Orain dala 100 urteko Bilboko bizimodua, Zabalguneko eraikinean

Bizkaie! 2016-01-04 10:00   Kulturea

Bilboko Zabalguneko merkaduan 120 argazki zahar ikusgai ipini ditue. Bertan, 20. mendearen hasikerako Bilbo eta bilbotarren bizimodua zelakoak ziran ikusi leiteke. Benito Tejedorrek ezustean topautako argazkiak dira, urte askoan ezkutuan egon diranak. Urtarrilaren 24ra arte egongo da erakusketea zabalik eta doban ikusi ahal izango da.

Egile ezezagun batek 1902 eta 1910 urteen artean ataratako argazkiak batzen ditu erakusketeak. Bilbao Izan programearen barruan argitara ekarri ditu Bilboko Udalak, izan be, orain arte esku pribaduetan egon dira eta ez jakez herritarrei erakutsi.

Benito Tejedor (1934-1986) galdaragile eta argazkilaritza-zaleak topau zituan argazkiok 1960an, Erronda kaleko ganbara baten, ezustean. Sasoi haretako egunkari batzuek horren barri emon eben eta Tejedor bera ahalegindu zan erakusketea antolatzen, baina ez eban lortu. Tejedor Azua familiaren esku egon dira argazkiak orain arte.

Erakusketarako, argazkien negatiboak tratau behar izan dira, egoera txarrean egon diralako. Holan, kopia digitalak atara deutsiez eta handitu egin ditue. Dana dala, irudi batzuek akatsak daukiez, negatiboa apurtuta egon dalako. Edozelan be, orain dala 100 urteko Bilbo zelakoa zan ezagutzeko modu parebakoa dira argazkiok. Orduko kaleak, lanbideak eta jentearen joan-etorriak ikusi leitekez.

Doban ikusi leiteke erakusketea, hilaren 24ra arte. Astelehenetik barikura, 8:00etatik 20:00etara dago zabalik eta asteburuetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era. Ganera, urtarrilaren 11n Euskeria abesbatzearen kontzertua egongo da San Bizente eleizan, erakusketeagaz lotuta.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu