Gaztetxuentzako Galdeketaun lehiaketan 200 gaztek parte hartu dabe aurten
2016-02-05 09:34 Euskerea berbagaiGazteei zuzendutako euskerazko lehiaketea da Galdeketaun, telefono mobilaren bidez jokatzen da eta aurten, lehiaketearen bigarren edizinoan, igazko parte-hartzea gainditu da. Guztira, 200 neska-mutilek parte hartu dabe eta 10.150 partida jokatu ditue, aurreko edizinoaren bikotxa. Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan emon ditue sariak.
Gazteei zuzendutako euskerazko lehiaketea da Galdeketaun, telefono mobilaren bidez jokatzen da eta aurten, lehiaketearen bigarren edizinoan, igazko parte-hartzea gainditu da. Guztira, 200 neska-mutilek parte hartu dabe eta 10.200 partida jokatu ditue, aurreko edizinoaren bikotxa. Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan emon ditue sariak.
Bilboko Udalak eta Nontzeberri atariak antolatzen dabe Galdeketaun lehiaketea, 12 eta 17 urteko gaztetxuak euskerara modu ludiko baten erakarteko. Eskuko telefonorako app baten bidez jokatzen da, doban. Hile bian proba ugari egin behar izan ditue parte-hartzaileek eta, behin lehiatzeko epea amaituta, irabazleak aukeratu ditue.
Lau sari banatu ditue. Horreetatik bi, puntuazinorik altuena lortu dabenei emon deutsez: Asier Herguedas (17 urte) eta Tian Grisaleña (12) izan dira eta azken teknologiako telefono bana lortu dabe. Beste sari biak, parte-hartzaile onenen artean zotz egin ditue eta Ana de Lazaro (12) eta Iker Sanchez (13) izan dira irabazleak. Tablet bana emon deutsie.
Antolatzaileek arrakastatsutzat jo dabe lehiaketearen bigarren edizinoa. Izan be, 200 parte-hartzaile baino gehiago euki ditue eta 10.150 partida jokatu dira guztira. Igazko datuak bikoxtu ditue, beraz. Euskerea parte-hartzaileen artean hizkuntza erraza eta egunerokoa dala frogatzen dau horrek, bultzatzaileen ustez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!