Berlingo Freie Unibersidadean euskerea eta euskal kulturea erakusteko irakurlea aukeratzeko deialdia egin dabe
2016-02-05 11:30 Euskerea berbagaiEtxepare Euskal Institutuak deialdi barria egin dau Berlineko Freie Universität unibersidadean euskerea eta euskal kulturea erakutsiko dituan irakurle bat aukeratzeko, 2015-16 ikasturterako, 2016-17 ikasturtera luzatzeko aukereagaz. Eskaerak aurkezteko epea ozezeilaren 20an amaituko da.
Etxepare Euskal Institutuak deialdi barria egin dau Berlineko Freie Universität unibersidadean euskerea eta euskal kulturea erakutsiko dituan irakurle bat aukeratzeko, 2015-16 ikasturterako, 2016-17 ikasturtera luzatzeko aukereagaz. Eskaerak aurkezteko epea ozezeilaren 20an amaituko da.
Deialdi honetan parte hartu ahal izateko nahitaezkoa izango da ondoko baldintzak betetea:
- Unibersidadeko graduko titulua izatea (edo lizentzia). Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazinokoak (A Hizkuntza: euskerea) dituenak lehenetsiko dira; baita euskerearen 4. HE egiaztatuta izatea be.
- Aurreko tituluak izan ezean, graduko titulua (edo lizentzia) eta 3. HE edo baliokidea izatea.
Bete behar diren baldintza zehatzak Berlineko Freie Universität unibersidaderako: alemaneko B2 mailea egiaztatua izatea. Gehienez be bi urterako kontratua egingo jako, bertako legeak dakarrenagaz bat etorriz. Lanaldia partziala izango da.
Ikusi deialdi osoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!