Dock of the Bay, musikearen ganeko dokumentalen Donostiako jaialdia urtarrilaren 9tik 16ra
2016-01-08 14:37 ZinemeaCan’t stand losing you The Police talde mitikoaren ganeko dokumentala be eskainiko dabe, euskal zinema-aretoetan lehenengoz, izan be, 2013koa izan arren, orain arte ez dau banatzailerik izan lan horrek. Era berean, Salir de casa David Truebak Fran Nixon asturiar musikariari eginiko omenaldia estreinauko dabe.
Zuberoako maskaradak hasiko dira domekan, Sohütako gazteen eskutik
2016-01-08 14:13 KultureaUrtarrilaren 10ean hasi eta apirilaren 10era bitartean, Zuberoako dozena bat herritan ibiliko dira Sohütako herritarrak maskaradearen 2016ko ekitaldian. Lantalde gazte baten buru, Battitta Berrogain eta Alain Guimon izango dira errejenta edo zuzendariak.
Getxoko Wanted idea lehiaketearen 2015eko edizinoan bost proiektu saritu ditue
2016-01-08 13:06 KultureaGetxoexpress, Lola y Dolo, Ejes de precisión para longboard, RedMedia Productions eta Eskubeltz 25, koloreak zabaltzen dira Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak eta Ekonomia-Sustapen sailak deitutako Wanted idea lehiaketearen zazpigarren edizinoan saria irabazi daben bost proiektuen izenak.
La Encartada museoa doban bisitau ahal izango da domekan, 9. urteurrena ospatzeko
2016-01-08 11:36 KultureaBalmasedan dago La Encartada fabrika-museoa, izen bereko txapel-fabrikea egon zan lekuan. Museoaren 9. urteurrena ospatzeko, doban ikusi ahal izango dira bertako erakusketak domekan, hilak 10. Ganera, lau bisitaldi gidatu egongo dira.
Cristina Iglesias eskultoreak jasoko dau Urrezko Tanborra
2016-01-08 11:01 KultureaUrrezko Tanborra Iglesiasi emoteko erabagia aho batez hartu dau Donostia Turismok, eta urtarrilaren 11n berretsiko dabe udalbatzarrean. Beste finalistak Woody Allen zinemagilea, Ricardo Darin aktorea, Richard Oribe kirolaria eta Alicia Amatriain jantzaria ziran.
Bilboko Mil Rosas dendeak irabazi dau Bizkaiko Eskaparateen Lehiaketea
2016-01-08 10:39Bilboko Merkataritza Ganbareak antolatzen dau, orain dala 32 urtetik, Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketea. Aurtengo edizinoan, 30 udalerritako 169 dendak parte hartu dabe. Sari nagusia Bilboko Mil Rosas lora-dendeak irabazi dau, bigarren saria Markina-Xemeingo Arriaga Arte-k eta hirugarrena, Balmasedako Decoraciones Javi-k.
Aiko taldeak Dantzakantu ipiniko dau martxan, beti-betiko doinuen inguruko ikastaroa
2016-01-08 09:39 KultureaUrtarrilaren 11n hasita, astelehenero emongo dabe Dantzakantu ikastaroa Bilboko Bizkaia Aretoan, bagilera arte. Melodia tradizionaletako doinuak kantetan ikasi eta zelan jantzatu ikasteko kursoa izango dala aurreratu dau Aiko taldeak. Euskal Herriko ahozko ondarean aditua dan Itsaso Arrietak gidatuko ditu saioak.
Umeen Gabonetako Parkera 240.000 bisitari joan dira aurten
2016-01-07 14:37Behin Gabonak pasauta, balantzea egin dabe Barakaldoko BEC erakustazokako PIN edo Umeen Gabonetako Parkeko antolatzaileek. Igazko zifren antzekoak izan dira aurtengoak. Eguraldiak asko baldintzatu dau bisitarien joan-etorria, izan be, alde handia egon da egun euritsuen eta eguzkitsuen artean.
'Zinema Euskaraz' programeagaz segiduko dau Bilboko Udalak
2016-01-07 13:44 ZinemeaAurreko urteetako edizinoen arrakastea ikusita, aurten be martxan ipiniko dau Bilboko Udalak Zinema Euskaraz egitasmoa. Holan, uriko ikastetxeetako neska-mutilek euskerazko pelikulak ikusi ahal izango ditue pantaila handian. Dagoeneko, 33 zentrok emon dabe parte hartzeko izena. Maiatzera bitartean izango dira saioak, Bilboko Golem zinema-aretoan.
Nanga Parbateko Lehen Kanpalekuan beharrean dabilz dagoeneko Alex Txikon eta taldekideak
2016-01-07 11:18Nanga Parbat mendia (8.126 m) neguan lehenengoz igoteko proiektua martxa onean doala dirudi, Alex Txikon mendizaleak Himalaiatik bialdutako informazinoaren arabera. Ali Sadpara eta Daniele Nardi taldekideakaz batera, Lehen Kanpalekura heldu dira eta gaua bertan pasau dabe. Behe Kanpalekutik materiala igoten be ibili dira aurreko egunetan eta, beraz, ondo horniduta dagoz.
Umeentzako albumen Etxepare sariketea antolatu dabe
2016-01-07 09:53 KultureaUmeentzako irudidun ipuinak bultzatzeko asmoz antolatzen dabe urtero Etxepare saria Nafarroako Udaletako Euskera Zerbitzuek. Saria emoteaz gan, album irabazlea argitaratzen laguntzen dabe lehiaketearen bidez, Pamiela argitaletxeagaz daukien alkarlanari esker. Maiatzaren 20ra arte dago lanak bialtzeko epea eta bagilean emongo dabe irabazlearen barri.
Erregetako opil solidarioa banatu dabe Bilbon, Caritasen alde
2016-01-05 14:15Urteroko ohitureari eutsita, errosko erraldoia preparau dau Bizkaiko Caritas alkarteak Errege Egunaren bezperan. 500 kilotik gorako opila ehundazak herritarren artean banatu dabe, Bilboko Plaza Barrian egindako ekitaldian. Batutako dirua beharrizanean dagozan umeei laguntzeko erabiliko dau Caritasek.
Wroclaw-n egonaldi artistikoa egiteko deialdia zabaldu dabe Donostia 2016k eta Etxeparek
2016-01-05 13:32 KultureaPoloniako Wroclaw urian egonaldia egiteko aukerea eukiko dabe artista bik maiatzetik garagarrilera. Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016k antolatutako truke artistikoaren hirugarren ekitaldia izango da aurtengoa eta parte hartu nahi daben sortzaileek zezeilaren 29ra arteko epea daukie eskaria egiteko. Wroclawn eragin artistiko eta kulturala eukiko dauen proiektua proponidu beharko dabe hautagaiek.
Kultura Ondarea sariketearen bigarren edizinoa martxan ipini dau Jaurlaritzeak
2016-01-05 11:35 KultureaEuskal Herriko ondare kulturala ezagutzera emoteko bideoen lehiaketea da Kultur Ondarea. DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta dago eta sari nagusia Irlandan egonaldia izango da. Apirilaren 8ra arteko epea daukie gazteek bideoak aurkezteko, Eusko Jaurlaritzeak azaldu dauenez.
EHUk bere egiturea aldatu dau eta 20 ikastegi eukiko ditu aurrerantzean
2016-01-05 09:53 KultureaBere historiako aldaketarik handiena egin dau Euskal Herriko Unibersidadeak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kanpusetako fakultade eta eskolak berrantolatu eta 20 ikastegitan banatu ditu, orain arteko 32en aldean. EHUren egiturea sinpleagoa bihurtzea da helburua, kudeaketea be errazagoa izan daiten.
Bob Geldof eta Nick Lowe Donostian egongo dira martian, Stop War jaialdian
2016-01-04 16:42 MusikeaDonostia 2016, Europako Kultur Uriburuaren egitarauaren barruan antolatuko dabe Stop War Festibala, martiaren 25etik 27ra bitartean. Atzerriko hiru artista eta bertoko beste horrenbeste ekarriko ditue jaialdira. Lehenengo izenen barri emon dabe. Bob Geldof eta Nick Lowe atzerritik eta Gose eta Anari Euskal Herritik.
Bilboko Guggenheim Museoak gora egin dau bisitarien kopuruan 2015ean
2016-01-04 13:17 KultureaMuseoak plazaratu dauen balantzean ikusten danez, 2015ean 1.103.000 bisitari euki zituan Guggenheimek. 1998an baino ez zan kopuru handiagoa lortu eta, beraz, historiako urterik onenetan bigarrena izan zan igazkoa museoarentzat, bisitari kopuruari jagokonez. Aurreko urteagaz alderatuta, %9 egin eban gora. Bisitari gehienak atzerritarrak izan ziran, ohiko moduan.
Joaquin Achucarro piano-joleak emonaldi berezia eskainiko dau domekan Bilbon
2016-01-04 12:10 MusikeaAzkenaldion arrakastea lortu dau Joaquin Achucarro musikariak nazinoartean. Urte biko bira luzea amaituta, etxera bueltau eta kontzertu berezia emongo dau Arriaga antzokian domekan, urtarrilak 10. Bachetik Gershwinera izeneko emonaldian, bilbotarrak konpositore ezagunen piezak joko ditu pianoagaz.
Orain dala 100 urteko Bilboko bizimodua, Zabalguneko eraikinean
2016-01-04 10:00 KultureaBilboko Zabalguneko merkaduan 120 argazki zahar ikusgai ipini ditue. Bertan, 20. mendearen hasikerako Bilbo eta bilbotarren bizimodua zelakoak ziran ikusi leiteke. Benito Tejedorrek ezustean topautako argazkiak dira, urte askoan ezkutuan egon diranak. Urtarrilaren 24ra arte egongo da erakusketea zabalik eta doban ikusi ahal izango da.
Eta Beinke-ra \"bien qué\"-tik heltzen da.
Erantzuna | Jon Gomez Garai: 'Galdakaok eta Usansolok eurek bakarrik trataera esklusiboa behar eta merezidu dabe'