'Euskerearen Historia Soziala lantzeko eredu metodologikoa' aurkeztuko dabe Donostian

Bizkaie! 2016-02-05 13:55   Euskerea berbagai

Euskerearen Historia Soziala lantzeko eredu metodologikoa liburua Euskaltzaindiaren Euskerearen Historia Soziala (EHS) egitasmoa aurrera daroen Mikel Zalbidek, Lionel Jolyk eta Nikolas Gardnerek idatzi dabe. Metodologia-liburua da; hizkuntza-soziologiaren eta soziolinguistikearen teorietan oinarritzen da, batez be, metodologia hori. Hizkuntzen gizarte-dimensinoaren historia aztertzeko atondu da berariaz.

Euskararen Historia Soziala lantzeko eredu metodologikoa berbagai izango da datorren martitzenean, zezeilaren 9an, Donostiako Luis Villasante Euskerearen Ikergunean egingo dan jardunaldian. Izan be, egun horretan, 10:30ean, Euskerearen Historia Soziala lantzeko eredu metodologikoa liburua aurkeztuko dabe hedabideen aurrean Euskaltzaindiak, Donostia 2016 Fundazinoak eta Kutxa Fundazinoak. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Xabier Paya Donostia 2016ko Kultur Programearen zuzendariak, Antonio Campos Kutxa Fundazinoaren ordezkariak eta Mikel Zalbide EHS egitasmoaren zuzendariak aurkeztuko dabe.

Ordubete geroago, 11:30etik 13:30era, alkarte, erakunde, euskaltzain eta soziolinguistikan adituei zuzenduta, izen bereko mintegia egingo dabe. Gorago aitatutakoakaz batera, Lionel Joly eta Nikolas Gardner EHSko teknikariek parte hartuko dabe. Amaieran berba egiteko aukerea izango dabe mintegira joandako guztiek.

Euskerearen Historia Soziala lantzeko eredu metodologikoa liburua Euskaltzaindiaren Euskerearen Historia Soziala (EHS) egitasmoa aurrera daroen Mikel Zalbidek, Lionel Jolyk eta Nikolas Gardnerek idatzi dabe. Metodologia-liburua da; hizkuntza-soziologiaren eta soziolinguistikearen teorietan oinarritzen da, batez be, metodologia hori. Hizkuntzen gizarte-dimensinoaren historia aztertzeko atondu da berariaz.

Liburuak 750 orrialde ditu. Hizkuntzen Historia Soziala oro har, eta Euskerearen Historia Soziala bereziki, lantzeko bide egituratua -bide egituratu posibleetariko bat- azaltzen da bertan. Proposamen teoriko-metodologiko hori osotzeko, nazimoarteko testuinguru epistemologikoa berariaz aztertu dabe autoreek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu