Bilbao Mendi Film Festivalera 8.700 lagun hurreratu dira aurten, orain arteko marka guztiak txiki itxita

Bizkaie! 2015-12-30 13:33   Barriak

Mendi Film Festivalek, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Kutxabank eta Ternuak babestua, errekor historikoa lortu dau, bertaratu diran lagun kopurua % 18 hazi baita pasa dan urteagaz konparatuta (7.371 lagun) eta ia bikoiztu egin dau du kopuru hori 2012ko edizinoagaz konparauta (4.772 lagun).

Danetara, 8.710 lagun hurreratu dira abenduaren 11tik 20ra eskainitako 30 bat saioetara, bai film proiekzinoetara bai berbaldietara. Beraz, esan geinke Bilbao Mendi Film Festivalek bere lehen zortzimilakoa igon dauela. Errekor hutsa eta oso zenbaki berezia guretzat, esan dau Jabier Baraiazarrak, festibaleko zuzendariak, alpinismoko erronka handi bategaz konparau dauen bitartean. Bilbao Mendi Film Festival, beraz, uriburura bisitariak erakarteko ekitaldi eragileetako bat bihurtu da.
 
Mendi Film Festivalek, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Kutxabank eta Ternuak babestua, errekor historikoa lortu dau, bertaratu diran lagun kopurua % 18 hazi baita pasa dan urteagaz konparatuta (7.371 lagun) eta ia bikoiztu egin dau du kopuru hori 2012ko edizinoagaz konparauta (4.772 lagun). Hori izan zan Bilbon ospatutako lehen edizinoa.
 
Eskaini diran 31 zinema saioetatik, 14tan sarrerak agortu egin ziran. Proiekzinoetako okupazinoaren bataz bestekoak % 70 gainditu dau, Mendi Film Festivalak inoiz izan dauen daturik onena.
 

Erreferentea nazinoarte mailan

Jarraitzaile askorentzat, Mendi Film Festival data oso garrantzitsua da eta ez dabe ezelan be huts egin gura. Gauza bera jazoten da jaialdira hurreratzen diran profesionalakaz. 2015ean, 60 konbidatu izan dira gure artean, herrialde desbardinetakoak danak, gure festibala munduko onenetakoa da eta Banff Kanadako festibalagaz (mundu mailan erreferente nagusienagaz) konparau daiteke, Zachary Barrek, Sender Filmseko produktoreak, autortu eban legez. Sender Films produkzino etxea eskalada zinemeari jagokonez munduko nagusienetako bat da.
 

Sariak 2015 eta 2016ko datak

BMFF 2015eko irabazlea Unbranded filma izan zan, urrezko eguzkiloreagaz saritua. Hauxe da ganerako irabazleen zerrendea: Urzulo Euskerazko Film Onena, High and mighty Film Labur Onena, Sunakali Kultura eta Natureari buruzko Film Onena, Jurek Alpinismoko Film Onena, Eliza Kubarska Zuzendari Onena, A line across the sky Eskaladako Film Onena, Reach your limits Kirol eta Abenturazko Film Onena, Snowman Gidoi Onena, Meru Argazkilaritza Onena, Suspentes et cordes de violon au Pakistan Epaimahaiaren Saria eta Jeff Lowe´s Metanoia Ikuslegoaren Saria.
 
Zortzigarren edizinoa amaituta, 2016ko Bilbao Mendi Film Festivala abenduaren 9tik 18ra bitartean ospatuko da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu