Hego Uribe sailkatu da Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako finalera
2016-03-08 13:11 BertsolaritzeaZallan jokatutako finalaurrekoan, Hego Uribek 419 puntu lortu ditu eta Uribe Kostak, 411. Hortaz, Hego Uribeko seikoteak jokatuko dau BBK Txapelketako finala, hilaren 18an Bilboko Kafe Antzokian. Busturialdea izango dau aurrez aurre, joan dan asteko finalaurrekoaren irabazlea.
Musika klasikoaren alorreko ICMA Sariak emongo ditue apirilean Donostian
2016-03-08 12:01 MusikeaInternational Classical Music Awards (ICMA) ospe handiko sariak dira, zinemako Oscarren pare ipinten ditue, baina musika klasikoaren esparruan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Donostia 2016ren eskutik, aurtengo sari-banaketa ekitaldia Gipuzkoako uriburuan egingo dabe, apirilaren 1ean.
Joseba Barandiaran Anduezarentzat Hego Uribeko txapela
2016-03-08 09:44 BertsolaritzeaSei bertsolarik kantau eben finalean: Axier Goñik, Iker Garitagoitiak, Irati Erkiziak, Joseba Barandiaranek, Oihana Bartrak eta Txaber Ormazabalek. Joseba Barandiaranek jantzi eban txapela.
Mikel Martinez izango da Eskena alkarteko zuzendari barria
2016-03-08 09:42 KultureaEuskadiko Produktore Eszenikoen Alkartea da Eskena. Gogoeta sakon baten barruan, erronka barriei aurre egiteko asmoz izentau dabe Mikel Martinez zuzendari. Pilar Lopez, Gorka Minguez, Ana Pimienta eta Ane Aiestaran be zuzendaritza talde barrian sartu dira.
Arrate Illaro, Inazio Vidal eta Aitzol de Castro nagusi Uribe Kostako Bertsolari txapelketan
2016-03-07 17:06 BertsolaritzeaHurrengo kanporaketea, hilaren 12an jokatuko da, Algortan. Lehen saioa, 19:00etan, Villamonte tabernan jokatuko da: Josu Landeta, Arkaitz Gomez, Joanes Igeregi eta Daniel de Miguel bertsolariekaz; 2. saioa, 20:00etan, Ekin tabernan: Jone Uria, Unai Larrazabal, Pello Etxebarria eta Peio Arondo bertsolariekaz; eta 3. saioa, 21:00etan, Azebarrin: Imanol Uria, Ekaitz Larrazabal Katxo, Miren Loizaga eta Itxaso Paia bertsolariekaz.
Eriz Morenoren erakusketea ipini dabe Bilboko Rekalde aretoan, Barriek programearen barruan
2016-03-07 16:35 KultureaBizkaiko Foru Aldundiak artista gazteen lana bultzatzeko antolatzen dau Barriek beka deialdia eta erakusketa zikloa. Martiaren 8tik maiatzaren 8ra, Eriz Morenoren txandea da. Bratstvo/Jedinstvo izeneko erakusketea ipini dau artista bilbotarrak Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan, Jugoslavia zaneko lurretan sortutako eta batutako materialakaz.
'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe Bilbon
2016-03-07 14:51 ZinemeaAurten, Emakumearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko, Bilboko Udalak, Bilboko Emakumeak dokumentala produzidu dau. Lan horren bidez, herritarrek uriko azken 50 urteotako historia ezagutu ahal izango dabe emakumezkoen lekukotzak tarteko dirala. Dokumentala gaur, hilak 7, aurkeztuko dabe arratsaldeko 18:30ean, Bidebarrieta Liburutegian.
Atekaberts (Leitza), Obario Maldikoak (Iruñea) eta Larungo antenak (Bera) sailkatu dira Bardoen finalerako
2016-03-07 13:44 BertsolaritzeaAstegoienean Iruñean, Igantzin, Etxarri-Aranatzen eta Beran lau saio jokatuta, Bardoak txapelketearen bigarren fasea amaitu eta erabagita geratu da martiaren 19an Etxarri-Aranazko finalean zein hiru taldek hartuko daben parte: Atekaberts (Leitza), Obario Maldikoak (Iruñea) eta Larungo antenak (Bera).
Lexikoaren Behatokiaren korpusa eguneratu dau Euskaltzaindiak
2016-03-07 13:38 Euskerea berbagai2015ean egindako lanaren emoitzea batuta, Lexikoaren Behatokiaren korpusaren bersino barria martxan dagoala azaldu dau Euskaltzaindiak. Hainbat hedabide eta argitaletxeren testuetatik abiatuta, erabilitako berben zerrendea batzen dau korpusak, hiztegigintzan erabilteko oinarri legez. Dagoeneko, 50 miloe testu-hitz dagoz zerrendan.
Laura Freixas eta Anna Caballe idazleek literatur produkzinoan dagoan genero bardintasuna aztertuko dabe
2016-03-07 13:11 KultureaEztabaidak literatureagaz, jentaurreko alkarrizketa lasaiaren bitartez literaturako zenbait gai jorratzeko proposamena dakarren Bidebarrieta Kulturgunearen ekimenak, Laura Freixas eta Anna Caballé idazleak alkartuko ditu martiaren 8an, martitzenean, Emakumearen Nazinoarteko Egunagaz bat etorriz, literaturearen alorrean dagoan benetako genero bardintasuna aztertzeko.
Bardintasunaren aldeko Zirgari sariak sortu ditue
2016-03-07 10:43 KultureaZirgarien figuran oinarrituta sortu dabe sari barria Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Fundazinoak, emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren alde egindako lana autortzeko asmoz. Lehenengo edizinoko sarituak aukeratu ditue dagoeneko: Askabide, Haize Berria, Maite Albiz zentroa eta Piper Txuriak. Sariak martiaren 8an emongo dira, Emakumeen Nazinoarteko Sariagaz bat eginaz.
Unai Mendizabal txapeldun Erniarraitz Sariketan
2016-03-07 10:03 BertsolaritzeaMendizabalek 279 puntu lortu zituan orokorrean eta bigarren egin eban Oihana Iguarani puntu erdia baino ez eutson atera. Jon Gurrutxaga azpeitiarra, barriz, hirugarren sailkatu zan. Azkenean, German Zelaia, Erniarraitz bertsozale alkarteko sortzaileetako baten eskutik jaso eban irabazlearen txapela Mendizabalek.
Kuadrilla Artekoaren esentzia Oiongo topaketan
2016-03-07 09:36 BertsolaritzeaSei topaketa antolatu dira aurtengo edizinoan, Arabako 6 eskualdetan, eta astegoienean Oionera heldu da Kuadrilla artekoa. Aramaioko Elexpuru ta 4; Lautadako Sorginetxe; Arabar Errioxako Txandrio; eta Mendialdea izan dira parte-hartzaileak.
Leioan hasiko da Uribe Kostako Bertsolari Txapelketea
2016-03-04 14:43 BertsolaritzeaZapatu honetan, martiaren 5ean, egingo dabe lehenengo kanporaketea, Leioan. 19:00etan hasita, Ganeko, Kurkudi eta Kazu tabernek hartuko dabe saio bana. Martiaren 12an, barriz, Algortan, bigarren kanporaketea hartuko dabe Villamonte tabernak, Ekinek eta Azebarri kultur alkarteak. Amaitzeko, Plentzian jokatuko ditue, hilaren 19an, finalaurrekoa eta finala.
Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren nondik norakoak argitu ditue Bilbon
2016-03-04 14:17 Euskerea berbagaiAbenduan gauzatzea espero dan Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren egitasmoaren zehaztasunak eta gizarte eragileek ekarpenak zelan egin leikiezan azaldu eben atzo Bilboko Kafe Antzokian, Kontseiluaren idazkari nagusi Paul Bilbaok eta Donostia 2016ren kultur programearen zuzendari Xabier Payak.
Funkstörung, Marc Piñol eta Daniel B. martiaren 11ko Art Aftyer Dark saioan
2016-03-04 13:25 MusikeaMartiaren 11ko egitarauan ondoko musikariak izango dira: Funkstörung (Monkeytown, !K7, Compost, Alemania) eta Marc Piñol (Hivern Discs, Bartzelona), musika elektronikoa jorratzen dabenak; eta Daniel B. (Bartzelona): minimal wave, synthwave zein slow technoa gustoko dituana..
ArgiHizkiak literatura-lehiaketearen erakusketea Sopelan da
2016-03-04 10:30 KultureaLeioan abiatu zan erakusketa ibiltaria eta Getxon, Berangon, Urdulizen, Plentzian eta Lemoizen egon ostean, Sopelara heldu da ArgIHIzkiak erakusketea. ArgiHizkiak literatura-lehiaketearen 10 argazkiak eta horreetan oinarritutako euskerazko 20 testu labur onenak batzen dituan erakusketea martiaren 20ra arte bisitau ahal izango da Kurtzion.
Udabarriko eta udako egonaldietan izena emoteko epea zabaldu dau Kutxabankek
2016-03-04 09:34 KultureaEguneko kanpus, udaleku eta hizkuntza ikastaroen programazino zabala antolatu dau Kutxabankek aurtengo udabarrirako eta udarako, 3 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Gaztedi programan izena emoteko epea zabalik dago eta 11.000 plaza dagoz guztira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako neska-mutilentzat. Jarduera gehienak euskeraz dira.
'Maitasunaren ostean, maitasuna' antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki Saria
2016-03-03 14:41 KultureaAdos Teatroa konpainiaren lan ezaguna da orain saritua, ezaguna, eta oso berezia, sarri landu izan dan gai bati, alzheimerrari eta gaixotasun horrek dituan eraginei modu berezian heltzen deutsolako, zuzendari lanak be beregan hartu dituan Garbi Losadaren testua eta Dora Salazar margolariaren lan plastikoa buztartuz, hain zuzen be.
Eskerrik asko Adolfo
Erantzuna | Berbaldiak eta topaketak hurrengo egunotan Bilbon, Musika-Musica ziklorako motorrak berotzeko