Gernikako Bakearen Museoak inoiz baino bisitari gehiago jaso dau 2015ean

Bizkaie! 2015-12-29 10:17   Kulturea

Gernikako Bakearen Museoak 2015. urteari agur esango deutso balorazino oso positiboa eginaz. Aurten, danetara, 37.441 bisitari hurreratu dira museora, azken urteetako bisitari kopururik handiena, igaz baino 3.354 bisitari gehiago.

Gernikako Bakearen Museoak 2015. urteari agur esango deutso balorazino oso positiboa eginaz. Aurten, danetara, 37.441 bisitari hurreratu dira museora, azken urteetako bisitari kopururik handiena, igaz baino 3.354 bisitari gehiago.

Euskadi eta Estadu mailan dagoan Bake Museo bakarrera aurten Euskadiko 7.134 lagun joan dira, Estadu mailako 7.996, Europako 18.893, Ameriketako 2.374, Asiako 1007 eta munduko beste leku batzuetako 37 lagun.


Gernikako Bakearen Museoak makinatxu bat erakusketa eta jarduera antolatu ditu 2015. urtean zehar, besteak beste:


- Aldi baterako hiru erakusketa (Zibilizazinoen arteko alkarrizketea; Ondarearen berreraikuntxa gerraondoan: Regiones devastadas Gernikan; Bakea Josiz: Gatazka, Arpillerak, Memoria).

- Hiru erakusketa bibliografiko barri (Espainiako Gerra Zibila zineman; Berreraikuntza gerra zibilaren ostean eta Emakumea eta Gerra Zibila).

- Zenbait ikerketa ibilaldi egin dira (Salamanca, Avila, Madril, Londres)) Gernikako Bonbardeaketa eta Gerra Zibilari buruzko Dokumentazino Zentruak dauen ondare dokumentala handituz.

- Nazinoarteko bi mintegi: Erori eta altzau: Ondarea berreregitea gerra baten ondoren Bilbon eta Gernikan eta Bilaketa ilbantzen Gernikan.

- MemoriaLab ekimena: Biolentziaz beteriko, gure hurreko iraganaren memoriaren eraikuntza soziala eregiteko, herritarron partaidetzea sustatzen daben laborategi sortzaileak.

- Museoko zuzendaria munduko leku askotara konbidau dabe Museoaren zerbitzu eta historiari buruzko berbaldi ugari eskaintzeko. 

- Urteko domeka guztietan Museoko sarrerea dobanekoa izan da eta hola jarraituko dau 2015ean zehar.


Ugariak dira, 2016 urtean Gernikako Bakearen Museoak aurrera eroango dituan ekintzak, besteak beste:

- Nazinoarteko eskolarteko Bakea eta Ez Biolentziaren (2016eko zezeilaren 3tik 5era) astea, tailer eta ekintzak antolatuz.

- Nazinoarteko Arpilleren eta arpilleristen Foruma Bilbon, Donostian eta Gernikan: 2016ko zezeilaren 25etik 28ra.

- MemoriaLab ekimena: Biolentziaz beteriko, gure hurreko iraganaren memoriaren eraikuntza soziala eregiteko, herritarron partaidetzea sustatzen daben laborategi sortzaileak. Hurrengo tailerrak: urtarrilaren 9an, Berrizen eta zezeilaren 2an, Gernikan.

- Museoa eta bonbardaketearen garaiko babesleku baten bisita gidatu konbinatuak, hizkuntza desbardinetan eta Museoko Hezkuntza Arloak antolatuak.


Aldi baterako erakusketa barri eta interesgarriak 2016an zehar:

- 2016ko apirilaren hasierarte Bakea josiz: Gatazka, Arpillerak, Memoria erakusketea.

- 2016ko apirilaren erdialdetik irailaren erdialdera, Holandako NIOD-ek antolatutako Memoria Historikoaren inguruko erakusketea.

- Irailaren erdialdetik abenduaren erdialdera, museoak atondutako Bake erreferenteak izeneko erakusketea.

- 2016ko abenduaren erdialdetik eta 2017ko apirilaren erdialdera: Itsasoratze artibista: arterapia eta artibismoa izeneko erakusketea.

- Egun berezietako ospakizunetan (Nazinoarteko eskolarteko Bakea eta ezbiolentziaren astea (zezeilean), Euskal kostaldearen museoen egunak (martia),  Gernikako bonbardaketearen urteurrena (apirila), Museoen Nazinoarteko eguna (maiatza), Nazinoarteko Bakearen eguna (iraila), Memoriaren eguna (zemendia), Giza Eskubideen eguna (abendua)... ekintza ugari eta dobaneko sarrerea antolatuz.

- Museoa eskoletan programeari eutsiko jako 2016an. Gernikako Bakearen Museoko hezkuntza arloko arduradunak Bizkaiko Haur eta Lehen Hezkuntzako eskoletara (eskatzen dabenak) hurreratuko dira Bake kulturearen gaiaren inguruko dobaineko tailerrak egitera.

- Atzerriko artxiboetako ikerketeagaz jarraitu (AEB, Holanda, Belgika…) Dokumentazino zentroak antolatuta.

- Bi erakusketa bibliografiko barri, Dokumentazio Zentroak antolatuta.

- Estadu mailako eta Nazinoarteko museoetako sare desbardinen kongresuetan museoak dauen parte-hartze aktiboaren jarraipena: INMP International Network of Museums for Peace: The Hague, Internacional Coalition of Sites of Conscience: Bartzelonan, ICOM, IC-MEMO: Milanen garagarrilean, Foro de Asociaciones de Educación en derechos Humanos y por la Paz, AIPAZ, Euskal Kostaldearen museoak...

- Sare sozialetan parte-hartze aktiboa (Facebook, Twitter, YouTube, Blog...).


Urtero legez urtarrilaren 1etik eta 29ra Gernikako Bakearen Museoak urteroko mantentze lanak etab. egiteko bere ateak zarratuta izango ditu; urtarrilaren 30tik aurrera barriro zabalik egongo da neguko ordutegiagaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu