'Truman' filma nagusi, 5 Goya sari irabazita

Bizkaie! 2016-02-08 10:18   Zinemea

Truman izan da 2016ko Goya sarien 30. edizinoko protagonista nagusia, izan be, bost sari irabazi ditu, Cesc Gay zuzendariaren Truman filmak 6 izendapen zituan eta 5 sari eroan ditu: Film Onenarena, Zuzendari Onenarena, Jatorrizko Gidoi Onenarena, Gizonezko Aktore Nagusi Onenarena (Ricardo Darin) eta Antzeztaldeko Gizonezko Aktore Onenarena (Javier Camara).

Truman izan da 2016ko Goya sarien 30. edizinoko protagonista nagusia, izan be, bost sari irabazi ditu, Cesc Gay zuzendariaren Truman filmak 6 izendapen zituan eta 5 sari eroan ditu: Film Onenarena, Zuzendari Onenarena, Jatorrizko Gidoi Onenarena, Gizonezko Aktore Nagusi Onenarena (Ricardo Darin) eta Antzeztaldeko Gizonezko Aktore Onenarena (Javier Camara).

Sari gehien jaso dituan bigarren filma Isabel Coixeten Nadie quiere la noche izan da. Danetara, 9 kategoriatan egoan izentauta eta 4 Goya Sari eskuratu ditu, Produkzino Zuzendaritza Onenarena, Musika Onenarena, Jantzi Diseinu Onenarena, eta Makillaje eta Ule-Apaintzaile Onenarena. Halan da be, ez dau kategoria garrantzitsuenetan saririk irabazi.

A cambio de nada filmak, Daniel Guzmanen lehenengo lanak, bi sari irabazi ditu: Zuzendari Barri Onenarena eta Gizonezko Aktore Barri Onenarena (Miguel Herran).

La novia filma izan da 2016ko Goya sarietako galtzaile nagusia, izan be, hamabi izendapenetatik bi sari baino ez ditu irabazi: Argazki Onenaren Saria eta Antzeztaldeko Emakumezko Aktore Onenarena (Luisa Gavasa).

Fernando Leon de Aranoa zuzendariaren Un dia perfecto filmak sari bakarra eroan dau, Egokitutako Gidoi Onenaren Saria, danetara 8 izendapen izan arren.

Bestalde, Natalia de Molinak Emakumezko Aktore Onenaren Goya Saria jaso dau Techo y comida filman egindako lanagaitik.


Euskal zinemeari jagokonez, izentauta egozan guztien artetik Patxi Uriz nafarrak baino ez dau irabazi Goya Saria. Zuzendari nafarrak Film Labur Dokumental Onenaren Goya Saria irabazi dau Hijos de la Tierra lanagatik. Era berean, Lara Izagirre zuzendari zornotzarraren Un otoño sin Berlin filmak Goya saria irabazi dau Emakumezko Aktore Barri Onenaren atalean (Irene Escolar).

Ganerakoan, 2016ko Goya Sarietara izentauta egozan euskal herritarrek ez dabe saririk irabazi: Iraia Elias, Amama filmagaitik Emakumezko Aktore Barri Onenaren Sarirako izentaua; Asier Etxeandia, La novia pelikulan egindako lanagaitik Gizonezko Aktore Nagusi Onenaren Sarirako izentaua; Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarra, lau kategoriatan izentaua Mi Gran Noche pelikuleagaitik; Borja Cobeaga zuzendaria El negociador lanagaitik Jatorrizko Gidoi Onenaren Sarirako izentaua. Karmele Soler makillatzailea, Palmeras en la Nieve eta Alberto Iglesias musikaria, Ma Ma be esku hutsik gelditu dira.


Ohorezko Goya Saria, Mario Ozoresentzat

Mariano Ozores aktore, zuzendari eta gidoilariak jaso dau aurten Ohorezko Goya Saria. Espainiako Zinema Akademiak haren ibilbide oparoa saritu gura izan dau eta sarituak haren ibilbidean lagun izan dituan aktoreak izan ditu gogoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu