Klitto! feminismoaren inguruko aldizkari digital euskalduna jaio da

Bizkaie! 2015-06-26 14:45   kulturbiz

Klitto! atari digitalaren oinarri, bide eta helburua feminismoa da. Feminismoaren inguruko gaiak jorratuko ditue Klitto!-n, ikuspuntu feministeagaz interpretau eta lantzen dira albisteak, eta feminismoari ikusgarritasun eta irisgarritasun handiagoa emotea da helburua, euskera hutsean.

Bermeo, Mundaka eta Gernikako turismo bulegoek Urdaibaiko eskaintza turistiko guztia batu dabe

Bizkaie! 2015-06-26 13:02

Gernika, Mundaka eta Bermeoko Turismo Bulegoek alkarlanean eskaintza turistiko guztia baltzea erabagi dabe, Urdaibai bisitetan daben lagunek modu praktiko, erraz eta erakargarriagoan eskaintza guztiaren barri izan deien; esangura horretan, 50 plan baino gehiago batzen dituan eskaintzearen barri izango dabe Urdaibai bisitetan daben algunek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gaizka Garitanok Bai Euskarari Laguna saria jasoko dau Donostian

Bizkaie! 2015-06-26 11:55   Euskerea berbagai

Bai Euskarari Laguna saria Gaizka Garitano futbol entrenatzaileari emongo jako, azken urteotan, lidergo gaitasun sendoa erakusteagaitik eta hain mediatikoa dan futbolaren munduan euskeraz era koherentean jokatzeagaitik. Agerraldi publikoetan euskerea lehenesteko orduan sortzen diran zailtasunei aurre egiten jakin dau eta eredu bat eskaini deutso hiztun komunidadeari, nabarmendu dabe.

Borja Cobeagaren 'Negociador' filmaren kaleko emonaldia Bilboko Olabeaga auzoan

Bizkaie! 2015-06-26 11:09   Barriak

Kultura Sailak Negociador (2014, 80 min) filma eskainiko dau gaur, barikua, bagilak 26, Bilboko Olabeagako Udaltegian, Borja Cobeaga filmaren zuzendariagaz eta Ramon Barea antzezle protagonistearen presentziagaz. Gaueko 22:00etan hasiko dan aire zabaleko proiekzinoak aurkezpena eta amaitu ondorengo barriketalditxua izango ditu.

'Bizkaia Maitea' aldizkaria formatu digitalean irakurgai

Bizkaie! 2015-06-26 10:51

Bizkaia Maitea Iraunkortasunerako Hezkuntzarako aldizkaria da eta Ingurumen Foru Sailak argitaratzen dau; aldizkariak daborduko hamarkada bi baino gehiago bete ditu, eta orain goitik behera barriztauta agiri da interneten; horretarako, formatu barriak erabili ditu, eta ikusteko eta konsultarako aukerak ugarituz eta erraztuz.

Enrike Etxebarriaren artaldeagaz larre aldaketan parte hartzeko aukerea dago bagilaren 27an, Zeanurin

Bizkaie! 2015-06-25 12:21

Enrike Etxebarriaren artaldeagaz larre aldaketan parte hartzeko aukerea dago bagilaren 27an, zapatuan, Zeanurin. Ana Mari bere arrebeak ur bedeinkatua bota eta San Joanek jagon daizala Arrabako landan! esaldiagaz artaldea artzainen patroiaren babespean jarri ostean, Uribeko Elexartza baserritik abiatuko dira Enrike Etxebarria eta bere ardiak Arrabako landara.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

'Bardintasuna kirolean: erronka barriak' jardunaldia egingo da Bilbon

Bizkaie! 2015-06-25 10:57

Emakundeko idazkari nagusi Ana Alberdi eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendari Jon Redondoren aurkezpenen ondoren, hainbat ertzetatik helduko jako gaiari jardunaldian zehar, besteak beste, kirola eta genero rolak, emakumezkoen kirola prentsan edo goi mailako kirolaria eta amatasuna dira berbaldietan jorratuko diran gaietako batzuk.

Zazpi film labur, Bilbo filmazinorako gune lez sustatzeko

Bizkaie! 2015-06-24 18:43   Barriak

Film laburren egileak zazpi zinemagile bilbotar –berton jaiotakoak edo bilbotartuak– izango dira, Pedro Olea, Javier Rebollo, Enrique Urbizu, Mikel Rueda, Luis Marías, Imanol Uribe eta Alaitz Arenzanak eta María Ibarretxek osotzen daben Sra. Polaroiska taldea.

2015eko Bilboko Aste Nagusiko sei kartel finalistak aukeratu ditue

Bizkaie! 2015-06-24 17:50

Sei kartel finalistak Plaza Zirkularrean dagoan Bilboko Turismo Bulegoko egoitzan (Terminus) egongo dira ikusgai eta baita Bilboko Udaleko webgunean be, astelehenetik, bagilaren 29tik, garagarrilaren 3ra arte. Epe horretan, herritarrek kartel irabazlea hautatu ahal izango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Itsuentzat egokitutako hiru liburu aurkeztu ditue ONCEk eta Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2015-06-24 14:13   Kulturea

Gaur, bagilaren 24an, Euskaltzaindiak eta ONCEk bi erakundeen arteko alkarlanaren lehen emoitzak aurkeztu ditue: Erlea aldizkariaren azken bi zenbakiak eta Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburua, persona itsuentzat edota ikusmen urritasunak dituen personentzat egokituta. 

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Cristobal Balenciagak jantzarako, musikarako eta antzerkirako egindako lanak erakusketa baten batu ditue

Bizkaie! 2015-06-24 12:36   Kulturea

Getariako Aldamar jauregian egongo da ikusgai udan, Balenciaga eta Arte Eszenikoak erakusketea. Moda diseinatzailea izan arren, getariarra bestelako arlo batzuetan be ibili zan. Jardun hori lehenengo aldiz publikoari erakusteko, bat egin dabe Balenciaga museoak eta Donostia 2016 Europako Kultur Uriburutzeak. 80 irudi eta dokumentu batu ditue. Tailer eta ikastaro osagarriak be egongo dira.
 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Oiz mendiaren mitologia eta historia azaltzeko mahai barria tontorrean

Bizkaie! 2015-06-24 10:49

Oiz mendian, Berrizko Udalaren mugetan kokatuta dagoan orientazino mahaiak inguruko mendien identifikazinoa, informazinoa eta kokapena dakarz: Nafarroako edo Gipuzkoako mendietatik hasita, Bizkaiko mendi adierazgarrienetaraino

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hileko Dokumentala zikloan, 'Bikes vs Cars' filma eskainiko dau Zinebik

Bizkaie! 2015-06-24 10:29   Zinemea

Zinebi Jaialdiak urte osoan bere programazinoari jarraipena emoteko antolatutako Hileko Dokumentala estreinaldien zikloak Fredrik Gertten zuzendari suediarraren Bikes vs Cars (Suedia, 2015) filma aurkeztuko dau eguenean, hilaren 25ean. Ohikoa danez, proiekzinoa Multicine aretoan izango da, Bilbon, 20:00etan, eta sarrereak 3,70 euro balioko dau.

Sandra Ferron, Paul Lores, Andrea Molina eta Ainhize San Andres dira I. Bizkaidatz Txikia Lehiaketearen irabazleak

Bizkaie! 2015-06-23 18:42   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako literatur lehiaketan 186 neska-mutilek hartu dabe parte. Bizkaidatz Txikiak literatur sorkuntzea bultzatu eta sustatu nahi dau Bizkaiko eskola-umeen artean.

III. Estropatadea Bilboko itsasadarrera bueltauko da garagarrilaren 5ean

Bizkaie! 2015-06-23 17:42

III. Estropatada, Walk On Projecten aldeko jaialdiak lortutako dirua neuroendekapenezko gaixotasunen ikerketak egiteko erabiliko da. Gainera, egun osoan zehar edade guztietako personei zuzendutako jarduerak antolatu ditue: magia, The Groovies taldearen kontzertua, zumba, giza mahai-futbola, ohe elastikoak, joko tradizionalak...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bagilaren 27an egingo dabe Zapato Azule Ondarroan

Bizkaie! 2015-06-23 12:52   Kulturea

Urtero legez, jai giroan murgilduko da Ondarroa bagileko azkanengo zapatuan. Ondo pasetako aukerea ez eze, kirola egiteko modua be egongo da, Dina Martxeari esker. Kamiseta Azokeak be ez dau huts egingo.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Philip K. Dick euskerara ekarri dau Aritz Gorrotxategik

Bizkaie! 2015-06-23 11:54   Kulturea

AEBetako Philip K. Dick idazleak(1928-1982) idatzitako Blade Runner, euskeraz irakur daiteke hemendik aurrera, izan be, Meettok etxeak Ordaina izenburuko liburua plazaratu dau, idazle haren hamaika ipuin dakarzana.

XIII. Surfilmfestibal Donostian, bagilaren 24tik 28ra

Bizkaie! 2015-06-22 18:26   Barriak

La Primera Ola (Pedro Temboury) filmaren mundu mailako estreinaldia izango da Donostian eta surfak Espainian izan eban hasierea dau ardatz; nor dira gure benetako aitzindariak? Edizino honetan, omenaldi berezia eskainiko jake jatorriari eta ondorengo belaunaldiei estreinaldi handi honegaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Made in Gorbeia' Elosun, nekazaritzako produktore, artisau eta enpresa turistikoen topaleku

Bizkaie! 2015-06-22 17:50

Zuiako Kuadrillak eta Bizkaiako Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak antolatutako ekimen honek nekazaritzako elikagaien sektorea eta turismo enpresak alkarlanean jarten ditu, urtero Gorbeia Gune Turistikoa bisitetan daben milaka bezero eta bisitariei Gorbeiako onena eskaini ahal izateko.

Bilboko XVI. Kalealdian 27 konpainia izango dira

Bizkaie! 2015-06-22 15:52   Kulturea

Bilboko Kalealdia bagilaren 29an hasiko da, gaueko ikuskizun bakarragaz, 21:30etik aurrera, Casilda Iturrizar Parkean egongo dan karpan. Bazar Forain izango da jaialdia abiarazoko dauena, ikus-entzuleei leku bitxia, zirku bildurgarria, proponiduko deutsena, momentu dibertigarri eta ezustez betea, umore baltzez eta musika iradokigarri eta basatiz betea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)