XVII. Leioako Umore Azokea hegaz dator!

Bizkaie! 2016-02-08 13:33   Kulturea

XVII. Umore Azokeak badauka irudia: hegaz datorren maitagarria. Personaia honek iragarriko dau maiatzaren 19tik 22ra egingo dan Leioako Kale artisten azokea.

XVII. Umore Azokeak badauka irudia: hegaz datorren maitagarria. Personaia honek iragarriko dau maiatzaren 19tik 22ra egingo dan Leioako Kale artisten azokea.

XVII. Umore Azokeak inoiz baino eskaera gehiago jaso ditu. Aurtengo edizinoan parte hartzeko 424 eskakizun egin ditue 393 konpainiek; horreetatik 50 Euskal Herrikoak dira (% 12), erdiak estadu espainiarrekoak (% 53), eta ganerakoak nazinoartekoak (% 35). Azken horreek 25 herrialdetatik etorritako eskakizunak izan dira: Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Txekia, Japonia, AEB, Kanada, Costa Rica edo Txiletik, besteak beste. Laster jakingo doguz aurtengo talde hautatuak, prozesua amaitzear baitago.

Azken urteetako jokereari jarraituz dator aurtengo igoerea, izan be, konpainiek gero eta interes handiagoa dabe Leioako Umore Azokan parte hartzeko.

Euskal taldeek Leioako plazearen alde apustu egiten jarraitzen dabe, eta antzerki, jantza, eta zirko ikuskizun barrienak aurkeztuko ditue bertan. Asko erabateko estreinaldiak izango dira, ganera. Atzerriko taldeei jagokenez, Frantziako konpainiek sekula baino leku handiagoa izango dabe, 8 talde guztira, eta horreen artean oso ezagunak batzuk, berbarako, Kale arteetan ibilbide luzea dauen Le Golous taldea. Baina, estadutik be etorriko diranen artean bada barrikuntzarik; Andaluziatik 5 zirko konpainia izango diralako Umore Azokan. Eta Kataluniako taldeek be jarraitzen dabe azokea erreferentzialtzat hartzen; horren froga da Leioan izango dan konpainia kataluniarren kopurua: 8 talde, guztira.

XVII. Umore Azokan parte hartuko daben taldeen zerrendea eskuragarri dozue hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu