Ramón Rubial Fundazinoak eta Euskaltzaindiak alkarlanerako hitzarmena sinatu dabe
2015-03-23 13:40 Euskerea berbagaiUrte birako lankidetza hitzarmena sinatu dabe gaur Ramón Rubial Fundazinoak eta Euskaltzaindiak, Bilbon, Akademiaren egoitzan. Eider Gardiazabal fundazinoko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dabe akordioa, eta eurekaz batera izan dira, besteak beste, Idoia Mendia eta Vicente Reyes, PSE-EEko idazkari nagusia eta Prestakuntza eta Kultura idazkaria, hurranez hurran; Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkaria, eta Adolfo Arejita Iker sailburua.
OPN Studio taldearen 'Límbica' erakusketea zabaldu dabe BilbaoArte gunean
2015-03-23 12:11 KultureaEskultura teknologikoek osotzen dabe Susana Ballesteros eta Jano Montañés kide dituan OPN Studio taldearen Límbica erakusketeak. Hauxe da BilbaoArte espazioak aurten produziduten dauen lehenengo erakusketea. Apirilaren 24ra arte egongo da zabalik.
Manex Agirrek irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketea
2015-03-23 09:43 BertsolaritzeaGasteizko Printzipal Antzokian jokatu zan zapatu arrastian Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Manex Agirre eta Iñaki Viñaspre ailegau ziran buruz buruzkora. Aramaioarra izan zan nagusi atzera be. Karmele Madinabeitia Arabako eta Gasteizko bertsolaritzearen sustatzaile aitzindariak jantzi eutson txapela Agirreri.
Ray Lee artistearen ‘Siren’ entzunezko instalazinoa ikusgai Bilbon
2015-03-18 16:59 KultureaZenbait turuten mobimentuaren bitartez sortzen dan soinuaren muntaia alkarreragilea dogu Siren, arte zinetikoa, musika elektronikoa eta performancea antzerki-testuinguruan nahasten dituan soinu-instalazinoa. Ray Leeren instalazino hau Oxfordeko Arte Garaikidearen Museoa, Derbyshireko ehungintza lantegi abandonatu batean edota Nottinghameko Bonington Galeria lako leku desbardinetan izan da ikusgai.
2014ko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ditue
2015-03-18 14:30 sariak-autortzakEuskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egin dabe sari-emote ekitaldia. Euskaltzaindiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatzen dituen sariok idazle gazteak literaturearen mundura erakartea dabe helburu nagusi. Genero bi saritzen dira: narrazinoa eta poesia.
Durangoko bonbardaketearen 78. urteurreneko oroimen-ekintzak aurkeztu ditue
2015-03-18 13:54Durangoko Udalak eta Gerediaga alkarteak antolatu dabe Durangoko bonbardaketearen 78.urteurreneko oroimen-ekintzen egitaraua. Erakusketea, irrati tailerra eta bisita gidatuak egingo ditue, martiaren 24tik aurrera. Hilaren 31n, urteurren egunean, jarduera bereziak izango dira.
Bilbo kulturearen munduko uriburu izango da egunotan
2015-03-18 12:50 KultureaEguaztenetik barikura bitartean, Azkuna Zentroak Uri eta Tokiko Gobernuen Sareak (CGLU) antolatutako Kulturea eta uri iraunkorrak gailurra hartuko dau. Mundu osoko 50 herrialdetako ordezkariak izango dira biltzarrean, tartean, Dakar, Mexiko, Bartzelona, Montreal, Buenos Aires eta Istanbuleko alkateak.
Durangon, apirilaren 2tik 5ra izango da III. Topaklown
2015-03-18 09:25 KultureaTopaklown Durangoko San Agustin Kulturgunea eta Ganso & Cia, antzokiko konpainia egoiliarraren artean sortutako proiektua da. Topaklown, klowna praktiketan dabenen topagunea da, klownagaitik jakinmina dabenena edo, besterik barik, seduziduten itxi eta emozino eta umore onagaz gozau nahi dabenen topalekua da.
Euskadiko Filmategiak ikus-entzunezko funtsen zati bat ikusgai jarri dau webgunean
2015-03-17 17:23 BarriakWebguneko Funtsak atalean eskegitako irudiak hamarraldietan eta bildumetan dagoz banatuta. 1910etik hasi eta 80ko hamarraldira arteko epean egin ziran filmak hartu dira aintzat lehenengo fase honetan. Hilero film bat eskegiko dau Filmategiak eta haren garrantzia historikoagaitik, artistikoagaitik edo kulturalagiatik egingo da aukeraketea.
Lea-Artibai BBK Sariketako finalista
2015-03-17 14:47 BertsolaritzeaLea-Artibaiko taldeak martiaren 26an Bilboko Kafe Antzokian jokatuko dan finalerako txartela irabazi dau. Bigarren finalistak martiaren 24ean erabagiko dira Sopelan.
Pre-Fant Bilboko BBK Aretora helduko da maiatzaren 2tik 6ra bitartean
2015-03-17 13:09 BarriakMaiatzaren 8tik 15era bitarteko astean Bilbo zinema fantastikoaren uriburu bilakatuko da barriro, Fant Zinemaldiaren XXI. edizinoa ospatuko baita. Ohikoa danez, aurreko egunetarako hainbat jarduera programau ditue; aurten Kale Nagusiko BBK Aretoan egingo dira, maiatzaren 2tik 6ra, eta sarrerea dobakoa izango da.
Bilboko Alondigeak Azkuna Zentroa izena izango dau aurrerantzean
2015-03-16 17:30 kulturbizBilboko Alondigako Administrazino Batzordeak gaurdanik Azkuna Zentroa izena hartuko dauen zentro honen izen barria onartu dau. Bilbo gaur bertan izan da izen aldaketearen lekuko. Izen barria eraikinean, webgunean, aldizkarian eta zentroaren komunikazino osogarri guztietan agertuko da.
Busturialdea be finalaurrekoetarako sailkatu da BBK sariketan
2015-03-16 16:22 BertsolaritzeaBertsolari gazteen BBK sariketaren hirugarren eta azken kanporaketea jokatu dabe gaur Busturialdeko eta Durangaldeko taldeek Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuan. Puntuetan alde gitxigaz, Busturialdeko taldea izan da irabazlea.
Rikardo Arregi XXVII. Kazetaritza Sariaren deialdia zabalik dago
2015-03-16 14:04 Euskerea berbagaiMaiatzaren 12ra arte zabalik egongo da Rikardo Arregi XXVII. Kazetaritza Sarian parte hartzeko epea. 2014ko maiatzaren 7tik 2015eko maiatzaren 6ra bitartean euskeraz argitaratutako kazetaritza lanak aurkeztu daitekez. Andoaingo Udalak antolatzen du urtero sariketea, Eusko Jaurlaritzearen diru laguntzea eta babesagaz.
Antonio Soler eta Jon Bilbao protagonista 'Eztabaidak literatureagaz' ekimenean
2015-03-16 13:54 KultureaEztabaidak literatureagaz ekimenak, bere eleberriakaitik ezaguna dan Antonio Soler eta ipuinakaitik ezaguna dan Jon Bilbao idazleak batuko ditu. Bertan, genero bien arteko distantzia finkatzen daben ezaugarrien ganean berba egingo dabe: kontakizunaren luzerea, egituraketea, erritmoa, gaia…
Bermeok Nestor Basterretxea omenduko dau martiaren 21ean
2015-03-16 11:34 kulturbizOmenaldia Bermeoko Kasinoko areto nagusian izango da, eguerdiko 12:00etan. Ekitaldi berezia izango dala azaldu dabe, Bermeoko herritar eta talde askok parte hartuko dabelako, besteak beste, txistulariek, txalapartariek, gaiteroek, jantzariek, Bermeoko Abesbatzak eta Izaro Abesbatzak. Herriak Nestor Basterretxeari egingo deutson omenaldia izango da, asko izan baitira omenaldi hau egiteko interesa agertu daben herritarrak eta alkarteak.
Osasun arazo bat tarteko, Nanga Parbateko tontorra zapaldu barik etxera Alex Txikon eta sokakideak
2015-03-16 10:04Azkenean ezinezkoa izan da. Emoten eban dana alde egoala tontorrera heltzeko baina bezperan 8.000 metro ingurura heldu ostean, bigarren ekinaldirako prest egozanean, Alex Txikon, Daniele Nardi eta Ali ‘Sadpara’ arrapaladan abiatu dira 4. kanpalekutik (7.200m) beheruntz; alturako gatxaren agiriko sintoma larriak izan ditualako eskalatzaile pakistandarrak.
Eneko Lazkozek irabazi dau Burlatako finalaurrekoa eta finaleko zortzikotea erabagita geratu da
2015-03-16 09:32 BertsolaritzeaBurlatako saioaren ostean, erabagita gelditu da martiaren 28an Elizondon jokatuko dan finaleko zortzikotea: Julio Soto, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes Itturri, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Julen Zelaieta.
Ibon Sarasola euskaltzaina omendu dabe gaur Donostian
2015-03-13 14:51 sariak-autortzakEHUko irakasle eta euskaltzain oso Ibon Sarasolari omenaldia egin deutsie gaur lagunek eta irakaskideek, EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroko Antonio Beristain aretoan. Ekitaldia 11:00etan hasi da, eta han izan ditu alboan, besteak beste, Pello Salaburu, Miren Azkarate, Blanca Urgell eta Josu Landa.
Aguxtin Alkhatek 'Haizeen meneko' diskoa kaleratu dau
2015-03-13 14:27 MusikeaBigarren diskoa dau Haizeen meneko (Elkar) Aguxtin Alkhatek, eta Elkar estudioko Sesioetan parte hartu ostean atera dau. Hamar kanta sortu ditu Heletako musikariak, folka eta rocka nahastauz. Martiaren 14an aurkeztuko dau zuzenean, Aiziritzeko plazan, 21:00etan; eta, 19an, Baigorrin.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...