginean, eta jokatzeko leku zein formatu barriak bereganatu ditu.
Kobazuloetako eta gaur egungo arteak bat egin dabe Arkeologi Museoaren erakusketa barrian
2016-04-21 10:08 KultureaApirilaren 21etik abuztuaren 14ra arte, Bilboko Arkeologi Museoan, erakusketa berezi baten batu dira orain dala milaka urtetako gizakiek sortutako irudiak eta gaur egungo artista baten sorkuntzak, Haitzuloetako artea, arte garaikidea izenburupean. Maximina Espeso artista garaikideak Euskal Herriko kobazuloetan topautako irudiak barriro interpretau ditu.
'Sunakali' filmak irabazi dau Thinking Football jaialdia
2016-04-20 17:33 BarriakAthletic Club Fundazinoak antolatutako Thinking Football jaialdiko ikusleek holan erabagita, Nepalgo zinemagile batek, Bhojrat Bhat-ek, irabazi dau aurtengo sari nagusia, Sunakali filmari esker. Loraldiagaz alkarlanean eratutako euskerazko bideoen lehiaketea Jabi Juberak eta Eñaut Barandiaranek irabazi dabe, Jokoz kanpo lanagaz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...