Zemendiaren 6tik 7ra, 24 Ordu Digitalean Elorrion

Bizkaie! 2015-11-02 14:26   Barriak

Zemendiaren 6an, arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proponiduko dabe Arriola Antzokian, eta 24 ordu pasau ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira, horixe da lehiaketearen ezaugarri nagusia. Izenak berak dakarrenez, Arriolako X. Film Laburren Lehiaketan lanak aurkezteko 24 ordu baino ez ditue izango parte-hartzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

57. PreZinebi zemendiaren 6tik 13ra

Bizkaie! 2015-11-02 11:38   Barriak

PreZinebik aurten zinema eskolek egiten daben lanaren erakusketea, ZinebiExpress lehiaketea, edo Jon Garaño eta Jose Maria Goenaga lako profesionalakaz, Ingelesa ez dan beste Hizkuntza Batean egindako lan onenaren Oscar saria jasoteko Espainiako Zinema Akademiak proponidu dauen euskeraz egindako Loreak (2014) lehen filmaren, zuzendariakaz, izango dan topaketea jasoko ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Afrodita argazki sariketea martxan ipini dau Hegoak alkarteak

Bizkaie! 2015-11-02 10:28

Nortasun eta aniztasun afektiboagaz lotutako alderdiren bat erakusten daben argazkiek parte hartu ahal izango dabe Afrodita Sarietan. Irudiak bialtzeko epea zabaldu dabe dagoeneko, abenduaren 1era arte. Bakotxak hiru argazki bialdu leikez gehienez. Hegoak alkarteak azaldu dauenez, lan onenakaz erausketea egiteko asmoa daukie.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Nahikari Gabilondo eta Ander Lizarralde nagusitu dira astegoieneko final laurenetan

Bizkaie! 2015-11-02 09:26   Bertsolaritzea

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren final zortzirenak jokatu dira astegoienean Zestoan eta Ormaiztegin. Nahikari Gabilondo Zestoan eta Ander Lizarralde Ormaiztegin nagusitu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Eskena alkarteak 20. urteurrena ospatuko dau hileon, topaketa, dokumental eta abarregaz

Bizkaie! 2015-11-02 09:19   Kulturea

Euskadiko Antzerki Ekoizle Profesionalen Alkarteak, Eskenak, hamarkada bi bete ditu eta jarduera nagusi bigaz ospatuko dau urteurrena hileon: Batetik, Ramon Bareak zuzendutako dokumentala aurkeztuko dabe eta, bestetik, topaketea egingo dabe politikariakaz, sektorearen bideragarritasunaz jarduteko. Bide batez, alkartearen webgunea barritu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kantu inprobisaduaren jardunaldia egingo dabe Bartzelonan zemendiaren 6 eta 7an, bertsolariak bertan dirala

Bizkaie! 2015-10-30 14:09   Bertsolaritzea

Orain dala aste batzuk Leonen egin zan moduan, oraingo honetan Bartzelonan batuko dira kantu inprobisadua daukien kulturetako ordezkariak. Kanariar Uharteetako verseadoreak, Kataluniako glosadoreak eta Euskal Herriko bertsolariak egongo dira. Zemendiaren 6an eta 7an, erakustaldi bitan eta berbaldi baten parte hartuko dabe euskal ordezkariek. Europa Bat-batean egitasmoaren barruan eratu dabe topaketea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Miren Gorrotxategik irabazi dau Agustin Zubikarai Saria

Bizkaie! 2015-10-30 13:07   Kulturea

Miren Gorrotxategiren 33 ezkil nobela-proiektuak irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai saria. Hamahiru lan aurkeztu dira bertara, eta horreen artean Gorrotxategiren proposamena aukeratu dau Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osotutako epaimahaiak. Saria bart jaso dau, Ondarroan, Literatur Amuak izeneko jardunaldien barruan.

Mikel Ayestaranek jaso dau 2015eko Euskal Kazetariak saria

Bizkaie! 2015-10-30 10:44   Kulturea

Mikel Ayestaran kazetari beasaindarrak jaso dau Euskal Kazetarien Alkarteak (AVP-EKE) antolatutako eta BBK Fundazinoak, Euskaltelek eta Bilboko Udalak diruz lagundutako Euskal Kazetariak saria. Ayestaranek jasoko dau Euskal Kazetariak saria, gerra guneetan egindako lan bikainagaitik.

Gaur, urriak 30, beteko dira 50 urte lehenengo Durangoko Azokea antolatu zanetik

Bizkaie! 2015-10-30 10:18   Kulturea

Hasierako edizino hareetan Azokea ez zan abenduan antolatzen, Domu Santu egunaren bueltan baino, hau da, urriaren amaieran eta zemendiaren hasieran. Lehenengo edizinoa, 1965. urtean, urriaren 30ean hasi eta zemendiaren 1ean amaitu zan. Andra Mari eleizpea izan zan hautatutako lekua, eta bertan egin zan 1974ra arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Itsas Museoan poesia bisuala ikusgai, zemendiaren 15era arte

Bizkaie! 2015-10-30 10:09   Kulturea

Juan Carlos Eguillor nazinoarteko sariketan parte hartu daben obretatik 23 aukeratu ditu epaimahaiak erakusketarako. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan ikusi leitekez poesia bisualeko horreek pieza guztiak, zemendiaren 15era arte, doban. Lehiaketearen aurreko edizinoetako obra batzuk be sartu ditue erakusketan, itsasoagaz loturea daukienak hain zuzen.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

25 orduko irratsaio berezia egingo dau Bizkaia Irratiak, 25. urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2015-10-30 09:13   Kulturea

Mende laurena bete dabela ospatzeko, Bizkaia Irratiko esatariek ahalegin berezia egingo dabe bariku eta zapatu honetan eta 25 orduko irratsaioa egingo dabe. Holan, 25 urtez isildu barik egon dirala gogoan hartzeko, 25 orduz eten barik, isildu barik egongo dira. Irratiaren hasierako urteetako aitzindariak, artistak, atzerrian bizi diran bizkaitarrak eta abar konbidauko ditue. Zuzeneko lehiaketak be egongo dira, bariku goizean hasi eta zapatura arteko saioan.

Ane Urkiolaren 'Zea Bingo' film laburra ikusgai izango da Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren astean

Bizkaie! 2015-10-29 17:22   Barriak

Zea Bingo zemendiaren 5ean ikusi ahal izango da Donostiako festibalean, urriaren 31n hasi eta zemendiaren 6an amaituko dan Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XXVI. Astearen barruan; film hori fantasiazko, bildurrezko eta zientzia fikzinozko beste 25 film laburrakaz batera doa, Euskal Harriaren ABDak proiektuaren barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Afrikako diseinatzaile garaikideen indarra heldu da Guggenheim Museora

Bizkaie! 2015-10-29 16:17   Kulturea

Gaur eguneko 120 sortzaile afrikarren lanak batu ditue Bilboko Guggenheim Museoan, Making Africa, Afrikari dagokio etorkizuna izeneko erakusketan. Diseinu garaikideek Afrikako gizartean eragin daben aldaketea erakusten dau, baita artisten begirada kritikoa be. Zezeilaren 21era arte egongo da Bilbon erakusketea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal ipuingintzea berbagai Xenpelar Dokumentazino Jardunaldietan

Bizkaie! 2015-10-29 13:22   Kulturea

Idatzitik ahozkora: Euskal ipuingintzea egungo liburuetan izenburupean egingo dira aurtengo Xenpelar Dokumentazino Jardunaldiak, zemendiko bi eguaztenetan, hilaren 18an eta 25ean, hain zuzen, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

Hizkuntza ikastaroak atzerrian DBH eta batxilergoko ikasleentzat

Bizkaie! 2015-10-29 11:35   Kulturea

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak atzerrian ingelesa, frantsesa edo alemana ikasi nahi daben ikasleentzat 533 egonaldi antolatu ditu, 2016ko udarako, Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian edo Alemanian. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleentzat dira ikastaroak.

Mundakak bere olatua babestuko dau Euskadiko lehen surf erreserbearen bitartez

Bizkaie! 2015-10-29 10:00

Mundakako Surf Taldearen eskaereari erantzunez, bart egindako Mundakako Udalaren Osoko Bilkureak Mundaka Surf Erreserbea-ren adierazpen publikoa onartu dau. Honen bitartez, bere itsasertzearen apartekotasuna onartu eta natura ondare ta kirol zein baliabide sozioekonomiko eta kultural moduan dauen balioa autortzen da jentaurrean.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Informatikari Euskaldunen Bilkurea egingo dabe zemendiaren 12an Donostian

Bizkaie! 2015-10-29 09:20   Euskerea berbagai

Edizino berezia izango da aurtengoa, topaketeak hamargarren urteurrena beteko dauelako. 'Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin?' lelopean, robotikea izango da Informatikari Euskaldunen Bilkurako gai nagusia. Donostiako Miramon teknologia parkean egingo dabe, zemendiaren 12an. UEUk eta Miramon Enpresa Digitalak antolatu dabe bilkurea.

Zinebi zemendiaren 13an hasiko da eta 65 film eskainiko ditu sail ofizialean

Bizkaie! 2015-10-28 14:05   Barriak

Film Labur eta Dokumentalaren Bilboko Jaialdiak, Zinebik, 57. edizinoa beteko dau aurten. Zemendiaren 13an hasiko da, euskal film laburren emonaldiagaz, eta hil horren 20an amaituko da. Ohorezko hiru Mikeldi Sari emongo ditue aurten: Aitor Mazo zanari, Juan Ruiz Anchia argazki zuzendariari eta Aki Kaurismaki-ri. Zuzendari finlandiar ezaguna Bilbon izango da. Sail ofizialean, 30 herrialdetako 65 film lehiatuko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ainara LeGardon, Jaime de los Rios eta Eneko Gilek Wroclawen bizi izandakoa erakutsiko dabe asteon

Bizkaie! 2015-10-28 10:43   Kulturea

Donostia 2016k eta Etxepare Euskal Institutuak antolatutako ekimen baten bidez, Poloniako Wroclaw urian izan dira udan Ainara LeGardon musikaria, Jaime de los Rios media artistea eta Eneko Gil jantzaria. Egonaldi artistiko horretako emoitzea erakutsiko dabe asteon Donostian.

Sara Ishaq yemendarraren 'The Mulberry House' emongo dabe eguenean Bilbon, Hileko Dokumentala zikloan

Bizkaie! 2015-10-28 09:54   Zinemea

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak urte osoan zehar bere programazinoari jarraipena emoteko antolatu dauen Hileko Dokumentala estreinaldien zikloak Sara Ishad Yemengo zinemagileak zuzendutako The Mulberry House (2013) filma eskainiko dau eguenean, urriaren 29an. Emonaldia Multicine aretoan izango da, 20:00etan, eta sarrereak 3,70 euroko prezioa izango dau.