Iparrorratzak dino: Sail In Festival Bilbon

Bizkaie! 2015-09-03 13:58   Barriak

Irailaren 3, 4, 5 eta 6an, Nazinoarteko II. Sail In Festival bela jaialdia izango da Bilbon. Belearen mito Sir Peter Blake handiari omenaldia eginez hasiko da jaialdia gaur, hilak 3. Haren senitartekoak izango dira jaialdian konbidadu: Pippa emaztea eta James semea, baita Zeelanda Barriko kulturearen eta belearen ordezkariak be. Horrezaz gan, Europan lehen aldiz aurkeztuko da jaialdian Blakey filma, Sir Peter Blakeren bizitza eta ibilbidean oinarritutako ikus-entzunezko lana.

'Euskera praktikoa' lemapean, AEK-k ikasturte barrirako matrikulazino kanpainea abiarazo dau

Bizkaie! 2015-09-03 11:12   Euskerea berbagai

Kanpainea Euskara praktikoa goiburupean egingo da. Azken urteotako ideatan sakonduta eta AEKren betiko izakereari eutsita, aurtengo kanpainan euskerea egunerokoan edo lanean erabili nahi dabenek metodo eraginkorra topauko dabela AEKn azpimarratu nahi izan dau. Euskera praktikoa, eguneroko preminei aurre egiteko bideratuta. Idea horixe da: AEKgaz lortuko dozue nahi dozuen guztia ulertzea, nahi dozuen guztia esatea, azaldu dabe.

'Una Ría con Duende' topaketa flamenkoetan kontzertuak eta tailerrak izango dira Bilbon

Bizkaie! 2015-09-03 10:30   Musikea

Bilbo aire eta erritmo flamenkoz beteko da hamargarren urtez jarraian, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Una Ría con Duende topaketa flamenkoak hasiko baititu zapatuan, irailaren 5ean, Ibaiondo barrutian. Irail osoan zehar, kontzertuak eta prestakuntza tailerrak eskainiko ditu denpora laburrean gure uriko kultur hitzordu nagusien artean finkatzea lortu dauen hitzorduak, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

BFAk eta Athleticek San Mames edegiko deutsee bizkaitar guztiei

Bizkaie! 2015-09-02 15:32

Datozen eguen eta barikuan egongo da zabalik zelaia, 10:00etatik 20:00etara; holan, bizkaitar guztiek aukerea izango dabe zelaia bisitetako eta oraintsu irabazitako Superkopeagaz batera argazkia egiteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

X. Tene Mujika Bekearen deialdia egin dabe Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak

Bizkaie! 2015-09-02 14:31   Kulturea

Debako Udalak eta Elkar Argitaletxeak Tene Mujika Bekearen hamargarren edizinoaren deialdia egin dabe, Euskal Herriko hurreko historia zabaltzeko eta euskal literaturea aberasteko asmoz. Bekeak 6.000 euroko diru-laguntzinoa emongo dau, sustatzaileek jakinarazo dabenez.

Expodistritoko erakusketa ibiltariak martxan dira Bilbon

Bizkaie! 2015-09-02 13:33   kulturbiz

Eguaztenean jentearentzat zabalduko diran erakusketen artean, azpimarratzekoa da Aitor Gómez Arribillagaren, Asier Olabarrietaren eta Unai Villenaren Hiri asko bere baitan lankidetza proiektua. Argazki lan hori hiru ardatzetan oinarritzen da: euskerea, musikea eta argazkia, eta emoitzea, Bilboko zortzi barrutietako bakotxean oinarritutako zortzi artelan dira.

Donostiako Tabakalerak ekosistema kulturala osotuko daben erakundeak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2015-09-02 11:32   kulturbiz

Lehenengo, Tabakalera proiektu kultural beraren parte diran zenbait espazio edegiko dira eta udagoienean zehar, eraikinean alkar biziko diran ganerako proiektu eta ekimenak tokia hartzen joango dira: Donostiako Zinemaldia, Etxepare Euskal Institutua, Zineuskadi, Euskadiko Filmategia, eta Kutxa Fundazinoa izango dira ekosistema kulturala osotuko daben erakundeak.

Bilboko Guggenheim Museoak inoizko bisitari kopuru handiena izan dau udan

Bizkaie! 2015-09-02 10:42   Kulturea

Guggenheim Bilbao Museoak inoizko bisitari kopuru handiena izan dau 2015eko udan, garagarrilean eta abuztuan 317.775 lagunek ikusi baititue hango erakusketak, hau da, 2014ko udan baino 37.688 gehiagok. Garagarrila izan da hilerik onena, 144.639 bisitarigaz.

XXXVI. Automatika Jardunaldiak lehenengo aldiz Bizkaian

Bizkaie! 2015-09-02 10:09   Kulturea

Bilboko Injinerutzako Goi Eskola Teknikoak Bizkaia Aretoan egingo diran XXXVI. Automatika Jardunaldiak antolatu ditu irailaren 2an, 3an eta 4an. Bizkaiko uriburuak lehenengoz jasoko dau industriaren etorkizunerako funtsezkoa dan diziplinan nazinoarteko adituak urtero batzen dituan ekitaldia.

