Lekeitiokale gogoan,' kale-artea mundua eraldatzeko tresnea'
2015-07-14 15:08 KultureaInoiz baino jente gehiago batu da Lekeition kale-artearen inguruan. 26.000 ikuslek emozino gosez bete zituen Lekeitioko kaleak eta plazak eta 26. edizino honek arrakasta handia batu dau. Hamaika zirrara, hamaika esperientzia... bizitearen grupilean. Mundua eraldatzeko tresna da kaleko artea.
Gasteizko 39. Jazzaldian Chick Corea eta Herbie Hancock izango dira izarrak
2015-07-14 14:20 MusikeaGaragarrilaren 14tik 18ra izango dan XXIX. Gasteizko Jazzaldiak Chick Corea & Herbie Hancock bikotearen emonaldia eskainiko dau datorren zapatuan, garagarrilaren 18an.
XXIII. Euskal Encounterrek segundoko 40 giga eskainiko ditu, konekzino abiadurea bikoiztuta
2015-07-14 11:57XXIII. Euskal Encounter informatika eta bideojoko zaleen topaketea garagarrilaren 23tik 26ra bitartean izango da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakusketa gunean, eta, Euskaltelen teknologiari esker, Interneteko konekzino abiadurea bikoiztu eta erabiltzaileek segundoko 40 giga izango ditue.
Antxinateko Egiptoko persona-izen eta izen mitologikoak arautu ditu Euskaltzaindiak
2015-07-14 11:00 Euskerea berbagaiEuskeraz zelan idatzi, adibidez, gaztelaniaz Hatshepsut, frantsesez Hatchepsout eta ingelesez Hatshepsut edo Hatchepsut idazten dan erregina ospetsuaren izena? Edo piramideagaitik hain ezaguna dan faraoiaren izena, baldin eta gaztelaniaz Keops eta Jufu, frantsesez Khéops eta Koufou eta ingelesez Cheops eta Khufu idazten bada?
Hemen da Bakioko XXIX. Musika Astea
2015-07-14 10:33 MusikeaBakioko Udalak, Bakioko Abesbatzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bakioko XXIX. Musika Astea antolatu dabe. Garagarrilaren 14tik 17ra, Andra Mari Parrokian lau kontzertu izango dira, 20:00etan. Sarrerea dobakoa izango da.
'Euskaraz bizi nahi dut' film labur lehiaketearen epai-mahaia osotu da
2015-07-13 16:03 BarriakKontseiluak Donostia Zinemaldiaren kolaborazinoagaz antolatutako Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketearen laugarren edizinoak dagoeneko badauka epai-mahaia. Donostia Zinemaldiko zuzendaritzako kide Maialen Beloki eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaogaz batera Jon Garaño zuzendari, gidoilari eta produktoreak osotuko dabe aurten epai-mahaia.
Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketeak 27. edizinoan parte hartuko daben 38 taldeak aukeratu ditu
2015-07-13 14:23 MusikeaDanetara, 643 taldek emon dabe izena lehiaketan parte hartzeko, aurreko edizinoan baino % 4 gehiago, gitxi gorabehera. Lehiaketearen modalidade guztietan egin dabe gora inskripzinoek. Kontzertuak irailean, urrian eta zemendian izango dira.
Bermeoko XV. Gorefest Jaialdia garagarrilaren 17an izango da
2015-07-13 12:32 ZinemeaZinemearen alde ilunena gustuko dabenek hitzordu garrantzitsua izango dabe garagarrilaren 17an, barikuan, Bermeon, izan be, Postapokalipsia lemapean bertan izango da Gorefest, Bermeoko Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaldiaren 15. edizinoa.
Omar Xarif aktorea joan jaku astegoienean
2015-07-13 11:23 BarriakBihotzekoak jota hil da Omar Xarif (Egipto, 1932) 83 urte zituala. Alejandrían jaio zan 1932, Michel Demitri Chalhoub izenagaz eta 1954. urtean hasi zan zinema munduan, Shaytan al-Sahra izeneko filman. Hurrengo urtean Youssef Chahine lagun egipziarragaz lan egin eban Canneseko zinemaldira eroan eben Siraa Fil-Wadi filman. Aitagarria sei bat urteko tartean 18 filmetan parte hartu ebala.
Javier Krahe kantautore madrildarra hil da
2015-07-13 10:53 MusikeaAbeslariak 35 urte baino gehiago emon ditu oholtza gainean eta, danetara, 1.500 kontzertu, 14 disko eta 150 abesti egin ditu. Azken kontzertua joandako bagilaren 28an emon eban A Coruñako Boiro udalerrian, A Pousada Das Ánimas izeneko areto txikian, azken 20 urteotan, urtero sasoi honetan, hutsik egin ebarik emoten eban kontzertuan.
EGOD, Euskerearen Gaineko Oinarrizko Diskursoen egitasmoaren aurkezpena egin dabe
2015-07-13 10:28 Euskerea berbagaiLan-programa horretako konpromiso eta eginkizunen artean nabarmendu zanetariko bat izan zan, euskal gizartean euskereari buruz dagozan diskursoen lanketea egitea, eta diskurso desbardinen arteko kontrastea eta eztabaidea bultzatzea, ahalik eta parte hartze zabalenagaz.
Euskal Herriko Gazte Orkestreak udako kontzertuak prestetako egonaldia hasiko dau Eibarren
2015-07-10 14:20 MusikeaHistoriako programa musikal gatxenetakoa eskainiko dau EGOk aurtengo udan, P.I. Tchaikovskyren seigarren sinfonia (Patetikoa) eta Jesus Guridiren Hamar euskal melodia obrakaz. Kontzertuak Bilboko Euskaldunan (hilaren 19an), Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean (20an), Donostiako Victoria Eugenian (21ean) eta Gasteizko Principalen (22an) izango dira; saio guztiak 20:00etan hasiko dira.
Euskerea Estaduko Aldizkari Ofizialean
2015-07-10 12:46 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzeak eta Gobernu zentralak Estaduko eta Euskadiko aldizkari ofizialen arteko harremanen inguruan egozan zenbait arazo gainditu ditue eta akordioaren ondorioz, besteak beste, BOEk bere orrialdeak zabaldu deutsoz euskereari, eta EAEtik Estaduko buletin ofizialera bialdutako testuak euskeraz be argitaratuko dira.
Bingen Ametzagak 1952an euskeratutako Shakespeareren 'Uda gau bateko ametsa' obrearen argitalpena aurkeztu dabe
2015-07-10 10:45 KultureaBingen Ametzaga getxotarrak 1952an euskaratu eban Uda gau bateko ametsa liburua aurkeztu dabe Getxon. Argitalpena DSS2016EU erakundearen eta EIZIEren lankidetzaz gauzatutako Shakespearen Ametsa biziarazoten programearen barruan egina da, Donostia 2016k datorren urtean Cristina Enea parkean antolatu dauen antzezlan bereziaren harira. Getxoko Udalaren laguntzinoa be izan dau argitalpenak.
Augustin Zubikarai Nobelak sortzeko bekea abian da
2015-07-09 16:17 KultureaOndarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak, euskal kulturea aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatu dabe, nobelak sortzeko beka lez funtzionauko dauena.
'Aste Nagusi Ikusgarria' kartelak iragarriko dau 2015eko Aste Nagusia
2015-07-09 15:34Bilboko Jai Batzordeak izentautako epaimahaiak eta herritarrek emondako botoei esker, Joseba Salinas bilbotarraren Aste Nagusi Ikusgarria kartelak iragarriko dau 2015eko Aste Nagusia. Irabazleak 3.000 euroko saria eta Bilboko kaleak bere obreagaz apainduta ikusteko ohorea jaso ditu.
Gurutze Beitia aktorea izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria
2015-07-09 13:43Bilboko Udaleko Jai Batzordeak Gurutze Beitia aktorea aho batez aukeratu dau 2015. urteko Aste Nagusiko pregoilaria izateko. Txupinerea, barriz, Txomin Barullo konparsako kidea dan Oihana Pascual izango da.
Aiko Taldeak erromeriak eta jantza tailerrak eskainiko ditu garagarrilean Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaian
2015-07-09 12:45 KultureaIruñea, Berastegi, Errenteria, Markina-Xemein, Arrigorriaga eta Ispaster izango dira Aiko Taldeak bisitauko dituan sei udalerriak, jantza tradizionala eta ospakizun herrikoiak berrindartzeko bokazinoari jarraituz.
Durangaldeko Ezpatandatzari Eguna Gerediagako foru zelaian ospatuko da zapatuan, garagarrilaren 11n
2015-07-09 11:06 KultureaEgun garrantzitsua da Bizkaiko eta Euskal Herriko folklorezaleen artean Durangaldeko hitzordua. Kontuan hartzekoa da, Dantzari dantza edota Bizkaiko Ezpatadantza izenagaz ezaguna dan jantza multzoak, Durangaldeko sei eleizateetan iraun dauela mendeetan zehar (Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz eta Garain).
Garagarrilaren 16tik 18ra, Maceo Parker, Eric Sardinas eta Davina & The Vagabonds izango dira Getxon
2015-07-08 16:17 MusikeaBarikuan, hilak 17, Maceo Parker funk musikaren mitoa dator Getxora. Zuzenezko saioetan kalidadea eta dibersinoa dira nagusi eta kontzertuetan lau hamarkada baino gehiagotan landutako trebezia eta maisutasuna erakusten ditu. James Brown handiaren bandako taldekidea izan zan eta artista eta banda ospetsuakaz ibilitakoa da
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...