Arratiako tranbiari buruzko erakusketea urtarrilaren 15era arte egongo da Bilbon

Bizkaie! 2015-12-29 09:41   Kulturea

Bizkaiko Foru Liburutegian dago Arratiako tranbiaren historia aztertzen dauen erakusketea, urriaren 30etik. Hasikera baten abenduaren 29ra arte bertan eukiteko asmoa egon da baina, bisitari ugari egon danez, luzatzea erabagi dabe. Holan, urtarrilaren 15era arte ikusi ahal izango da erakusketea. Argazkiak, prentsa-txatalak, agiriak eta maketak dagoz.

Bilbotik Arratia eta Durangorako tranbia elektrikoa orain dala ehun urte baino gehiago zabaldu eben. 2014an, linea hori zarratu ebeneko 50. urteurrenean, Zertu kultur alkarteak Arratiako tranbiari buruzko erakusketea preparau eban, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, garraiobide harek euki eban garrantzia eta historian zehar euki zituan gorabeherak gaur eguneko pubikoari hurreratzeko.

Arratiako tranbiaren nondik norakoak erakusteko, era askotako materiala batu dabe. Holan, bisitariak 150 argazki, zinema irudiak, prensako albisteen txatalak, grafikoak eta tranbiagaz lotutako objektuak topauko ditu. Bidaiarien zein merkantzien garraiorako tranbien maketak be ipini ditue. Era berean, erakusketeagaz lotutako katalogoa argitaratu dabe.

Erakusketa ibiltari horrek Zeanurin hasi eban ibilbidea, urtarrilean, eta harrezkero Igorren, Azpeitian, Lemoan, Galdakaon eta Areatzan be egon da. Azken geltokia Bilbon dauka erakusketeak, Foru Liburutegian. Urriaren 30ean heldu zan Bizkaiko uriburura eta badirudi ikusle asko hurreratu dirala. Ondorioz, erakusketea ikusteko epea zabaldu dabe antolatzaileek, urtarrilaren 15era arte.

Foru Liburutegiko bigarren solairuan dago erakusketea. Astelehenetik barikura, goizeko 10:30etik 14:30era eta arratsaldeko 16:30etik 19:30era dago zabalik. Zapatuetan, 10:30etik 13:00etara.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu