Etxahun Lekuek jantzi dau Uribe Butroe eskualdeko txapela

Bizkaie! 2016-02-08 09:45   Bertsolaritzea

Buruz burukora Miren Ibarluzea eta Etxahun Lekue heldu ziran. Azkenean Txapelduna Etxahun Lekue izan zan. Etxahuni txapela Jose Mari Bilbaok jantzi eutson, bertsolari Goierritarra (Erandio), 70 eta 80. hamarkadatan plazatan eta txapelketetan ibilitako bertsolaria bera, eta egun Taket Bertso Eskolako kidea dana.

Inauteri giroan, egun osoko jaia antolatu zuten Larrabetzuko Itallen eta Mungiako Taket bertso eskolek, Mungian. Giro ezin hobean joan zan eskualdeko bertso giroa sustatzea helburu nagusi dauen ekimen hau. Goizean, 11:30ean hasita, 3 kanporaketa jokatu zituen herriko 3 tabernetan. Ondoren bazkaria eta bazkal ostean finala izan zituen. Bazkaltzeko 50 bat lagun batu ziran, eta osteko saioa entzuteko 60 bertsozale inguru.

Hurrengoak izan ziran parte hartu eben bertsolariak: Ibon Larrazabal, Jon Larrabide, Jon Etxebarria Txontxe, Sergio Peña, Asier Legarreta, Peru Berazategi, Aitor Esteban, Ortzi Garitano, Jone Larrinaga, Malen Amenabar, Miren Ibarluzea eta Etxahun Lekue.

Buruz burukora Miren Ibarluzea eta Etxahun Lekue heldu ziran. Azkenean Txapelduna Etxahun Lekue izan zan. Etxahuni txapela Jose Mari Bilbaok jantzi eutson, bertsolari Goierritarra (Erandio), 70 eta 80. hamarkadatan plazatan eta txapelketetan ibilitako bertsolaria bera, eta egun Taket Bertso Eskolako kidea dana.

Uribe Butroeko Txapelketearen ostean be, Zortzi puntutan ekimena aurrera doa, eta ondorengo asteetan beste eskualde batzuetan izango dira hitzorduak.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu