EHUk bere egiturea aldatu dau eta 20 ikastegi eukiko ditu aurrerantzean
2016-01-05 09:53 KultureaBere historiako aldaketarik handiena egin dau Euskal Herriko Unibersidadeak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kanpusetako fakultade eta eskolak berrantolatu eta 20 ikastegitan banatu ditu, orain arteko 32en aldean. EHUren egiturea sinpleagoa bihurtzea da helburua, kudeaketea be errazagoa izan daiten.
Bob Geldof eta Nick Lowe Donostian egongo dira martian, Stop War jaialdian
2016-01-04 16:42 MusikeaDonostia 2016, Europako Kultur Uriburuaren egitarauaren barruan antolatuko dabe Stop War Festibala, martiaren 25etik 27ra bitartean. Atzerriko hiru artista eta bertoko beste horrenbeste ekarriko ditue jaialdira. Lehenengo izenen barri emon dabe. Bob Geldof eta Nick Lowe atzerritik eta Gose eta Anari Euskal Herritik.
Bilboko Guggenheim Museoak gora egin dau bisitarien kopuruan 2015ean
2016-01-04 13:17 KultureaMuseoak plazaratu dauen balantzean ikusten danez, 2015ean 1.103.000 bisitari euki zituan Guggenheimek. 1998an baino ez zan kopuru handiagoa lortu eta, beraz, historiako urterik onenetan bigarrena izan zan igazkoa museoarentzat, bisitari kopuruari jagokonez. Aurreko urteagaz alderatuta, %9 egin eban gora. Bisitari gehienak atzerritarrak izan ziran, ohiko moduan.
Joaquin Achucarro piano-joleak emonaldi berezia eskainiko dau domekan Bilbon
2016-01-04 12:10 MusikeaAzkenaldion arrakastea lortu dau Joaquin Achucarro musikariak nazinoartean. Urte biko bira luzea amaituta, etxera bueltau eta kontzertu berezia emongo dau Arriaga antzokian domekan, urtarrilak 10. Bachetik Gershwinera izeneko emonaldian, bilbotarrak konpositore ezagunen piezak joko ditu pianoagaz.
Orain dala 100 urteko Bilboko bizimodua, Zabalguneko eraikinean
2016-01-04 10:00 KultureaBilboko Zabalguneko merkaduan 120 argazki zahar ikusgai ipini ditue. Bertan, 20. mendearen hasikerako Bilbo eta bilbotarren bizimodua zelakoak ziran ikusi leiteke. Benito Tejedorrek ezustean topautako argazkiak dira, urte askoan ezkutuan egon diranak. Urtarrilaren 24ra arte egongo da erakusketea zabalik eta doban ikusi ahal izango da.
UPV/EHUk ikasteko gelak zabalduko ditu azterketa sasoian
2015-12-30 16:46 KultureaBizkaian, urtarrilaren 2tik 17ra bitarteko jaietan eta astegoien guztietan egongo dira zabalik ikasteko gelak Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadean (Sarriko), 9:30etik 24:00etara bitartean, eta Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoan (Luis Briñas kaletik sartuta), 9:30etik 22:00etara bitartean. Bertan sartzeko UPV/EHUko ikasle txartela erakutsi beharko da.
Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikako sailburuordetzeak 2016ko diru-laguntzinoen barri emon dau
2015-12-30 16:26 Euskerea berbagaiEuskereari bultzadea emoteko, 45,7 miloe euro bideratuko ditu 2016an Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza Sailak, Hizkuntza Politikako sailburuordetzearen bidez. Erkidegoko erakunde publiko guztiek euskereari emoten deutsiezan diru-laguntzinoetan, diruaren % 67 Jaurlaritzeak ipinten dauela azaldu dau Patxi Baztarrika sailburordeak.
Bilbao Mendi Film Festivalera 8.700 lagun hurreratu dira aurten, orain arteko marka guztiak txiki itxita
2015-12-30 13:33 BarriakMendi Film Festivalek, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Kutxabank eta Ternuak babestua, errekor historikoa lortu dau, bertaratu diran lagun kopurua % 18 hazi baita pasa dan urteagaz konparatuta (7.371 lagun) eta ia bikoiztu egin dau du kopuru hori 2012ko edizinoagaz konparauta (4.772 lagun).
Alberto Zuluaga: sukaldaritzeari lotutako bizitzea
2015-12-30 10:35 Jan edanakAspalditik Bizkaiko sukaldaritzearen ikur eta adierazgarri nagusienetakoa da. Hamalau urtegaz ekin eutson sukaldari ibilbideari eta 1999. urtean Michelin izarra eskuratu eban Galdakaoko Aretxondo jatetxeko sukalde-arduradun lez.
‘Amama’ filmaren zuzendariak jasoko dau aurten Enba sindikatuaren ‘Baserritarron Laguna’ saria
2015-12-30 09:57 ZinemeaAmama filmaren zuzendaria dan Asier Altunak jasoko dau aurten Baserriton Laguna saria, Euskal Nekazarien Batasunaren (ENBA) eskutik, haren produkzinoan baserri mundua, euskal tradizinoak eta landa kulturea goraipatzeagaitik.
