Gauerdian hasiko dira Donostia 2016ko inaugurazino-ekitaldiak
2016-01-19 09:34 KultureaUrtarrilaren 20a hasteagaz batera, gauerdian, Donostia 2016 Europako Kulturearen Uriburuaren inaugurazino-ekitaldiak hasiko dira. Hilaren 24ra bitartean, 80 jardueratik gora egingo ditue uriburutzeari indar betean ekiteko. San Sebastian eguneko tradizinoagaz bat eginaz, tanborradak izango dira protagonista hasikeran eta, zapatuan, ekitaldi nagusiak izango dira, tartean Hansel Cerezak gidatutako Elkarbizitzaren zubia.
'Heroiak' antzezlana estreinauko dabe hilaren 20an Bilboko Arriaga antzokian
2016-01-18 16:58 KultureaGerald Sybleyras idazle frantsesaren Le vent des peupliers antzezlanean oinarritutako lana da Heroiak. Euskerazko pieza horren erabateko estreinaldia hartuko dau Bilboko Arriaga antzokiak eguaztenean, urtarrilak 20. Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean, Ramon Agirre, Jose Ramon Soroiz eta Kandido Uranga izango dira aktoreak.
Nafarroako taldekako bertso txapelketea, Bardoak, barikuan hasiko da
2016-01-18 14:22 BertsolaritzeaHirugarrenez egingo dabe Bardoak txapelketea Nafarroan. Barikuan, urtarrilak 22, hasi eta martiaren 19an Etxarri-Aranatzen egingo dan finaleraino, 23 bertso-saio antolatuko ditue. Taldekako lehiaketa berezi honetan, 16 taldek parte hartuko dabe, 121 bertsolari eta laguntzaile guztira.
Badator Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
2016-01-18 14:02 BertsolaritzeaBertso-eskola eta Arabako Bertsozale Alkartearen arteko antolakuntzea, taldeen arteko topaketea, izakera kolektiboan eta bertsolaritza herrikoian oinarrituta, urtarrilaren 23tik martiaren 12ra bitartean lizango da aurtengo edizinoa. Bat-batekoan 14 eta idatzizkoan 10 talde ibiliko dira aurten, 150 lagun inguru, hain zuzen be.
II. Euskal Nobela Baltzaren Astea urtarrilaren 18tik 24ra
2016-01-18 13:32 KultureaBarriketaldiz eta liburu aurkezpenez jositako egitaraua atondu dabe. Astea proiektu berri baten aurkezpenagaz abiatuko dabe ganera: (H)ilbeltza beltzaz webgune barriaren aurkezpena. Antolatzaileek adierazo dabenez guneak hainbat atal izango ditu: Elkarrizketa, Generoaz, Puska beltzak, Liburu aipamenak, Izara Beltzeko izarrak eta Beltzometroa.
'Bota bertsoa!' sariketea antolatu dabe Gipuzkoako sagardotegietan
2016-01-18 11:17 BertsolaritzeaHernaniko Dobera euskera alkarteak eta Iraulio Panttalone bertso eskoleak antolatu dabe sariketearen bigarren edizinoa, igazko ekitaldiak eukitako arrakastea ikusita. Martiaren 28ra arte, Usurbil, Hernani eta Astigarragako sagardotegietara doazanek euren bertso-papela itxi ahal izango dabe, horretarako preparauta egongo diran kutxetan. Sariak emongo deutsiez bertso-sorta onenei.
Expodistrito zikloak hainbat erakusketa eroango ditu Bilboko auzoetara
2016-01-18 10:23 KultureaUrtarrilaren 18tik apirilaren 14ra bitartean egongo da martxan Expodistrito ekimenaren lehenengo hiruhilekoko programazinoa. Bost pintura-erakusketa ipiniko ditue, Bilboko zortzi udaltegitan. Arteagaz lotutako eskaintzea deszentralizau eta artista gazteen lanak publikoari hurreratzea dira Expodistritoren helburuak, Bilboko Udaleko Kultura Sailak azaldu dauenez.
Euskerearen Txantxangorria, euskerea erabilteko konbita
2016-01-18 09:39 Euskerea berbagaiTxantxangorriaren irudi atsegin eta maitagarri honen bitartez herritarrei konbita egin nahi jake: euskerea erabilteko konbita. Herritar guztientzako konbita: euskeraz ondo dakitenentzat, euskeraz neurri batean edo bestean dakitenentzat, eta euskeraz ulertu bakarrik egiten dabenentzat. Danen ekarpena baita baliogarria.
Alex Txikon eta Ali Sadpara 6.500 metrora heldu dira Nanga Parbaten
2016-01-18 09:22Hirugarren Kanpalekutik hur geratu dira Alex Txikon eta Ali Sadpara, asteburuan egindako ekinaldian. Gitxi gorabehera, 6.500 metroko altuerara heldu dira eta ekipauta itxi dabe bidea. Soka gehiago behar dabenez, Behe Kanpalekura bueltauko dira eta, bide batez, atseden hartuko dabe, hurrengo ahaleginean hasi aurretik. Egunotan eguzkipean lan egin ahal izan dabe, baina beste une batzuetan -30º-eko tenperaturak be izan ditue.
Bakarkako lehenengo diskoa atara dau Jurgi Ekizak
2016-01-15 13:39 MusikeaMusikearen munduan badauka eskarmentua Jurgi Ekizak, Willis Drummond taldean urte askoan ibili da eta. Baina bakarka, hauxe dau lehenengo lana. Izenburua be deigarria ipini deutso diskoari: bH036-LP. Bidehuts zigiluagaz plazaratu dau Ekizak barru-barrutik urtendako hamar kanta daukazan lan hau.
Elgoibarko euskerearen ondarea sarean: elgoibarreraz.eus
2016-01-15 13:31 Euskerea berbagaiBart aurkeztu dabe Elgoibarko Udalaren Gotzon Garate bekea jaso eta Gotzon Barandiaran larrabetzuarrak egin dauen lana: elgoibarreraz.eus web-ataria. Bekearen ikerketa esparrua euskerearen ezagutzea, erabilerea eta kalidadea dira. Euskara arloko ikerketea sustatzeaz gan, idazle eta euskaralari elgoibartarra omentzea ditu helburu.
Liburutegi edegi barriztua jarri dau sarean Susa argitaletxeak
2016-01-15 11:03 KultureaOraintsu webgunea barriztu egin dau Susak liburutegi edegi izakerea areagotuz. 1983an argitaratu eben Xabier Montoiaren Anfetamiñak poesia liburutik oraingoz barriena daben Harkaitz Canoren Beti oporretan narrazino bildumara, 325 tituluko katalogoa osotu dabe hiru hamarkadotan. Ganera, horreetako gehienak, 300 inguru, osorik irakurri daitekez on-line, doban.
Beira taldeak 'Margotu berria' diskoa plazaratu dau
2016-01-15 11:01 MusikeaBertsoa eta musikea buztartzen ditu Beira talde gipuzkoarrak. Bigarren diskoa dau Margotu berria (Baga Biga) eta oraingoan be, ondo jagondako letrak eta rock erritmoak dakarz. Hamar kanta sartu ditue lan barrian. Hurrengo emonaldia Oñatin izango da, hilaren 22an.
Arabako Alea komunikabide multimedia sortu da, Arabako euskaldunei informazinoa emoteko
2016-01-15 09:28 KultureaBat egin dabe Hirinet atariak eta Alea astekariak, papelezko, interneteko eta irratiko hedabide barri bat sortzeko, Arabako Alea. Herrialde horretako barriak euskeraz emongo ditu. Gaurtik aurrera martxan da proiektu komunikatibo barria, eskaintza zabalekoa, alkarlanean oinarritua eta Arabako eskualde guztietarako aproposa izateko asmoz.
Euskal Hedabideen Behategia sustatzeko hitzarmena sinatu dabe
2016-01-14 17:37 kulturbizLankidetza horren oinarriak ondokoak dira: ikerketea, barrikuntzea eta prospektibea garatzea, euskal hedabideen datu basea sortzea, irakasleen eta profesionalen komunidadea sortzea eta euskal hedabideei buruzko topagunea garatzea, eta, besteak beste, euskal hedabideen sektorea indartsuagoa eta eraginkorragoa egiteko helburua dabe.
Iñarrituren 'The Revenant'-ek hamabi izendapen lortu ditu Oscar sarietarako
2016-01-14 17:12 ZinemeaZezeilaren amaieran banatuko ditue aurtengo Oscar sariak, AEBetako Los Angeles urian. Hautagaien barri emon dabe eta Alejandro Gonzalez Iñarrituren The Revenant filmak lortu dau izendapen gehien, hamabi. Mad Max Fury Road-ek hamar hautagaitza izango ditu.
Garik 'Gaizki moldatzen dira' estreinauko dau Bilbon Iñigo Astizegaz batera
2016-01-14 16:48 MusikeaArriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatutako Literatura eta musika euskeraz zikloaren barruan eskainiko da. Hertzainak taldeko abeslari eta liderra izandakoagaz batera Iñigo Astiz kazetari eta idazleak eta Oier Larrañaga piano joleak be parte hartuko dabe.
Aitzol Atutxa aizkolariak zabalduko dau Bizkaiko txotx denporaldia
2016-01-14 16:25 Jan edanakBizkaiko sagardotegiak prest dagoz aurtengo denporaldiari ekiteko. Bizkaiko Sagardogileen Alkarteak aurreratu dauenez, urteko lehenengo txotxa Aitzol Atutxa aizkolari dimoztarragaz egingo dabe urtarrilaren 19an, martitzena, Zornotzan. Euskal Herriko aizkolaririk onenetako bat da gaur egun Atutxa eta Bizkaiko sagardaoaren enbaxadore nagusia izango da aurten.
Gabriel Aresti ipuin lehiaketarako deialdia zabaldu dau Bilboko Udalak
2016-01-14 13:54 KultureaDagoeneko, 33. aldia beteko dau lehiaketa horrek eta, ohiko moduan, euskeraz zein gaztelaniaz idatzitako ipuinak sarituko ditu. Sari nagusi bi eta akzesitak emongo ditue. Bilboko Udalak jakin eragin dauenez, martiaren 31ra arteko epea dago lanak aurkezteko. Gabriel Aresti ipuin lehiaketeak gero eta parte-hartzaile gehiago dituala nabarmendu dabe antolatzaileek.
Miren Garatek irabazi dau Tene Mujika Saria
2016-01-14 12:49 KultureaMiren Garate kazetari azpeitiarrak irabazi dau aurtengo Tene Mujika bekea, azken urteotako krisi ekonomikoaren eraginak kontau nahi dituan Ekaitzaren zipriztinak izenburuko egitasmo bategaz. Euskal Herriko hurreko historiaz idazteko ez-fikzinozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako beka honek.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...