Ibilbidea aldatuta dator domekan Gorbeia Suzien mendi lasterketea
2015-09-22 14:35Aurreko urteetan legez, Zeanuritik Gorbeia eta inguruko parajeetara igongo dabe korrikalariek Gorbeia Suzien lasterketan. Ingurumenagaz lotutako kontuak dirala eta, aurtengo ibilbidea apur bat desbardina da aurreko urteetakoaren aldean. Edozelan be, Gurutzetik pasauko dira parte-hartzaileak eta baita parke naturaleko beste leku ezagun batzuetatik be. 31 kilometroko ibilbidea preparau dabe. 22 kilometroko laburrago bat be egongo da aukeran, herrikoiagoa, oinez zein korrika egiteko. Aste osoan ekitaldi ugari egongo dira Zeanurin, Gorbeia Suzianen atxakian.
'XVI. Patxi Ros Saria' lasterketa nudistea egingo da Sopelan, urriaren 4an
2015-09-22 14:18Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak antolatu dabe Sopelako Lasterketa Nudistea XVI. Patxi Ros Saria. Datorren urriaren 4an, domekan, korriduko da lasterketea, eguerdiko 13:30etik aurrera, Barinatxe Hondartzan.
Euskal Herrian sartu da Emakumeen Mundu Martxea
2015-09-22 12:12Irailaren 28tik urriaren 4ra Karabana Feministea Euskal Herritik pasauko da eta herririk herri makinatxu bat ekitaldi antolatu dira emakumeek bizi dituen indarkeria forma anitzak azaldu eta salatzeko. Era berean, emakumeak sistema kapitalista, patriarkal, arrazista eta heteronormatibo honi aurre egiteko dagoeneko eregiten dagozan alternatibak sustatu eta ikusarazoko ditue eta munduari erakutsiko jako zelan egiten dagozan erresistentzia.
Dantzaldiaren 16. ekitaldia Bilbon La Fundicionek antolatuta, abenduaren 13ra arte
2015-09-22 11:13 KultureaUrtero legez, aurten be jantzearen inguruko proposamen ugari dakarz udagoienak, La Fundicion aretoak antolatutako Dantzaldia jaialdiaren bidez. Irailaren 23tik abenduaren 13ra, hamaika saio egongo dira guztira, zein bere estiloagaz eta nazinoarteko artistak tartean dirala. Tailerrak eta bestelako jarduerak be egongo dirala aurreratu dabe antolatzailek.
Gorabide alkarteko erabiltzaileek jasoko dabe Bilboko Ibiltaria Saria
2015-09-22 10:51Bilboko Udalak antolatzen dauen Mobikortasun Astearen azkanengo egunean, irailaren 22an, jasoko dabe Gorabideko erabiltzaileek Ibiltaria Saria, uri bizigarriago, atseginago eta jasangarriago baten alde egindako lanagaitik. Herritarrek hedabideen bidez emon ahal izan dabe botua aurtengo irabazlea aukeratzeko. Ehun urte betetear dan Artxandako funikularra izan da Mobikortasun Asteko protagonista nagusia eta beheko geltokiaren alboan egingo daben ekitaldian jasoko dabe saria Gorabidekoek.
Joaquin Oristrell zuzendaria eta Nur Levi aktorea dakarz Bilbora VI. Zinexit, Bizikidetzarako Zinema Erakusketeak
2015-09-21 18:40 BarriakZinexit, Bizikidetzarako Zinema Erakusketeak, Zinexit Topaketak izeneko atal barri bat gehitu dau seigarren ekitaldi honetan eta hor zinema emonaldia eta ondorengo barriketaldia izango dira aukeratutako filmeko protagonisten partaidetzeagaz. Lehenengo ekitaldi honetarako aukeratu dan filma, Malagako azken Zinemaldia zabaldu eban Joaquín Oristrell zuzendariaren Hablar lan berezia izan da.
Lydie Salvayrek 'Negarrik ez' Espainiako Gerra Zibilaren ganeko liburua aurkeztuko dau Bilbon
2015-09-21 15:46 KultureaLydie Salvayre idazle frantsesak Pas pleurer (Negarrik ez) Espainiako Gerra Zibilaren inguruko liburua aurkeztuko dau gaur, irailaren 21ean, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoan Bidebarrieta Kulturgunean, arratsaldeko 19:30etik aurrera.
Parrapean komiki lehiaketea antolatu dabe Bilbon bigarrenez
2015-09-21 14:15 KultureaIgaz zabaldutako bideari segidea emonaz, aurten barriro antolatuko ditue Parrapean Komiki Egunak topaketak Bilboko Santutxu eta Begoña auzoetan, urriaren 24tik 31ra. Horren barruan, komiki lehiaketea antolatu dabe, 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxuentzat. Urriaren 19ra arteko epea daukie parte hartu nahi dabenek lanak bialtzeko. Komikiak euskerazkoak edo testu bakoak izan beharko dirala zehaztu dabe antolatzaileek. Hiru sari emongo dira.
Verdi eta Pucciniri eskainitako saioa, martitzenean Arriaga Antzokian
2015-09-21 13:07 MusikeaAndeka Gorrotxategi tenorearen eta Carmen Solis sopranoaren ahotsean entzun ahal izango dira konpositore italiar bien aria ezagunenetako batzuk, Bilboko Arriaga Antzokian antolatu daben emonaldi berezi horretan. Ruben Fernandez Agirre maisuak lagunduko deutse pianoan. Irailaren 22an, martitzena, egingo dabe saioa. Historiako konpositore handienetako bi omentzea da asmoa eta operako artista gazteen talentua erakustea.
Alex Txikonen lantaldeak amaitutzat jo dau 'Thalay Sagar 2015' espedizinoa, gailurrera heldu barik
2015-09-21 12:16Mendizale lemoaztarraren komunikazino taldeak Indiatik jakitera emon dauenez, arazo batzuk tarteko, ezin izan dabe Thalay Sagar mendiaren gailurrera (6.904 m) ailegau eta, beraz, espedizinoaren helburua ez dabe betetzat jo. Halandabe, bide barriak zabaltzea lortu dabe mendi haretan eta 6.000 metrotik gora ibili dira hainbat egunez. Hortaz, gustura geratu dirala zehaztu dabe.
Gora Ijituak! eta Welcome refugees! oihuak indarrez entzun ziran Iruñeako 11 Kolore Festean
2015-09-21 11:21Pasa dan zapatuan, Gora ijitoak! oihuagaz ekin eutsien aurtengo 11 Tanbor Martxeari Iruñean. Udaletxe plazan jaurti eben txupina ijito herriko ordezkariek eta holan emon eutsien hasierea Aniztasunaren eguneko ekintza nagusiari. EH 11 Kolore ekimenak ijito herria omendu nahi izan dau aurten, gure herrian izandako erresistentzia kulturalaren adibidea diralako eta era berean aniztasunez bete dabelako gure kulturea.
Celine Duval frantziarraren erakusketea ipiniko dabe Bilboko Rekalde Aretoan
2015-09-21 11:20 KultureaDuvalek lehenengoz aurkeztuko dau Bilbon bere proiektua, 'Impresiones, paisajes' izenburukoa. Bere zeregina edizinoagaz lotuta dago, artelan barriak sortzeagaz baino gehiago. Izan be, urteak daroaz Duvalek paisajeak batzen, postalen, argazkien, albumen eta aldizkarietako errekorteen bidez. Irudien dekonstrukzinoa egitea da bere helburua. Irailaren 22tik zemendiaren 1era ikusi ahal izango da bere lana Bilbon.
AEK-k astegoienean aurkeztu dau mintzapraktika egitasmoetarako izen-emote kanpainea
2015-09-21 10:44 Euskerea berbagai2015-16 ikasturtean be, AEK-k abian jarri ditu mintzapraktika programak; joan dan zapatuan, egitasmoaren aurkezpena egin dau, Lotsarik barik, praktikau geugaz lelopean.
Jon Maiak irabazi dau Gipuzkoako txapelketako lehen final zortzirena
2015-09-21 10:20 BertsolaritzeaJon Maiak irabazi dau Beasainen jokatu dan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen saioa. Beraz, Maia zuzenean sailkatu da urriaren 31n Zestoan jokatuko dan final laurenetako saiorako, Alaia Martin eta oraindino erabakiteko dagozan beste lau bertsolarigaz. Maiaren atzetik, Ane Labaka eta Iñigo Mantzizidor Mantxi sailkatu dira.
Aurten be euskeraz biziteko gogoa arin-arinka adierazoteko aukerea izango da
2015-09-18 15:10 Euskerea berbagaiLaugarren aldiz ospatuko dira aurten Euskeraz bizi nahi dot herri-lasterketak. Ekimen honek, euskeraz biziteko nahiaren inguruan alkarlana bultzatzea dau helburu. Aurtengo lasterketak asteburu honetan hasi eta abendura bitartean egingo dira hainbat herritan eta Kontseiluak herritarrak animau nahi ditu lasterketok antolatu eta parte hartu deien.
Euskal bertsolariak Leonen izango dira, kantu inprobisaduari buruzko topaketetan
2015-09-18 14:06 BertsolaritzeaIrailaren 25 eta 26an egingo dira Leon uriburuan eta probintzia haretako Cerezales del Condado herrian, kantu inprobisaduari buruzko topaketak. Euskal Herritik Maialen Lujanbio, Ane Labaka, Itxaso Paia eta Karlos Aizpurua joango dira. Kanariar Uharteetako eta Galiziako ordezkariakaz hartu-emona egin ahal izango dabe han. Mintzola Fundazinoaren Europa bat-batean egitasmoaren lehenengo pausua da honako hau. Bertso-emonaldiak eta dokumentalak egongo dira.
'A matter of time' erakusketea, Bilboko Zabalguneko eraikinean ikusgai
2015-09-18 13:56 KultureaBilboko Argazkigintza Garaikideko Zentroan dabilzan 14 ikaslek euren obrak erakutsiko ditue zemendiaren 30era bitartean zentroan bertan, Zabalguneko eraikinean, A matter of time- Denbora kontua izenburuko erakusketan.
Tuberkulosiaren ganeko erakusketea ipini dau EHUk Foru Liburutegian
2015-09-18 13:02EHUko Medikuntzaren Historiako Museoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta, Ikerlari talde zabal batek preparau dau 'Tuberkulosia, Ledo anbulatorioak 100 urte bete ditu' erakusketea. Bilbon, Foru Liburutegiko areto nagusian, egongo da ikusgai urriaren 17ra arte. Sasoi haretan miloeka hildako eragiten zituan tuberkulosiaren gatxari aurre egiteko, 1915ean zabaldu eben Ledo anbulatorioa eta zentro haretan egindako lanari buruzko jakingarriak batu ditue erakusketan.
Euskal filmak protagonista dirala, badator Donostiako Zinemaldia
2015-09-18 12:06 BarriakJoan diran urteotako goranzko jokereari segiduta, euskal zinemagintzeak emondako hainbat harribitxik lekua eukiko dabe Donostiako Zinemaldiaren 63. ekitaldian. Nabarmenena, duda barik, Asier Altunaren Amama izango da. Euskerazko film hori sail ofizalean lehiatuko da, igaz Loreakek zabaldutako arrastoaren atzetik. 22 film lehiatuko dira Urrezko Maskorraren bila. Ganera, ohiko sailak ez dira faltauko. Emily Watsonek Donostia Saria jasoko dau. Horrek guztiak zinemearen munduko uriburu bihurtuko dau Donostia, irailaren 18tik 26ra.
Iurretako eleizearen 200. urteurrena gogoratzeko egitaraua preparau dau Gerediaga Alkarteak
2015-09-18 10:461815eko irailaren 29an bedeinkatu eben Iurretako eleizea, gaur egun San Migel Goiaingeruari eskainita dagoana. Efemeride hori ospatzeko, Gerediaga Alkarteak egitarau zabala antolatu dau egunotarako, Iurretako Udalaren, eleizateko kofradien eta parrokiaren laguntzinoagaz. Irailaren 22tik 29ra izango dira ekitaldi nagusiak. Besteak beste, eleizearen historia gogoratzeko liburua argitaratuko dabe.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...