Bilboko Udal Txistulari Bandeak Euskalduna Jauregiko kontzertu egitarauagaz jarraituko dau 2016. urtean
2015-12-29 13:11 MusikeaBilboko Udal Txistulari Bandeak hasierea emongo deutso urtarrilaren 13an, martiaren 23ra arte jatorrizko euskal musikarik onena publikoari hurreratuko deutson dobako kontzertu-programeari, txistua protagonista dauen kontzertu-ziklo zabal eta anitzari hasierea emoteko modurik onena urte barrian be. Emonaldi guztiak dobakoak dira eta iluntzeko 20:00retan hasiko dira.
Euskadiko Gazte Orkestreak Charles Chaplinen film bati musikea ipiniko deutso
2015-12-29 12:43 MusikeaNeguko denporaldiko jarduerak aurkeztu ditu EGO Euskadiko Gazte Orkestreak. Proiekturik garrantzitsuena Charles Chaplinen City Lights pelikulareari musikea ipintea izango da. Urtarrilaren hasikeran Donostia, Bilbo eta Gasteizen entzun ahal izango da EGOren sorkuntza lan hori.
Gernikako Bakearen Museoak inoiz baino bisitari gehiago jaso dau 2015ean
2015-12-29 10:17 KultureaGernikako Bakearen Museoak 2015. urteari agur esango deutso balorazino oso positiboa eginaz. Aurten, danetara, 37.441 bisitari hurreratu dira museora, azken urteetako bisitari kopururik handiena, igaz baino 3.354 bisitari gehiago.
Arratiako tranbiari buruzko erakusketea urtarrilaren 15era arte egongo da Bilbon
2015-12-29 09:41 KultureaBizkaiko Foru Liburutegian dago Arratiako tranbiaren historia aztertzen dauen erakusketea, urriaren 30etik. Hasikera baten abenduaren 29ra arte bertan eukiteko asmoa egon da baina, bisitari ugari egon danez, luzatzea erabagi dabe. Holan, urtarrilaren 15era arte ikusi ahal izango da erakusketea. Argazkiak, prentsa-txatalak, agiriak eta maketak dagoz.
'Narrazioak eta olerkiak 2014' liburuaren bersino digitala eskuragarri
2015-12-28 14:16 KultureaEuskaltzaindiak Narrazioak eta olerkiak 2014 liburua euskarri digitalean jarri dau bere webgunean. Argitalpen digital hau BBK-Euskaltzaindia literatura atalaren barruan kokatu da, Azkue sariketak (Haur eta Gazteak) azpiatalean. Liburua osotzen daben narrazinoak eta olerkiak banaka konsultau daitekez.
'Eh, Petrel! Julio Villarrekin hizketan' antzezlanaren estreinaldia urtarrilaren 3an
2015-12-28 11:20 KultureaEuropako kultur uriburutzearen urtea urtarrilaren 3an hasiko da Pasaiko Albaola Itsas Kultur Faktorian, Eh, Petrel! Julio Villarrekin hizketan ikuskizunaren estreinaldiagaz. Astrolabium Teatroaren antzezlana da, Mikel Sarriegiren eskutik sortutako talde barriarena. Emonaldia, Albaola Itsas Kultur Faktoriak eta Donostia 2016k martxan jarritako Itsasgileak programearen barruan dator.
Merinalde Eguna gogoratu dau Gerediagak
2015-12-28 10:02 kulturbiz1875. urteko abenduaren 27an, orain 140 urte, azken aldiz batu ziran Gerediagako gune foralean Durangaldeko eleizateetako alkateak. Hurrengo urteko garagarrilaren 22an kendu zituen foruak, eta gure eskualdeko erakundeak desagertu egin ziran, tartean Merinaldeko alkateek osotzen eben Batzar Nagusia.
Bizkaiko Foru Aldundiaren museoetan, ume eta gaztetxuentzako jarduerak Gabonetan
2015-12-23 16:15 KultureaTailerrak, erakusketa gidatuak eta abar programau ditue datozan egunetarako BizkaiKOA, Bizkaiko Foru Aldundiaren sareko museoetan. Arkeologi Museoa, Arrantzaleen Museoa, La Encartada txapel fabrikea, El Pobal burdinolea, Euskal Herria Museoa, Txakolingunea, Santimamiñeko kobazuloa eta Ondare eta Rekalde aretoak dira sare horretako kide.
Gabonaldian Campusetan euskerazko trebakuntza berezia eskainiko dabe euskal kirol taldeek eta Axi Muniainek
2015-12-23 14:35 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak bultzatuta, campusotan parte hartzen daben monitoreek euskerazko trebakuntza berezia jasoko dabe. Helburua argia da: euskerazko trebakuntza berezia jaso ondoren, urtean zehar euren klubetan egingo dituen entrenamenduetan ikasitakoa praktikara eroatea eta euskerea gero eta esparru gehiagotan erabiltea.
Extremadurako ipuin tradizionalen liburu bat euskeraz argitaratu dabe
2015-12-23 13:39 Euskerea berbagaiExtremaduratik Euskal Herrira etorritakoen ondorengoek eskualde haretako ondare aberatsa ezagutu daien plazaratu dau liburua Monfrague Errenteriako Extremadurako Etxeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz. Ipuin tradizional bi dakarz liburuak, euskerazko eta gaztelaniazko bersinoetan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...