Goi mailako esperientzia eta gaztetasuna Xilaba Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2014-09-25 18:14   Bertsolaritzea

Gaur eguerdian aurkeztu dabe Xilaba Bertsolari Txapelketearen IV. edizinoa. 18 bertsolarik hartuko dabe parte eta sei saio izango ditu: hiru kanporaketa, bi finalaurreko eta finala. Muskildin hasiko da urriaren 4an eta Baionan jokatuko da finala, zemendiaren 15ean, zapatuan.

Dantzaldiaren 15. edizinoa martxan dago

Bizkaie! 2014-09-25 15:47   Kulturea

Judith Argomaniz eta Jaiotz Osak osotutako Lasala taldeak edegiko dau Dantzaldia jaialdiaren 15. edizinoa gaur, Bilboko Rekalde aretoan. Jantza estilo ugaritako piezak eskainiko dira egitarauan, Bilboko hainbat eszenatokitan abenduaren 14ra bitartean, tartean Carolyn Carlsonen Short stories: Li - Mandala - Immersion koreografia.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Urriaren 11n jokatuko da Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VIII. Txapelketea

Bizkaie! 2014-09-25 14:50   Euskerea berbagai

Luma aldizkariak antolatuta, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VIII. Txapelketea jokatuko da Irunen datorren urriaren 11n, zapatuan. Irungo Udalaren babesa eta Eusko Labelaren eta Irungo EKT alkartearen laguntzinoa jaso dau aurtengo edizinoak.

Foru Liburutegiak Unamunoren 'Nada menos que todo un hombre' lana berrargitaratu dau

Bizkaie! 2014-09-25 13:01   Kulturea

Astelehenean, irailaren 29an, 150 urte beteko dira Miguel de Unamuno idazlea bilbotarra jaio zala. Urteurrena gogoratzeko, Nada menos que todo un hombre nobela laburraren edizino barria argitaratu dau Bizkaiko Foru Liburutegiak. Argitalpeneko berbaurrea, Seve Calleja idazleak egin dau, eusketaraz eta gaztelaniaz.

Parrapean I. Komiki Lehiaketea Bilbon, 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta

Bizkaie! 2014-09-25 12:48   kulturbiz

Euskerazko Parrapean I. Komiki Lehiaketea antolatu dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Begoñako liburutegian jatorrizko eta argitaratu bako lanak aurkezteko epea urriaren 15etik zemendiaren 15era izango da, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hamar ikastaro eskainiko ditu UEUk udagoienean Eibarren

Bizkaie! 2014-09-24 18:42   kulturbiz

Udako Euskal Unibersidadeak on line eskaintzeari garrantzi berezia emongo deutso urritik abendura bitartean antolatu dituen hamar ikastaroetan. Besteak beste, Euskal Herriko oroimen historikoa, ahots-teknikak eta oinarrizko estadistikea R software librearen bidez gaiak jorratuko ditue ikastaroetan. Izena emoteko epea zabalik dago.

Bilboko Udalak Unamunoren Eguna ospatuko dau astelehenean

Bizkaie! 2014-09-24 18:32   jardunaldiak

Bilboko Udalak urtero ekitaldi egitarau zabala jarri dau martxan, 1864ko irailaren 29an jaio zan Miguel de Unamunoren 150. urteurrena ospatzeko. Datorren astelehenean, hilaren 29an, Udalak Unamunoren eguna ospatuko dau, ohikoa dan lore eskaintzea eginez idazlearen izena daroan plazan eta beste zenbait kultur jarduera antolatuz.

Euskal hiztunak biderkatzeko trukoa topau dabe mintzalagunek

Bizkaie! 2014-09-24 15:52   Euskerea berbagai

Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak prentsaurrekoan aitatu dauenez, euskeraz hobeto eta gehiago egiteko, eta euskal hiztunak biderkatzeko, ez da magiarik behar, guk daukagu trukoa: berba egitea.

Kukai jantza taldearen 'Gela Jauziak' ikuskizunak zabalduko dau Blv – Art programearen edizino barria

Bizkaie! 2014-09-24 15:25   jardunaldiak

Blv-Art ekimenaren helburua inguru horren kultur espezializazinoa lortzea da, bertako biztanleen beharrei erantzuteko, baina, batez be, auzo horreek erakargarriak izan daitezan uriko biztanle guztien begien aurrean, abangoardiako kultur erdigune bilakatuz, bertan, musikeagaz, arte plastikoakaz, zinemeagaz edo modeagaz lotutako sorkuntza mueta barriak sortzen dagozalako eten barik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako aurre-kanporaketak astegoienean hasiko dira

Bizkaie! 2014-09-24 14:08   Bertsolaritzea

Irailaren 27an, zapatuan, Kanpezuko kultur etxean jokatuko dira lehenengo eta bigarren aurre-kanporaketak. 16:30ean, Irati Anda, Zigor Enbeita, Iker Olabarrieta, Oier Arbina, Ainara Balantzategi eta Unai Gomezek kantauko dabe. 18:15ean, barriz, Ander Solozabal, Xabi Igoa, Iñaki Tena, Egoitz Iradier, Iker Agirre eta Iñaki Lertxundik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskaltzaindiak 'Antoine d'Abbadie, Abbadiaz' liburua webgunean ipini barri dau

Bizkaie! 2014-09-24 11:54   kulturbiz

Antoine D'Abbadie, Abbadiaz lana irakurgai dago daborduko Euskaltzaindiaren webgunean. Liburua Euskaltzainak bildumearen 19. zenbakia da eta Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzinoagaz argitaratu zan. Egilea Jean-Louis Davant euskaltzain emeritua da.

1.200 gaztek hartuko dabe parte Durangoko Azokako Ikasle Egunean

Bizkaie! 2014-09-24 11:18   Kulturea

Urriaren 3an amaituko jakie ikastetxeei izena emoteko epea. Egitaraua indartu egin dabe Durangoko Azokearen antolatzaileek; 30 saio baino gehiago antolatuko dira Ikasle Egunean, abenduaren 5ean. Izan be, gune guztien artean eskaintza osotua atondu dabe.

Lotsea galtzeko mintzapraktika egitasmoak martxan

Bizkaie! 2014-09-24 11:09   Euskerea berbagai

AEK-k mintzapraktika programetarako kanpaina barria jarri dau abian #lotsarikgabe lemapean. Horrenbestez, 2014-15 ikasturtean mintzapraktika programaren batean (Berbalagun, Mintzalagun, Mintzakide...) parte hartu nahi dabenek izena emon leikie dagoeneko Euskal Herrian osotuko diran 90etik gorako egitasmoren batean.

'Prado Museoa eta artista garaikideak' erakusketea edegi dabe Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2014-09-23 18:15   Kulturea

Madrilgo Prado Museoa inspirazino iturri izan daben 24 artistaren 48 artelanek osotzen dabe Prado Museoa eta artista garaikideak erakusketea. Japan Tobacco International (JTI) erakundearen lankidetzeari esker egin ahal izan da erakusketea, eta Prado Museoaren Lagunen Fundazinoak produzidu dau. Urtarrilaren 12ra arte egongo da ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan.

Hemen da I. Sopela Kosta Fest

Bizkaie! 2014-09-23 15:38

Naturearen babesa, surfa eta musikea ardatz hartuta, Sopela Kosta Fest jaialdiaren lehenengo edizinoa irailaren 24tik 28ra bitartean izango da.

Plateruena Kafe Antzokiak '... eta urte askotarako!' kanpainea ipini dau martxan

Bizkaie! 2014-09-23 14:38   kulturbiz

Hamar urte beteten ditu Plateruenak udagoienean. Garagarrilean amaitu eben gogoeta prozesuak ekimena indartu egin dau, baina kultur proiektua ziurtatuta dagoan arren, 250.000 euroko zorra ordaindu behar da aurten. Horretarako, ... eta urte askotarako! kanpainea ipini dabe martxan, herritarrek diru-ekarpenak egiteko.

Berri Txarrak taldea lan barriaren azken grabaketa egiten dago Coloradon (AEB)

Bizkaie! 2014-09-23 14:38   Musikea

Berri Txarrak talde nafarra The Blasting Room estudioan dago egunotan, Coloradoko (AEB) Fort Collins urian, zemendian kaleratuko dauen egitasmo barriaren hirugarren eta azken grabaketa egiten.

'Ihesaldi handia', Libe musikari gasteiztarraren bakarkako lehenengo lana

Bizkaie! 2014-09-23 11:52   Musikea

Musikari gasteiztarrak hainbat taldetan hartu dau parte, Neubat, Sorkun, Ekon eta Izaki Gardenak, baina orain bakarkako diskoa aurkeztu dau, Ihesaldi handia (Promomusika). Urriaren 6an, Elkar Estudioan joko dabe Libek eta taldeak, eta ostean, hilaren 11n, Urretxun

Bilbao Mendi Film Festival zinemaldira filmak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da

Bizkaie! 2014-09-23 11:47   Barriak

Bilbao Mendi Film Festival mendi, abentura eta muturreko kirolen euskal zinemaldiak irailaren 30ean zarratuko dau zazpigarren edizinoko lehiaketarako izena emoteko epea. Zinemaldia abenduaren 12tik 21era egingo da Bizkaiko uribururan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Atzerrian euskerea erakusteko prestakuntza ikastaro barria datorren barikuan hasiko da EHUn

Bizkaie! 2014-09-23 10:56   Euskerea berbagai

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) Etxepare Euskal Institutuagaz lankidetzan eskainiko dauen atzerriko unibersidadeetan eta goi mailako zentroetan euskerea erakusteko prestakuntza ikastaro barriaren izen emotea amaitu barri da eta leku guztiak beteta dagoz.