'Zinema Euskeraz' programeak bost film estreinauko ditu datozen hileotan
2016-05-04 15:38 ZinemeaAitatu filmen artean, lehenengoa K2. Dotknąć Nieba - K2, zerua ukitzen izango da, jatorrizko bersinoan eta euskerazko azpidatziakaz estreinauko dana. Eliza Kubarska dokumentalista eta alpinisteak zuzenduta, 1986. urtean K2 mendira ibilbide gatxenetik igon guran batu ziran 9 espedizinokideen historia gogorra ekarri deusku, 13 alpinista hil baitziran uda baltza legez ezagutzen dan jazoera tristean.
Jacques Becker zinemagile frantsesak atzera begirakoa izango dau Donostiako 64. Zinemaldian
2016-05-04 14:34 ZinemeaIrailaren 16tik 24ra egingo dan Donostiako Zinemaldiaren 64. edizinoak atzera begirako bat eskainiko deutso Jacques Becker zinemagile frantsesari. Jacques Becker Parisen jaio eta hil zan (1906-1960), eta 13 film luze besterik ez zituan egin denpora tarte laburrean, 1942tik 1960ra bitartean.
Txaber Altube da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalistea
2016-05-04 11:50 BertsolaritzeaGetxon jokatutako saioan, Durangaldeko bertso-eskolako Txaber Altubek lortu dau punturik gehien eta, beraz, hilaren 22ko finalerako txartela eskuratu dau. Zortzi bertsolarik parte hartu dabe saioan eta, Altubegaz batera, Igor Galarza, Maider Barañano eta Eneko Barruetabeña izan dira onenak.
Zorrotzak VII. Klown jaialdia hartuko dau, Bilboko auzoetako udabarriko kultur programazinoaren barruan
2016-05-04 11:11 KultureaBilbok kaleko arte eszenikoen Euskadiko eskaintzarik zabalena jasoko dau maiatzean eta bagilean, Bilboko Udaleko Kultura Sailak, uriko barrutietara zuzenduta batez be, diseinau dauen programazinoagaz. Eskaintza anitz hori astegoien honetan helduko da Zorrotzara, Azoka parkean eta auzoko udal liburutegian egingo dan clown jaialdiaren zazpigarren edizinoagaz, eguen honetatik, maiatzaren 5etik aurrera.
Viviane Hagner eta Zoe Nicolaidou konbidau ditue Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ziklo barrira
2016-05-04 10:31 MusikeaGaur, maiatzak 4, hasi eta hilaren 12ra arte eskainiko dauen zikloan, bakarlari bik parte hartuko dabe Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariakaz: Viviane Hagner biolin-joleak eta Zoe Nicolaidou sopranoak. Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen izango dira kontzertuak.
'Bisbita platense', Damaris Panen eta Claudia Rebeca Lorenzoren erakusketea Bilbon
2016-05-03 17:56 KultureaDamaris Panen eta Claudia Rebeca Lorenzoren Bisbita platense Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Arte Eder Fakultadeak alkarregaz bultzatzen daben erakusketa barria da, joan dan legealdian erakunde biek sustatu eben lankidetzarako programatik sortua. Programa horren bitartez, artista gazteek espazioa izango dabe Bilbo erdialdean euren sorkuntza lanak erakusteko.
Xabier Amurizak agur esan deutso bat-bateko bertsogintzeari
2016-05-03 14:43 BertsolaritzeaXabier Amurizak agur esan deutso bat-bateko bertsogintzeari 75 urte bete dituan egunean. Legazpin, Bilbon eta Altzon oraintsu eginiko bertso saioak inoiz plazan egindako azkenak izan dirala esan dau Xabier Amurizak Faktoria Euskadi Irratiko saioan, 75 urte bete dituan egunean.
Hemen da XXII. Fant, maiatzaren 6tik 13ra Bilbon
2016-05-03 13:53 BarriakBilboko Udalak antolatzen dauen XXII. Fant, Bilboko Fantasiazko Zinemaldia bariku honetan jarriko da martxan (Campos Antzokian, arratsaldeko 20:00etan), AEBetan Open Grave eta Apolo 18 lanak zuzendu dituan Gonzalo López-Gallego madrildarraren The Hollow Point lanaren Europako premiereagaz.
Ken Zazpi taldeak zabalduko ditu aurten Getxoko Ereaga hondartzako kontzertuak
2016-05-03 12:06 MusikeaDatorren barikuan, maiatzak 6, Ken Zazpi taldeak Phoenicoperus bere azken lana aurkeztuko dau 22:00etan eta hurrengo egunean, zapatuan, hilak 7, Guda Dantza, Rubia eta El Inquilino Comunista bertoko taldeek Getxon eginiko soinuak erakutsiko ditue gaueko 21:00etan hasita. Urtero legez, saioetarako sarrerea dobakoa izango da.
Musika Eskolen Europako Jaialdiak 8.500 ikasle baino gehiago ekarriko ditu gurera
2016-05-03 11:16 MusikeaDonostia 2016ren eskutik, 59 udalerri, Europa osoko musika eskoletako 8.500 ikasle baino gehiagok eskainiko dituen 120 kontzertu ingururen agertoki bilakatuko dira maiatzaren 4tik 7ra, EMUSIK, Musika Eskolen Europako Alkarteak (EMU) antolatzen dauen Musika Eskolen Europako Jaialdia, ospatuko baita.
Badator BirdFlyway (Hegaztien ibilbidea) natura-turismora zuzendutako ekimen barritzailea
2016-05-02 17:50Aranzadi Zientzia Alkarteak Europako beste zentro batzuekaz alkarlanean natureagaz lotura estua dauen proiektu turistiko bat martxan jarri dau, Hegaztien ibilbidea, hain zuzen be, gaztelaniaz La ruta de las aves eta ingelesez BirdFlyway, naturaz gozetako beste aukera bat.
Zidarrezko Gehitu Saria emongo deutsie Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariari
2016-05-02 17:37 ZinemeaZinemaldiaren zuzendari danetik LGTB kolektiboari eskaini deutsan arretea eskertu nahi deutso Gehitu alkarteak Jose Luis Rebordinosi. Holan, Zidarrezko Gehitu Saria emongo deutso, hilaren 6an Donostian egingo dan ekitaldian. Gorazarrea Rebordinosen lantaldearentzat be badala zehaztu dau Gehituk.
Abian da Bilboko Aste Nagusiko XXXI. Metal, Bertoko Pop Rock Erakustaldia
2016-05-02 15:36 MusikeaBilboko Udalak, Bardintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako sailaren bitartez, Aste Nagusian egingo dan Metal eta Bertoko Pop Rock Erakustaldiaren XXXI. edizinoa martxan jarri dau. Izena emoteko epea datorren maiatzaren 4an hasiko da eta maiatzaren 31rarte egongo da horretarako aukerea. Parte hartu nahi daben taldeek izena emotea online egin behar izango dabe www.bilbao.eus orrialdean.
Bilboko Mariaren Bihotzeko aztarna arkeologikoei estalkia eta sarbide barriak ipini deutsiez
2016-05-02 15:11Gune arkeologikora heltzea erraztu nahi izan dau Bilboko Udalak. Holan, 15. mendeko komentu frantziskotarraren aztarnen ganean, argiari pasetan lagatzen deutsan estalkia ipini dabe. Ganera, hiru sarrera barri atondu ditue. Aurrerantzean, beraz, eremu guztia bisitetako moduan dago eta, bide batez, aztarnak babestuago dagoz.
Euskeraz ikusi daitekezan filmak eskuragarri Zineuskadiri esker
2016-05-02 14:25 ZinemeaZineuskadik, euskal ikus-entzunezko sektorea sustatuz eta indartuz, filmak euskeraz ikusi eta eskuratzeko aukerea eskaintzen dau, zinema produkzinoak zinema aretoetatik igaro ostean jarraipena emon eta bizia galdu ez deien. Eskuragarri dagoan katalogoko pelikulak DVD formatuan eskuratu daitekez orain ohiko banaketa kanalen bitartez, sareko zenbait plataforma eta dendetan, filmen eskubideak dituen banatzaileen lankidetzei esker.
180 kultur proposamen baino gehiago Bilboko Udalaren 'Kultura Kalez Kale' kanpainan
2016-05-02 13:33 KultureaBilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimen horren helburuak, kultur proposamenak auzoetara hurreratzea, kaleak girotzea eta biztanleen partaidetzea eta eurekaz izan beharreko hartu-emon zuzenak sustatzea dira. Horrezaz gan, aukerea emoten jake bertako musika eta antzerki taldeei, estadu eta nazinoarte mailako beste proposamen batzuekaz batera euren lanak jenteari hurreratzeko.
'Muga' antologia aurkeztuko dabe Felipe Juaristik, Juan Ramon Makusok, Pello Otxotekok eta Aritz Gorrotxategik
2016-05-02 11:36 KultureaBilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoan Bidebarrieta Kulturguneak, El Gallo de Oro argitaletxeak kaleratu dauen Muga antologia poetiko elebidunaren aurkezpen ekitaldia jasoko dau martitzenean, maiatzaren 3an, arratsaldeko 19:30etik aurrera.
Imanol Uriak irabazi dau Derion Udabarriko Faseko bosgarren kanporaketea
2016-05-02 10:49 BertsolaritzeaSaioaren irabazlea Imanol Uria izan da, 189 puntugaz. Bigarren Mikel Goiriena sailkatu da 180 puntugaz eta hirugarrena, barriz, Beñat Vidal izan da, 166 puntugaz. Hortik aurrera, Aissa Intxausti izan da laugarren, Ion Barrocal bosgarren, Itxaso Paia seigarren, Xabier Irakulis zazpigarren eta Koldo Gezuraga izan da sailkapenean azkena.
Euskadiko Antzoki Sarearen hitzartutako zirkuituak hamar konpainiaren 232 emonaldi eskainiko ditu
2016-04-29 15:01 KultureaEuskal antzerki konpainien produkzinoaren eta programazinoaren arteko koherentzia bultzatu eta antzezlan barriei egutegi sendo bat eskaintzeko asmoz antolatzen dabe urtero hitzartutako zirkuitua Eusko Jaurlaritzeak eta Antzoki Sareak. Aurten, hamar konpainiaren hamaika lan aukeratu eta 232 emonaldi programau ditue. 187.000 euroko laguntzinoak emongo ditu Jaurlaritzeak.
Arratiako eta Galiziako ikasleen arteko trukea, bertsolarien eta regueifeiroen tradizinoan oinarrituta
2016-04-29 13:49 BertsolaritzeaRegueifa izeneko kopla inprobisaduak Galiziako ohiturea dira, Euskal Herriko bertsolaritzearen antzekoak. Bertsoak eta regueifak buztartzeko asmoz, trukea egingo dabe Arratia BHI institutuko eta Galiziako ikastetxe bitako ikasleek maiatzean. Hilaren 2tik 5era Galizian izango dira arratiarrak eta 13tik 16ra, berton egingo dabe topaketea.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...