Lexikoaren Behatokiaren korpusa eguneratu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2016-03-07 13:38   Euskerea berbagai

2015ean egindako lanaren emoitzea batuta, Lexikoaren Behatokiaren korpusaren bersino barria martxan dagoala azaldu dau Euskaltzaindiak. Hainbat hedabide eta argitaletxeren testuetatik abiatuta, erabilitako berben zerrendea batzen dau korpusak, hiztegigintzan erabilteko oinarri legez. Dagoeneko, 50 miloe testu-hitz dagoz zerrendan.

Laura Freixas eta Anna Caballe idazleek literatur produkzinoan dagoan genero bardintasuna aztertuko dabe

Bizkaie! 2016-03-07 13:11   Kulturea

Eztabaidak literatureagaz, jentaurreko alkarrizketa lasaiaren bitartez literaturako zenbait gai jorratzeko proposamena dakarren Bidebarrieta Kulturgunearen ekimenak, Laura Freixas eta Anna Caballé idazleak alkartuko ditu martiaren 8an, martitzenean, Emakumearen Nazinoarteko Egunagaz bat etorriz, literaturearen alorrean dagoan benetako genero bardintasuna aztertzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bardintasunaren aldeko Zirgari sariak sortu ditue

Bizkaie! 2016-03-07 10:43   Kulturea

Zirgarien figuran oinarrituta sortu dabe sari barria Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Fundazinoak, emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren alde egindako lana autortzeko asmoz. Lehenengo edizinoko sarituak aukeratu ditue dagoeneko: Askabide, Haize Berria, Maite Albiz zentroa eta Piper Txuriak. Sariak martiaren 8an emongo dira, Emakumeen Nazinoarteko Sariagaz bat eginaz.

Unai Mendizabal txapeldun Erniarraitz Sariketan

Bizkaie! 2016-03-07 10:03   Bertsolaritzea

Mendizabalek 279 puntu lortu zituan orokorrean eta bigarren egin eban Oihana Iguarani puntu erdia baino ez eutson atera. Jon Gurrutxaga azpeitiarra, barriz, hirugarren sailkatu zan. Azkenean, German Zelaia, Erniarraitz bertsozale alkarteko sortzaileetako baten eskutik jaso eban irabazlearen txapela Mendizabalek.

Kuadrilla Artekoaren esentzia Oiongo topaketan

Bizkaie! 2016-03-07 09:36   Bertsolaritzea

Sei topaketa antolatu dira aurtengo edizinoan, Arabako 6 eskualdetan, eta astegoienean Oionera heldu da Kuadrilla artekoa. Aramaioko Elexpuru ta 4; Lautadako Sorginetxe; Arabar Errioxako Txandrio; eta Mendialdea izan dira parte-hartzaileak.

Leioan hasiko da Uribe Kostako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2016-03-04 14:43   Bertsolaritzea

Zapatu honetan, martiaren 5ean, egingo dabe lehenengo kanporaketea, Leioan. 19:00etan hasita, Ganeko, Kurkudi eta Kazu tabernek hartuko dabe saio bana. Martiaren 12an, barriz, Algortan, bigarren kanporaketea hartuko dabe Villamonte tabernak, Ekinek eta Azebarri kultur alkarteak. Amaitzeko, Plentzian jokatuko ditue, hilaren 19an, finalaurrekoa eta finala.

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren nondik norakoak argitu ditue Bilbon

Bizkaie! 2016-03-04 14:17   Euskerea berbagai

Abenduan gauzatzea espero dan Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren egitasmoaren zehaztasunak eta gizarte eragileek ekarpenak zelan egin leikiezan azaldu eben atzo Bilboko Kafe Antzokian, Kontseiluaren idazkari nagusi Paul Bilbaok eta Donostia 2016ren kultur programearen zuzendari Xabier Payak.

Funkstörung, Marc Piñol eta Daniel B. martiaren 11ko Art Aftyer Dark saioan

Bizkaie! 2016-03-04 13:25   Musikea

Martiaren 11ko egitarauan ondoko musikariak izango dira: Funkstörung (Monkeytown, !K7, Compost, Alemania) eta Marc Piñol (Hivern Discs, Bartzelona), musika elektronikoa jorratzen dabenak; eta  Daniel B. (Bartzelona): minimal wave, synthwave zein slow technoa gustoko dituana..

»» Ikusi argazki guztiak (3)

ArgiHizkiak literatura-lehiaketearen erakusketea Sopelan da

Bizkaie! 2016-03-04 10:30   Kulturea

Leioan abiatu zan erakusketa ibiltaria eta Getxon, Berangon, Urdulizen, Plentzian eta Lemoizen egon ostean, Sopelara heldu da ArgIHIzkiak erakusketea. ArgiHizkiak literatura-lehiaketearen 10 argazkiak eta horreetan oinarritutako euskerazko 20 testu labur onenak batzen dituan erakusketea martiaren 20ra arte bisitau ahal izango da Kurtzion.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Udabarriko eta udako egonaldietan izena emoteko epea zabaldu dau Kutxabankek

Bizkaie! 2016-03-04 09:34   Kulturea

Eguneko kanpus, udaleku eta hizkuntza ikastaroen programazino zabala antolatu dau Kutxabankek aurtengo udabarrirako eta udarako, 3 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Gaztedi programan izena emoteko epea zabalik dago eta 11.000 plaza dagoz guztira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako neska-mutilentzat. Jarduera gehienak euskeraz dira.

'Maitasunaren ostean, maitasuna' antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki Saria

Bizkaie! 2016-03-03 14:41   Kulturea

Ados Teatroa konpainiaren lan ezaguna da orain saritua, ezaguna, eta oso berezia, sarri landu izan dan gai bati, alzheimerrari eta gaixotasun horrek dituan eraginei modu berezian heltzen deutsolako, zuzendari lanak be beregan hartu dituan Garbi Losadaren testua eta Dora Salazar margolariaren lan plastikoa buztartuz, hain zuzen be.

Bilboko Guggenheim munduko museorik ederrena izentau dau Conde Nast Traveler aldizkariak

Bizkaie! 2016-03-03 13:49   Kulturea

Irakurleen eretxia kontuan hartuta egindako zerrendan, lehenengo lekuan agiri da Bilboko Guggenheim Museoa 2016an. Turismoaren alorrean erreferente dan Conde Nast Traveler bidaia-aldizkariak urtero egiten dau museoen zerrendea. Artea eta kulturea kategorian lortu dau Guggenheimek munduko museorik ederrenaren izendapena.

Euskal pelotea da ardatz XXII. FANT jaialdia iragarteko kartelean

Bizkaie! 2016-03-03 11:50   Zinemea

FANTek, Bilboko Fantasiazko Zinemaldiak datorren edizinorako irudia aurkeztu dau. Bertan, esku pelota kirolaren tradizinoa odolez bustiko da eta pelotalekua gore eszenatoki bilakatuko dau. Pelotearen ordez odolez betetako begia erakutsiko dau, eta esku bildurgarria baino erakusten ez dauen pelotaria gure zeremonia maisua izango da, ikus-entzuleari zinemaldiaren edizino barrirako bidea erakutsiz.

Zubin Mehta maisuak zabalduko dau Bilbao Arte Portua zikloa Bilbon

Bizkaie! 2016-03-03 10:54   Musikea

Bilbao Arte Portuaren lehenengo denporaldiak, esaterako, sei kontzertu handi eskainiko ditu Zubin Mehta, Vladimir Spivakov, Denis Matsuev, Ivo Pogorelich, René Jacobs eta James Newton Howard maisuen eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Euskal Museoko klaustro barritua zabaldu dabe

Bizkaie! 2016-03-03 10:48   kulturbiz

Sei hileko lanen ostean, itxura barritua eta museoko piezak jasoteko baldintza aproposagoak daukaz klaustroak. Batez be, Mikeldi ezaguna hobeto babesteko neurriak hartu dira. Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea bertan dirala, ekitaldi bategaz ospatu dabe klaustro barrituaren inaugurazinoa Euskal Museoan.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

IX. Huhezinema, martiaren 16tik 18ra

Bizkaie! 2016-03-03 09:39   Zinemea

Martiaren 16tik 18ra egingo dabe Mondragon Unibersidadeko Huhezi Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak antolatutako Huhezinema jaialdiaren 9. edizinoa. Danetara, 90 lan jaso ditue antolatzaileek, eta horreen artean hamar aukeratu sail ofizialeko finalista moduan.

Gizazinea ekimena egingo dabe Bilboko Ibaiondo barrutian, beste gizarte errealidade batzuk erakusteko

Bizkaie! 2016-03-03 09:38   jardunaldiak

Martiaren 19ra arte, ikus-entzunezkoak, berbaldiak, erakusketak eta kontzertuak egongo dira Bilboko Ibaiondo barrutiko auzoetan, Gizazinea ekimenaren aurtengo edizinoaren barruan. Caostica alkarteagaz batera, Bilboko Udalak antolatzen dau Gizazinea, beste gizarte errealidade batzuk uriko auzotarrei erakusteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hogei eragile baino gehiago batuko ditu Zubideiak topaketeak maiatzaren 7an, euskerearen normalizazinoa aztertzeko

Bizkaie! 2016-03-02 16:59   Euskerea berbagai

Euskerea, aniztasuna eta bizikidetzea izango dira Zubideiak topaketako ardatzak. Hogei erakunde eta eragile baino gehiagok adostu dabe gizarte-alkarrizketarako hitzordua antolatzea, maiatzaren 7an. Euskerearen normalizazinoa gizarte guztiaren ardurea danez, danen ahotsa entzutea izango da asmoa.

adolfo 2016-03-02 15:19

datozan egunetan kalko-euskera da, esaten ez dana. hurrengo egunetan da esaten dogun bakarra.

Erantzuna | Berbaldiak eta topaketak hurrengo egunotan Bilbon, Musika-Musica ziklorako motorrak berotzeko

Ikus-entzunezko euskal ondarea erakutsiko dau Euskadiko Filmategiak martiko programazinoan

Bizkaie! 2016-03-02 14:44   Barriak

Euskadiko Filmategiak Tabakalerako egoitza barria dauenetik, lehen aldiz proiektauko ditu erakundeak konserbetan dituan ikus-entzunezko gordailuak. Martian Euskal ondarea pantailara izenburupean bost film erakutsiko dira lau saiotan banatuta.

»» Ikusi argazki guztiak (5)