Urteko film onenaren 2015eko Fipresci Sari Nagusia George Milleren 'Mad Max: Fury Road' filmak jasoko dau

Bizkaie! 2015-09-01 14:14   Barriak

Mad Max: Fury Road pasa dan maiatzaren 15ean estreinau eben Espainian, Warner Bros Picturesen eskutik, eta Donostia Zinemaldian emonaldi berezi bat izango dau, irailaren 18an, George Millerren presentziagaz. Millerri inaugurazino-ekitaldian emongo deutsie saria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kubako zinema independentearen zikloa Artiumen

Bizkaie! 2015-09-01 12:17   Barriak

Filmak, danak dokumentalak, iraileko barikuetan izango dira ikusgai: Kubako zinemagintzearen irudia eskaintzen dabe, eta gaur egungo Kubako bizitzaren alderdi ugariak islatzen ditue. Herrialdetik alde egin ebenen benetako istorioak, iraultzearen amesari gogor heltzen deutsienak, edota iraun ahal izateko uniberso propio bat sortu dabenenak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Txikon eta lagunek 5.700 metrora arte ekipau dabe bidea

Bizkaie! 2015-09-01 10:56

Txikonek, Legarrak, Lizarragak eta Criadok glaziarra kurutzatu eta banbuz markau dabe hormearen oinarriraino (5.500 m.), eta couloir-ean gora segidu dabe bidea 5.700 metrora arte ekipetan; 300 metro soka eta materiala itxi dabe bertan. Momentuz, beraz, couloir-ean gora aurrera doaz, 6.000 bat metroan hasten baita benetako horma bertikala. Thalay Sagar hormatzarra (6.904 m.) zain dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiak inoizko turista kopururik handiena hartu dau

Bizkaie! 2015-09-01 10:19   Kulturea

2015eko lehen zazpi hileotako datuak ikusita, aurten orain arteko historia osoko turista-kopururik handiena hartu dau Bizkaiak. Danetara, 675.347 lagun etorri dira orain arte bisitan gure lurraldera eta igaz epe berean etorritakoak 617.823 izan ziran (aurten, ia 50.000 persona gehiago).

Alkarlanean oinarrituta, sano arrakastatsua izan da Aste Nagusia 2015

Bizkaie! 2015-08-31 15:37   Kulturea

Aurtengo Aste Nagusiaren balantzea egiterakoan abiapuntua argia da: 2015eko Aste Nagusia arrakastatsua izan da!. Eta argazki argi bat itxi deusku: alkarlana bultzatzen danean Bilboko jai eredua indartuta ateratzen da. Eta aurten be beste zeozer argi gelditu bada Jai Batzorde mistoaren potentziala izan da.

Aitor Elizegi sukaldariak be bat egin dau Poziktibity ekimenagaz

Bizkaie! 2015-08-31 13:54   Euskerea berbagai

Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta Aitor Elizegik, Bascook jatetxeko sukaldari ospetsuak, Poziktibity proiektuaren 2015. urteko bigarren bideoa aurkeztu dabe gaur Bilboko Erriberako merkatuan. Aurkeztu dan bideo berriak jentea euskerea ikastera animau nahi dau.

Taylor Swift, MTV Video Music Awards sarietan irabazle

Bizkaie! 2015-08-31 12:45   Musikea

Taylor Swift izan da irabazle nagusia MTV Video Music Awards sarietan. Abeslari estadubatuarrak urteko bideo onenaren saria jaso dau, Bad Blood bideoklipari esker; horrezaz gan, pop bideo onenaren eta emakumezkoen bideo onenaren sariak be jaso ditu.

Music Box Festibala bueltan da, Is Tropical eta Las Tea Party Dj's taldeakaz

Bizkaie! 2015-08-31 12:08   Musikea

Udea amaitzeko gitxi falta bada be, hemen da barriro be Music Box Festibala 2016a heldu aurretik izango dan hirugarren eta azken kontzertuagaz. Is Tropical britainiarrek eta Las Tea Party Dj's getxotarrek hitzordu ederra atondu dabe Donostiako portura hurreratu eta parte hartu nahi daben guztientzat.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badator Zeanuriko Ermiten XXVIII. Mendiko Martxea

Bizkaie! 2015-08-27 14:14

Irailaren 5ean, zapatuan, egingo da Zeanuriko Ermiten XXVIII. Mendi Martxea. 1988an jaio zan eta honezkero klasiko bihurtu da oinezko martxa hau. Orduan antolatu eban lehen aldiz Joko Alai Alkarteko mendi sailak.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Elias Querejeta zanari buruzko erakusketea ipini dabe Donostiako San Telmo museoan

Bizkaie! 2015-08-27 11:13   Barriak

Zemendiaren 8ra arte bisitau ahal izango da zinemako produktore gipuzkoarrari buruzko erakusketea Donostiako San Telmo museoan. Zuri-baltzezko 80 argazkiren bidez, Querejetaren ibilbide profesionala eta personala, filmak eta sariak azaltzen dira. 60ko hamarkadatik gaur egun arteko irudiak dira. Donostian egon eta gero, erakusketea beste uri batzuetara eroan nahi dabe.

Dana prest irailaren 6ko Euskarians-Uruguai errubgi partidurako

Bizkaie! 2015-08-27 10:32

Euskariansek prest dauka hurrengo irailaren 6an Uruguairen kontra neurtuko diran jokalarien behin betiko zerrendea. Jean Pierre Élissaldek, José Miguel Galdósek, Peyo Álvarezek eta Fran Puertasek Iparraldeko eta Hego Euskal Herriko klubetako 28 jokalari deitu ditue Getxon, Faduran jokatuko dan partidurako (17:00).