Bilboko Aste Nagusiko txupinereak eta pregoilariak euren kargua hartu dabe

Bizkaie! 2015-08-10 14:59

Eurentzat beren beregi egindako jantziakaz agertu dira gaur Bilboko udaletxean Oihana Pascual txupinerea eta Gurutze Beitia pregoilaria. Urtero legez, Zazpi Kaleetako merkatariek egin ditue txupinerearen jantzi horia eta pregoilariaren gorria. Aste Nagusian eukiko daben zereginerako prest dagozala ziurtau dabe Pascualek eta Beitiak, Itziar Urtasun Bilboko Udaleko jaietako zinegotziagaz eta konparsetako ordezkariakaz egindako agerraldian.

Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi atalean 24 film egongo dira aurten

Bizkaie! 2015-08-10 13:37   Barriak

Aurtengo edizinoan be, Zabaltegi sailak aukerea emongo dau  gaur eguneko zinemagintzako proposamen sailkaezinenak eta erakargarrienak Donostiako Zinemaldian aurkezteko. Saileko film guztien lehenengo emonaldia Tabakaleran izango da, sorkuntza eta kultura garaikideko zentroan; izan be, 63. edizino honetatik aurrera, Zabaltegiren egoitzea izango da Tabakalera.

 

Lau ikasle eta artista hasibarri bi aukeratu ditue New Yorkeko Guggenheim Museoan praktikak egiteko

Bizkaie! 2015-08-10 13:16   kulturbiz

Bilboko eta New Yorkeko museoen arteko hartuemona indartzeko igaz sinatutako hitzarmenaren barruan sartzen da ekimen hori. Holan, Solomon R. Guggenheim Fundazinoaren bidez, Estadu Batuetan egonaldia egingo dabe sei gaztek. Euretako lau ikasleak dira eta bete bi artistak, baina euren ibilbidea oraintsu hasitakoak.

Foruan agertutako motrailu erromatarra ikusgai dago Bilboko Arkeologi Museoan

Bizkaie! 2015-08-10 11:54

Foruko indusketa arkeologikoetan agertutako tresna hori K.o. I. edo II. mendekoa da. Urriaren 4ra arte, Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoan ikusi ahal izango da, Bilboko Mallonako Galtzadetako eraikinean. Izan be, museoaren biltegian gordeta euki dabe piezea, Bizkaian agertutako beste pieza arkeologiko askogaz batera. Behin zaharbarrituta, motrailua argitara atara dabe.

Elantxobeko arrantzaleen bizimodua liburu baten batu dabe Iñigo Azkonak eta Xabi Enbeitak

Bizkaie! 2015-08-10 10:54

Arrantzaleek sortu eben Elantxobe baina, gaur egun, herrian inor ez da arrantzatik bizi eta sasoi bateko kontserba-enpresak be zarratuta dagoz. Elantxoberen nortasunaren zati garrantzitsua dan mundu horren gomutea galdu ez daiten, Iñigo Azkona argazkilariak ondare hori batzeari ekin eutsan, arrantzeagaz loturea daukien pertsonak, objektuak eta lekuak irudietan harrapauta. Proiektu horren emoitzea da 'Makuesak' liburua. Azkonaren argazkiak eta Xabi Enbeitaren testuak batu ditue egunotan aurkeztutako argitalpenean.

 

Bermeon ekitaldi ugari egongo dira, 1912ko galernea gogoan eukiteko

Bizkaie! 2015-08-07 15:27

Bermeok, 1912ko abuztuaren 12an jazotako Galarrenaren 103. urteurrena beteko dan ezkero, hondamendi haretan hildako 143 arrantzaleak omenduko ditu hainbat ekitaldigaz. Aingeru Astuik, Bermeoko Udaleko kultura zinegotziak, eta Unai Bilbao Galerna alkarteko kideak egitarauaren barri emon dabe Aita Guria baleontzian egindako prentsaurrekoan. Hilaren 12an ez eze, aste horretako beste egunetan be ekitaldiak egongo dira. Aurreko urteetan legez, itsasontzien prozesinoa, kandelak biztuteko unea eta lora eskaintzea egongo dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kanoikadeagaz, astebeteko jaia hasiko da Donostian

Bizkaie! 2015-08-07 13:13   Kulturea

Abuztuaren 8tik 15era, zapatutik zapatura, izango da 2015eko Donostiako Aste Nagusia. Betiko legez, egitarau oparoa eta edade zein gustu guztietarako ekitaldiak egongo dira. Nazinoarteko ospea daukien su artifizialetatik hasi eta Piraten egitarau alternatiboraino, donostiarrek eta bisitariek izango dabe non aukeratu. Era berean, Udaleko alderdi politiko guztiek bat egin dabe eraso sexisten aurkako mezuagaz.

Europa-Latinoamerika Koprodukzino Foroan 16 proiektu aurkeztuko ditue irailean

Bizkaie! 2015-08-07 11:16   Barriak

Donostiako Zinemaldiaren barruan egiten dan topaketea da hori eta, aurten, laugarren edizinoa beteko dau, irailaren 21etik 23ra. Antolatzaileek 173 filmen artean aukeraketea egin behar izan dabe eta, azkanean, 16 koprodukzino izango dira Zinemaldian, 15 lehiaketan eta beste bat lehiaketaz kanpo. Parte-hartzaileen artean, eskarmentu handiko zuzendariak eta ibilbide oparoko produkzino-etxeak dagoz, baita zuzendari eta ekoizle hasi barriak be.

Getxon egiteko 41 plan batu ditue liburutxu baten

Bizkaie! 2015-08-07 10:13

Udalerriko eskaintza turistikoa bisitari zein auzotarrei hurreratzeko asmoz, '41 plan Getxoz gozatzeko' izenburuko liburutxua argitaratu dau Udalak, gustu guztietara egokitzen diran proposamenakaz. Udan egiteko moduko planak dira, gastronomikoak, itsasokoak, kirol arlokoak, jaietakoak, monumentuak ikustekoak eta abar. Liburua Getxoko turismo bulegoetan hartu leiteke. Euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez atara dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Urdufolk jaialdiaren hirugarren ekitaldia egingo dabe irailaren 4an eta 5ean

Bizkaie! 2015-08-06 18:00   Musikea

Antolatzaileek jakitera emon dabenez, talde finalistak aukeratzeko prozesua martxan euki dabe bagiletik. Dagoeneko, aukeratu ditue irailean Urduñako eszenatokian joko daben hiru taldeak: Lochlainn, Klof eta Angela Furquet. Urdufolk nazinoarteko lehiaketea irabazteko lehiatuko dira. Ganera, Alboka 2.1 eta Gabacho Maroconnection taldeek be emonaldi berezia eskainiko dabe jaialdiaren barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Pozalaguako kobazuloa musikaz beteko dabe barikuan eta zapatuan

Bizkaie! 2015-08-06 14:01   Musikea

Bost urteko etenaren ostean, barriro antolatu dabe aurten Pozalaguako Musika Jaialdia, Karrantzan. Barikuan, Kepa Junkeraren emonaldiagaz ekingo deutsie. Zapatuan, abesbatza eta kantariak batuko ditue, 120 ahots guztira. Pozalaguako kobazuloaren alboko landan egingo dira kontzertuak, aire zabalean. Karrantzako Udalaren asmoa, turismoa bizibarritzea eta inguruko eskaintza kulturala aberastea da.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak udako birea hasiko dau Bizkaiko herrietatik

Bizkaie! 2015-08-06 11:17   Musikea

Orkestra horren musikea herrialdeko baztar guztietara eroateko asmoz, zazpi kontzertu eskainiko ditu BOSek abuztuan eta irailean Bizkaiko beste horrenbeste herritan, 'Kontzertuak Bizkaian' izenburupean. Barikuan, hilak 7, izango da lehenengo emonaldia, Bermeon. Bizkaiko Foru Aldundiagaz alkarlanean abian ipinitako bira honegaz, musikea bizkaitar guztiei hurreratu nahi deutsie.

Foruko aztarna erromatarrak, Arrolako oppiduma eta Ereñozarreko gaztelua ezagutzeko bisita gidatuak abiau ditue abuztuan

Bizkaie! 2015-08-06 10:20   kulturbiz

Busturialdeko antxinako biztanleen bizimodua ezagutzeko hiru gune arkeologiko garrantzitsu dira Forua, Arrola eta Ereñozar. Bizkaiko Foru Aldundiak, horreek hiru guneak ikusi ahal izateko bisitaldi gidatuak antolatu ditu uda sasoian, zehazki abuztuan. Aurretiaz erreserbea egin behar da, leku mugatuak dagozalako. Udako sasoitik kanpo, ez dago horreek hiru eremuak bisitetako aukerarik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Imanol Ordorika arkitekto euskal-mexikarra gogoan daukie egunotan Lekeition, erakusketa eta berbaldien bidez

Bizkaie! 2015-08-05 15:08   Kulturea

'Erbesteko euskal arkitektura' zikloa Lekeitiora heldu da egunotan, protagonista nagusi bategaz: Imanol Ordorika Bengoetxea (Lekeitio, 1931-Mexiko Uria, 1988). Gerreak behartuta, erbestera jo behar izan eban Ordorikak umetan eta Mexikon bizi izan zan hil arte. Arkitekturan ibilbide oparoa egin eban eta nazinoarteko zein Euskal Herriko jokera artistiko barrienakaz hartuemona euki eban. Lekeition hari buruzko erakusketea ipini dabe eta berbaldia antolatu dabe abuztuaren 10erako.

Hiru artista afrikarren erakusketa kolektiboa egongo da irailera arte Bilboko Kalao galerian

Bizkaie! 2015-08-05 12:06   Kulturea

Azkanaldion Kalaotik pasau diran hiru artistaren lanak batu eta erakusketa bakarrean erakutsiko ditue, abuztuaren 6tik irailaren 30era. Nathalie Mba Bikoro, Nu Barreto eta Cheikhou Ba dira horreek hiru artistak. Estilo eta formatu ugari batu dira oraingoan galeriako horma eta apaletan. Afrikako artisten ikuspegia eta kontinente haretan dagozan joera estetiko barriak ezagutzeko aukera aproposa da, beraz, Kalaoren udako proposamena.

Bermeoko Folklore Jaialdia egingo dabe zapatuan, Indonesia, Frantzia eta Kanarietako taldeakaz

Bizkaie! 2015-08-05 10:58   Kulturea

Urtero legez, Bermeoko Alkartasuna jantza taldeak mundu zabaleko folklore-taldeak konbidau ditu, euren tradizinoak eta jantzak erakutsi daiezen Bermeoko publikoaren aurrean. Folklore jaialdi honek 29. edizinoa beteko dau zapatuan, abuztuak 8. Saioa 22:00etan izango da, Artza frontoian. Indonesia, Frantzia eta Kanarietako taldeak egongo dira aurten, Alkartasunakoakaz batera. Jantza taldeak ez eze, Bermeoko Udalak be parte hartzen dau antolakuntzan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Future Shorts film laburren jaialdiaren emonaldia egongo da gaur Bilbao Arten

Bizkaie! 2015-08-05 10:09   Barriak

Urteko sasoi guztietan egiten dan zikloa da Future Shorts eta, gaur, 2015eko udeari jagokon proiekzinoa egingo da Bilbon, arratsaldeko 19:00etan. Ordu eta erdi inguruko saioa izango da eta film labur ugari ikusteko aukerea egongo da tarte horretan.  Ondo errotutako jaialdia da honako hau, izan be, Bilbon ez eze, mundu zabaleko 90 herrialdetako 150 uritan egoten dira proiekzinoak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Suzuko Tamura ohorezko euskaltzain japoniarra hil da

Bizkaie! 2015-08-04 18:28   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak jakineragin dauenez, Suzuko Tamura ohorezko euskaltzaina hil da, abuztuaren 3an, Japonian. Sho Hagio euskaltzale japoniarrak emon dau heriotzearen barri. 1996an euskaltzain urgazle izentau eben Tamura eta, 2000n, ohorezko. Euskerea ez eze, ainu hizkuntzea be sakon aztertu eban.

Ipuin erotikoen lehiaketearen bigarren edizinoa martxan ipini dabe Diman

Bizkaie! 2015-08-04 14:44   Kulturea

Dimako Kalenturak izeneko lehiaketara idazlanak aurkezteko epea irailaren 1ean zabalduko dabe eta hil horren 22ra arte egongo da zabalik. 16 urtetik gorako edonork parte hartu leike. Hiru sari egongo dira eta sari-banaketa ekitaldia urrian izango da. Dimako Udala eta bertako liburutegia dira antolatzaileak.

Bizkaiko arkitektureari buruzko erakusketea egongo da irailaren 12ra arte Ondare Aretoan

Bizkaie! 2015-08-04 13:30   Kulturea

Ospea lortu daben arkitekto bizkaitarren lanaren barri jasoten dau erakusketeak eta baita euren lekua egin guran dabilzan arkitekto barrien belaunaldiak be. 21. mendeko profesional ugariren obrea batuta, Bilboko Ondare Aretoak Bizkaiko arkitekturea zertan dan erakutsi nahi dau, ikuspegi zabala emonaz. Abuztuaren 5etik irailaren 12ra arte egongo da erakusketea ikusgai.