Irailaren 20an hasiko da Gipuzkoako bertsolari txapelketea, 43 parte-hartzailegaz
2015-09-14 09:59 BertsolaritzeaBeasainen jokatuko dan saioagaz ekingo deutsie lehiaketeari, final zortzirenetako fasean. Final laurenak eta finalaurrekoak jokatu eta gero, abenduaren 20ko finalean erabagiko da aurtengo Gipuzkoako txapelduna. Aitor Sarriegi aurreko edizinoko irabazleak ez dau parte hartuko eta, beraz, 43 parte-hartzaileetako bat be ez da finalera zuzenean helduko.
50. Durangoko Azokan parte hartzeko epea irailaren 30era arte zabalik
2015-09-11 13:40 KultureaAbenduaren 4tik 8ra antolatuko dan 50. Durangoko Azokan parte hartu nahi daben argitaletxe, diskoetxe, produktora, alkarte, erakunde eta banatzaileek zein auto-produktoreek irailaren 30era arteko epea izango dabe izena emoteko.
Naukas 2015 Bilbon, zientzia eta umorea dosi txikietan
2015-09-11 11:52 KultureaGaur eta bihar, irailaren 11n eta 12an, zientzia modu errazean gizarteratzea helburu dauen Naukas 2015 ekitaldia izango da Bilbon. Aurten, naukas.com plataformearen eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrearen eskutik jatorkun ekitaldiaren 5. edizinoa da eta EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan izango dira ekitaldiak.
Kattalin Minerrek irabazi dau XVIII. Igartza Saria
2015-09-11 11:27 KultureaAurkeztu diran hamabost proiektuen artean Minerren Kafe beteak nobela proiektua aukeratu dau Ana Jaka, Igor Estankona eta Danele Sarriugartek osotutako epaimahaiak. Sariak 6.000 euroko diru-laguntzinoa eta lana argitaratzeko konpromisoa dakarz. Urtebeteko epea izango dau hernaniarrak lana ontzeko.
Alberto Schommer, erretratuaren maisua hil da
2015-09-11 10:18 kulturbiz1928an Gasteizen jaiotako Alberto Schommer argazkilaria Donostian hil zan bart, 87 urte zituala, minbiziak jota. Schommer datorren zapatuan erraustuko dabe, Donostiako Recalde tanatorioan. Donostiako Vascongada hileta-zerbitzuetako etxeak zehaztu dauenez, familiak ez dau hiletarik edo ekitaldi zibilik antolatuko, eta, era berean, hil-kaperarik ez jartea erabagi dabe. Beilatokia Shommerrek Donostian dauen etxean dago.
'Zer o no ser?' goiburupean, aisialdi eta kirol monitoreek be euskerea ikasteko laguntzinoa jasoko dabe Bilbon
2015-09-10 18:11 Euskerea berbagaiUdalak indartu egin nahi izan ditu hizkuntzearen normalizazinoan ondorio biderkatzaileak dituen kolektiboak. Esangura horretan, aisialdi eta kirol jardueretan dabilzan monitoreei zabalduko jake laguntzinoa jasoteko aukerea, egunero egiten daben lanak upealako garrantzia dauelako ume-gaztetxuen hizkuntza jokabidean.
Ruper Ordorika oñatiarrak ekingo deutso VI. Izar & Star zikloari
2015-09-10 14:03 MusikeaRuper Ordorikak Izar & Star emonaldien seigarren edizinoari ekingo deutso datorren irailaren 25ean. Bilboko Campos Eliseos antzokiaren areto nagusian emongo dau kontzertua oñatiarrak eta Lou Reed, Bod Dylan eta Georges Brassensen abestiak kantauko ditu.
Irailean eta urrian Deustuko Unibersidadeko sifoia bisitau ahal izango da
2015-09-10 12:55Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta AZTI Teknologia zentroak alkarren artean antolatu daben Itsasadarraren magia – 35 urte bizia sortuz egitasmoak ekimen barria jarriko dau martxan irailean. Ekimen horren bitartez, herritarrek Unibersidadeko Sifoia izenez ezagutzen dana bisitau ahal izango dabe, Bizkaiko saneamendu sareko lur azpiko instalazino berezienetakoa.
'Kapulana bat zintzilik', Mundukide, Lanku eta Miren Amurizaren eskutik
2015-09-10 11:50 KultureaMundukiden 15 urte beteten doguz eta orain artean kooperatibaz kooperatiba gure lanaren argazki erakusketa ibiltari bat izan dogun lez, Euskal Herrian zehar herriz herri zabaltzea erabagi dogu. Erakusketa hori gainera, bertso eta ipuinakaz jantziko dau Miren Amuriza bertsolariak. Lehenengoz erakusketea urriaren 5etik 11ra bitartean Berrizen izango da eta lehen emonaldia, barriz, urriaren 8an bertako kultur etxean 20:00etan hasita.
Zeanuriko Ipiñaburu gaztandegiak irabazi dau Ordiziako XLII. Gaztai Txapelketea
2015-09-10 11:17 Jan edanakZeanuriko Ipiñaburu gaztandegiak irabazi dau Ordiziako Gaztai Txapelketearen 42. edizinoa. Besteak beste, Martin Berasategi, Pedro Subijana, Elena Arzak eta Hilario Arbelaitz sukaldariek eta Jon Plazaola aktoreak osotutako epaimahaiak Zeanuriko gaztaia aukeratu dau Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroatik heldutako 48 gaztaien artean.
Getxon egingo da irailaren 10etik 12ra I. Euskaltel Bowlzilla skate txapelketea
2015-09-10 10:30I. Euskaltel Bowlzilla lehiaketeak berrogeita hamar skaterretik gora batuko ditu gaur, hilak 10, hasi eta zapatura arte Areetako eta Arrigunagako skate-parkeetan antolatuko diran hiru lehiaketetan. Parte-hartzaileen artean, besteak beste, Pat Ngoho rider kaliforniarra izango da, Master kategorian bowleko munduko txapelduna
Inpernuko Poza Trikitixearen XIII. Jardunaldietan tonalidadeak aztertuko ditue
2015-09-09 17:46 MusikeaEuskal Herriko Trikitixa Alkarteak Inpernuko Poza Trikitixearen Jardunaldien 13. edizinoa antolatu dau, eta trikitixea joteko lehengo eta oraingo tonalidade desbardinak izango ditue aztergai. Jardunaldiotan berbaldi bat eta mahai-inguru bat izango dira, Donostian, eguenean eta barikuan, irailaren 10ean eta 11n.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzeko ekimenak aurkeztu ditue Bilbon
2015-09-09 15:28 Euskerea berbagaiAurkeztutako ekimenen artean, besteak beste, Eusko Jaurlaritzeak dobako itzulpen zerbitzua eskainiko dau 123/2008 Dekretuak ukitzen dituan enpresa eta saltokientzako.
Arrigorriagan abiatuko da XVIII. Bosteko erakusketa ibiltaria
2015-09-09 15:02 KultureaErakusketan hiru artista bizkaitar gazteren lana egongo da ikusgai, ibilbide profesional handikoak danak: pinturan ibiliak dira Ana Riaño eta Iker Serrano eta argazkigintzan, bestetik, Roberto Aguirrezabala.
Iker eta Eneko Pou anaiek 4 bide barri zabaldu ditue Siberian
2015-09-09 14:12Errusiako Artikoan, Bilibino parajean joandako garagarrilean lau bide barri zabaldu ditue Pou arabarrek, euren ibilbide aberatseko lorpenik handiena: Aupa 6c/300 m, Mosquito Rock Tour 7a+/450 m, Into the Wild 7a/425 m eta The Two Parrots 7a/320 m; eta behe-behetik zabaldutako El General eta El Comandante, estilo librean, ekinaldi bakarrean, gehienez 11 orduko tartean.
Bilboko Itsasadar Handia arrantza eskolea domekan itzuliko da Erripa kaira
2015-09-09 11:29Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Bizkaiko Arrantza Federazinoak Bilboko Itsasadar Handia arrantza eskolearen ikasturte barria jarriko dabe martxan datorren domekan, irailaren 13an, Bizkaiko uriburuko Erripa kaian, aurreko urteetan parte-hartzean izandako arrakastearen ondoren eta itsasadarreko biologiak eta landareek bizi daben susperraldiaz gozetan jarraitzeko.
Euskal jantzearen inguruko erakusketa bat edegiko dabe Miarritzen datorren barikuan
2015-09-08 18:32 KultureaEuskal Kultur Erakundeak (EKE) produzidu dauen Soka, euskal dantzaren urratsetan izenburuko erakusketeak 150 metro koadroko tokia hartuko dau Miarritzeko Santa Eugenia eleizpean eta bertan euskal jantzearen gorabeherakaz gozauko dabe hurreratzen diranek. Sarrerea doban da eta urriaren 11 arte egongo da bertan ikusgai.
Bilbok 2015eko Ibiltaria aukeratuko dau
2015-09-08 17:22Isidro Elexgarai, Laboral Kutxako komunikabideakazko harremanetarako zuzendaria, Gorabideren erabiltzaileak (adimen-urritasuna daben personakaz lan egiten dauen alkartea) eta Movistar taldeko Beñat Intxausti txirrindulari bizkaitarra, 2015eko Giroko etapa bat irabazi ebana dira sari honen hautagaiak.
Unai Aranzadiren 'Jambo Amani?' lanak Bolibiako Giza Eskubideen Nazinoarteko XI. Zinemearen Pukañawi saria jaso dau
2015-09-08 14:45 Barriak2012an filmautako Jambo Amani?, dokumentalak ordu erdi batean Kongoko Errepublika Demokratikoan batzuek indarkeriari uko egin eta Nazino Batuen birgizarteratzeko programa batean zelan sartzen diran erakusten dau. Unai Aranzadi kazetari getxotarra gaur egun Independent Docs Suediako Independent produkturako zuzendaria da.
'Loreak' euskerazko filma, Oscarra eskuratzeko hautagai
2015-09-08 13:41 BarriakEspainiako Zinema Akademiak 88. Oscar sarietan, ingelesezkoa ez dan film onenaren kategorian, zein film aurkeztuko dauen aukeratzeko lehen hautaketea egin dau: Loreak, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariena, euskerazko lana, Magical Girl Donostiako igazko Zinemaldiko Urrezko Maskorraren irabazlea eta Felices 140 Gracia Querejetaren lana.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...