Raquel Asensi eta Alfonso Alvarezen erakusketea ipini dabe Batzar Nagusien aretoan

Bizkaie! 2016-02-12 14:11   Kulturea

Alfonso Alvarezen marrazki eta pinturek bat egin dabe Raquel Asensiren zeramikeagaz eta argazkiakaz, Bizkaiko Batzar Nagusiek Bilbon daukien egoitzako beheko solairuan. Nomada izenburuko erakusketea EHUren eta Batzar Nagusien arteko lankidetzeari esker antolatu da eta zezeilaren 26ra arte ikusi ahal izango da, doban.

Hemen dira Eibarko Antzerki Jardunaldiak

Bizkaie! 2016-02-12 11:44   Kulturea

2016ko zezeilaren 12tik martiaren 16ra egingo dira aurten Eibarko Antzerki Jardunaldiak. 39. edizino honetan kolore ugariko 20 talde eta 22 emonaldi izango dira, Coliseo Antzokian eta Hezkuntza Esparruko Antzokian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Artea neurtuko dabe San Balendin egunean Zeanuriko Eleizondon

Bizkaie! 2016-02-12 10:02

Goizeko 11:30ean mezea izango da Andra Mari parrokian; meza ostean, San Balendinen irudia parrokiatik 50 bat metrora dagoan ermitara eroango dabe prozesinoan, datorren urtera arte bertan ixteko, eta jarraian ermitearen aurreko artearen neurketeari ekingo deutsie. Neurketearen aktea sinatu eta gero, aurtengo maiordomoak, datorren urtekoari agiri-liburua eta ermitearen giltzea pasauko deutsoz.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Disko barria plazaratu dau Pier Paul Berzaitzek, Xabier Lete gogoan

Bizkaie! 2016-02-12 09:51   Musikea

Kantari zuberotarraren ibilbidearen erakusgarri diran 13 abesti dakarz Egunsentiaren kantak diskoak. Joxan Goikoetxeagaz batera sortu dau diskoa Pier Paul Berzaitzek, haren Aztarna produkzino etxearen zigiluagaz. Berzaitzek ezagun egin dituan kantak, bersinoak zein orain arte argitaratu barik euki dauen doinuren bat dagoz lan barrian. Xabier Leteren poema batzuei musikea ipini deutse, ganera.

Chvrches, Slaves, InHeaven eta Love of Lesbian taldeek lehen aldiz joko dabe Bilbao BBK Live jaialdian

Bizkaie! 2016-02-11 17:04   Musikea

Gaur jakin dogunez, Britainia Handiko Chvrches, Slaves eta InHeaven taldeen eta Estaduko Love of Lesbian taldeek lehen aldiz joko dabe garagarrilaren 7an, 8an eta 9an Kobetamendiko jaialdian. Orain arte hogei taldek baino gehiagok baieztatu dabe Bilbao BBK Live jaialdian egongo dirala.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Udalak Bilboko gazteak batu ditu, Bilborock gunearen erabileren eta jardueren proposamenak entzuteko

Bizkaie! 2016-02-11 16:52   Kulturea

Abenduan hasi zan #BilborockLab izeneko parte-hartze prozesu hori eta zapatuan, hilak 13, amaituko da, topaketa bategaz.  Datozan urteotan Bilborock aretoak hartuko dauen norabidea zehazteko, gazteen eretxia entzun nahi dau Bilboko Udalak prozesu horretan. 150 gazte inguruk parte hartu dabe.

Euskerearen erabilerea areagotzeko eta sendotzeko hiztegi barriak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2016-02-11 16:36   Euskerea berbagai

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak euskerearen erabilerea areagotzeko eta sendotzeko hiztegi barriak aurkeztu ditu gaur goizean Donostian. Hiztegi guztiak on line konsultau daitekez hemen.

Euskal ordezkaritza zabala Berlinalen

Bizkaie! 2016-02-11 11:42   Barriak

Basque Audiovisual, ikus-entzunezko euskal sektorearen markea, Berlinale, Berlingo Nazinoarteko Zinemaldian izango da, Eusko Jaurlaritzearen eta Zineuskadiren eskutik. Gaur hasi eta zezeilaren 20ra bitartean, ikus-entzunezko 32 euskal proiektuk osotzen daben katalogo zabala aurkeztu eta ezagutarazoko da nazinoarteko zinema jaialdirik nagusienetako honek eskaintzen dauen erakusleihoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Euskerea Foru Aldundien ibilbidean' jardunaldia egingo da Bilbon, zezeilaren 19an

Bizkaie! 2016-02-11 09:43   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak, Sabino Arana Fundazinoak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak antolatuta, Euskerea Foru Aldundien ibilbidean izeneko jardunaldia egingo da Bilbon, zezeilaren 19an. Euskereak euskal herritarren erakunde-bizitzan izan dauen erabileraz hausnartuko da.

Euskereari hegoak emoteko eskatu deutse Bizkaiko Foru Aldundiak gizarteko eragileei

Bizkaie! 2016-02-11 09:32   Euskerea berbagai

Unai Rementeria Ahaldun Nagusia buru dala, ekitaldi jentetsua egin dabe bart Bilboko Euskalduna jauregian eta, bertan, gizartean eta kulturan euskerea lantzen daben eragile ugaritako ordezkariak egon dira. Euskerearen aldeko konpromiso publiko eta sinbolikoa hartu dabe danek eta herritar guztiei euskerara hurreratzeko deia egin jake.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Azkuna Zentroak gure oraina eta gure gizartea oinarri dituan 'fluxesfeverfuturesfiction' erakusketea aurkeztu dau

Bizkaie! 2016-02-10 17:41   Kulturea

Azkuna Zentroko fluxesfeverfuturesfiction erakusketeak oraina dau ardatz, gure gizartea, gure existentzia ulertzeko funtsezkoa dan osogai bat, besteak beste, ekonomia. Gurea lako gizarte kapitalista batean, ekonomia edonon eta edonoiz dago agirian. Gure ohiturek eta jokabideek, gure presentziak berak ekonomia dabe jomuga, eta ekonomiaren menpean gagoz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Erakusle kopurua sekula baino handiagoa izango da Berdeago azokearen aurtengo edizinoan

Bizkaie! 2016-02-10 16:33

Laugarrenez egingo da, zezeilaren 19tik 21era, Berdeago azokea, Durangoko Landako gunean. Aurten, 73 erakusle batuko dira Euskal Ingurugiro eta Iraunkortasun Azokan, sekula baino gehiago. Egitarauari jagokonez, barrikuntzetako bat Film Berdea Gunea izango da, ingurugiroagaz eta iraunkortasunagaz loturea daukien filmentzako espazioa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ironia literaturan gaia ardatz hartuta, David Safier eta Joaquin Berges idazleak aurrez aurre izango doguz Bilbon

Bizkaie! 2016-02-10 12:02   Kulturea

Eztabaidak literatureagaz, jentaurreko barriketaldi lasaiaren bitartez literaturako zenbait gai jorratzea proponiduten dauen Bidebarrieta Kulturgunearen ekimenak, Maldito karma edo Jesús me quiere lako argitalpen arrakastatsuak idatzi dituan David Safier idazle alemana eta Joaquín Berges egile aragoitarra alkartuko  ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Airakurri' webgunea sortu dabe irakurzaletasuna bultzatzeko asmoagaz

Bizkaie! 2016-02-10 10:07   kulturbiz

Airakurri izeneko kanpainea jarri dau bigarrenez martxan Euskal Editoreen Alkarteak, gaztetxuen artean irakurzaletasuna piztu eta indartzeko asmoagaz; helburua da ikastetxe guztietako DBH 2. mailan dagozan neska-mutikoek liburuak irakurri eta iruzkinak idaztea irakurketa horreei buruz. Komentarioak webgune batera bialdu beharko dira zezeilean eta martian zehar, epaimahai batek onena aukeratuko dau gero, eta horrek saria irabaziko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Luis Moralesen koadroen erakusketea ipini dabe Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2016-02-10 09:42   Kulturea

Teknika bikaineko margolaria izan zan arren, bere sasoiko beste artista batzuk baino ahaztuago dago Luis Morales (1510/1511-1586). Haren obrea sakonago aztertzeko asmoz, 54 artelaneko erakusketa monografikoa aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak. Madrilgo Prado eta Bartzelonako Museu D´Art Nacionalegaz alkarlanean sortutako proiektua da. Maiatzaren 16ra arte egongo da erakusketea Bilbon.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Bizkaiko Foru Aldundiak 400.000 euro banatuko ditu euskerazko aldizkariak bultzatzeko

Bizkaie! 2016-02-09 17:20   Euskerea berbagai

Lekuan lekuko informazinoa emoten daben euskera hutsezko agerkariak babesteko onartu dau Bizkaiko Foru Aldundiak diru-laguntzinoen programea. Euskerea esparru guztietara zabaltzeko sektore estrategikoa da aldizkariena Aldundiaren ustez, herritarrakana heltzeko bide zuzena dira eta. Guztira 400.000 euro banatuko dira 2016an.

Euskerazko Irakurle Taldeak martian hasiko dira lanean

Bizkaie! 2016-02-09 13:29   kulturbiz

Izena emoteko epea eta erak: zezeilaren 8tik 29ra arte; Foru Lliburutegian bertan ala webguneko formularioaren bidez egin daiteke. Gehienez 20 persona izango dira talde bakotxeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

2016ko Darwinen Egunak antropologiaren desafioak eta artearen jatorria jorratuko ditu Bilbon

Bizkaie! 2016-02-09 11:25   Kulturea

Datorren barikuan, zezeilaren 12an, hautespen naturalaren araberako eboluzinoaren ganeko teoriaren egile Charles Darwinen jaiotzearen 207. urteurrena beteko dala gogoan hartuta, Bilboko Udalak, EHUko Kultura Zientifikoko Katedreak eta Círculo Escéptico alkarteak Darwinen Eguna antolatuko dabe, dibulgazino zientifikorako programea.

Urte barri txinatarra ospatuko dabe zapatuan Bilboko Euskaldunan

Bizkaie! 2016-02-09 09:49   Kulturea

Egutegi txinatarraren arabera, Tximinoaren Urtea hasi barri da eta Bilboko Txinatar Institutuak ekitaldiak antolatu ditu zapatuan, hilaren 13an. Herritar guztiei zabaldutako jarduerak izango dira, bilbotarrei Txinako kulturea eta hizkuntzea zelakoak diran erakusteko asmoz. Euskalduna jauregian izango dira ekintzak,  eguerdiko 12:00etan hasita, doban.

Ercilla sarietan, Sormen lan dramatiko onenarena eroan dau Patxo Telleriaren 'Pankreas' lanak

Bizkaie! 2016-02-09 09:34   Kulturea

Aitana Sanchez Gijoni eta Adrian Lastrari emon deutsiez aktore onenen sariak 2015eko Ercilla antzerki sarietan. Ganera, Hector Alterio aktoreak ibilbide artistiko onenaren sari berezia jaso dau Bilboko Ercilla hotelak antolatzen dauen sariketan.