Behe kanpalekuan geldi, edur artean Txikon eta lagunak
2015-02-25 13:20Beste egun bat edur artean. Gaur goizean, gauean pilatutako ia 70 zm. edur garbitu behar izan dabe dendatik urten ahal izateko. Bien bitartean, meteoa momentuz aldakorregia da tontor eguna finkatzeko baina espero dogu laster gorantz atera ahal izatea.
Dejabu Panpin Laborategiaren 'Arrastoak' lanak irabazi dau XV. Donostia Antzerki Saria
2015-02-25 12:08 KultureaDonostiako Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatutako XV. Donostia Antzerki Saria jaso dau Dejabu Panpin Laborategiaren Arrastoak beharrak. Martiaren 27an, Antzerkiaren Nazinoarteko Egunean, egingo dabe sari-emote ekitaldia Victoria Eugenia antzokian.
Ray Fernandez kubatarraren bizipoza gurean izango da
2015-02-25 10:50 MusikeaRayren abestien letrak bereziak dira, haren ahotsa apartekoa da eta abesterakoan erakusten dauen indarra ahaztu ezinekoa. Gainera, Ray Fernándezegaz musikari onak datoz, haren erritmo bizi eta inprobisazino senera ondo ohituriko Miguel Alejandro Valdés baxua, Roylan Carballosa perkusionistea eta Lorenzo Molina tronpeta jolea.
Zinebik 'Mercedes Sosa, la voz de Latinoamérica' eskainiko dau Bilbon
2015-02-24 17:40 BarriakZinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak urte osoan bere programazinoari jarraipena emoteko antolatzen dauen Hileko dokumentala estreinaldien zikloak Rodrigo H. Vilaren Mercedes Sosa, la voz de Latinoamérica (Argentina, 2013) filma eskainiko dau datorren eguenean, zezeilaren 26an.
Itzulpen perfektuaren bila
2015-02-24 11:49 kulturbizQTLeap (Quality Translation by Deep Language Engineering Approaches) proiektuaren helburua da (Europako Batzordearen hiru miloe euroko finantzazinoa izan dau hiru urterako) metodologia barritzaile bat ikertzea eta sortzea, zortzi hizkuntzaren itzulpen automatikoa lortzeko: euskerea, gaztelania, ingelesa, portugesa, alemana, txekierea, bulgarierea eta nederlanderea.
M. Night Shyamalanen 'Wayward Pines' telesaila Bilboko FANTen estreinauko dabe
2015-02-24 11:37 ZinemeaFANT Bilboko Fantasiazko Zinemaldia maiatzaren 2tik 15era bitartean egingo dabe, eta daborduko hasi dira egitarauaren barri emoten. Hilaren 14an, M. Night Shyamalan zinemagilearen Wayward Pines telesaila estreinauko dabe, eta, ganera, Bibon AEBetan baino bederatzi ordu lehenago ikusi ahal izango da, jaialdiaren arduradunek jakinarazo dabenez.
Hemen da Leioako Kultur Maratila 2015
2015-02-23 17:56 KultureaLeioako Udalak, Artedrama eta Kultur Leioak alkarlanean sortutako aste kulturala aurkeztu dabe gaur goizean Kultur Leioako prentsa gelan. Laugarren urtez jarraian egingo da Kultur Maratila, antzerkia, musika, performantzea, etab. buztartu eta plazaratzea helburu dauelarik, euskal sorkuntzea beti oinarri izanik.
'Euskera' agerkariaren 2013ko zenbakiak sarean dagoz
2015-02-23 14:25Euskaltzaindiaren webgunean irakurgai dagoz daborduko Euskera agerkariaren 2013ko zenbaki biak. Aldizkariaren hemerotekan ipini ditue, Azkue bibliotekan katalogatu eta indexau ostean. Liburuki bi dira: Euskera 2013, 1 eta Euskera 2013, 2. Agerkarietako batean 2013. urteko Akademiaren lanak eta bizitza akademikoa batu ditue, eta bestean, ikerketa-lanak eta ekarpen teorikoak nahiz praktikoak.
Ander Fuentes Itturri eta Eneko Lazkoz aurrera doaz Nafarroako Bertsolari Txapelketan
2015-02-23 11:16 BertsolaritzeaHurrengo fasera sailkatu dira saioak irabazita: Joan Barberena, Julio Soto, Aimar Karrika, Ander Fuentes eta Eneko Lazkoz.
Puntuazinoaren arabera: Oier Lakuntza, Xabier Terreros, Oskar Estanga, Eneko Fernandez, Iñigo Olaetxea, Julen Zelaieta, Miel Mari Elosegi, Saioa Alkaiza, Amaia Elizagoien, Alazne Untxalo, Sarai Robles, Kotte Plaza eta Aritz Saragueta.
Gonzalez de Iñarrituren 'Birdman' irabazle, Oscar sarietan
2015-02-23 10:48 BarriakPelikula onenaren saria, zuzendari onenarena, gidoi onenarena eta argazki onenarena irabazi ditu Alejandro Gonzalez de Iñarritu mexikarraren Birdman pelikuleak Oscar sarietan. Berau izan da irabazle. Boyhood bere lehiakide nagusiak Oscar bakarra jaso dau. Aktore onenak Julianne Moore eta Eddie Redmayne izan dira.
Oihane Pereak irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako laugarren finalaurrekoa
2015-02-23 09:50 BertsolaritzeaArabako Bertsolari Txapelketako laugarren finalaurrekoa Aramaioko Kultur Etxean jokatu zan zapatu arrastian. Bigarren bueltako lehenengo saio honetan Oihane Perea, Jon Ruiz de Pinedo, Unai Bengoetxea, Iker Agirre, Irati Anda eta Ruben Sanchez bertsolariek kantau eben, eta Perea zalduondarra izan zan nagusi. Aramaioko Kultur Etxeko aretoa beteta egon zan, 100 lagun inguru batu ziran.
Ze Mays taldeak 'Harro ibili' Ibilaldiko kantea aurkeztu dau
2015-02-20 14:13 Euskerea berbagaiMaiatzaren 31n, Bilbo Zaharra auzoko Harrobia ikastoleak harro hartuko dau Ibilaldia jaiaren 37. edizinoa, eta holan adierazo dabe gaur Harro ibili abestiaren aurkezpenean. Zea Maysek sortu dau kantea, baina kolaboratzaile ugari izan ditu, tartean, Doctor Deseoko Francis, Rafa Aceves pianistea eta Jose Antonio Nielfa La Otxoa. Gaur arrastian, 19:30ean, aurkezpen-jaia egingo dabe ikastolan bertan.
'Mungian zaharrak barri'
2015-02-20 11:59 kulturbizLan honen helburua, Mungiako euskal ondare etnografikoa eta linguistikoa batu, sailkatu, landu eta beragaz Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko umeentzako Euskal Curriculumean txertagarri dan material didaktiko-pedagogikoa eskaintzea izan da. Azken baten bizimodu tradizionala eta herri jakituria batu eta modu barritu eta erakargarri baten zabaltzea eta gizarteratzea.
Gernikako Lekuek musika jaialdiak leku gehiago batuko ditu aurten
2015-02-20 10:14 MusikeaHogeita hamar musika ekitalditik gora eskainiko ditu aurten Lekuek jaialdiak. Bertoko eta kanpoko musikariak etorriko dira Gernikara, estilo askotakoak; esaterako, Albert Pla, Bide Ertzean, Zea Mays, Hesian, Ray Fenazdez, Shur-i-kan, Tooth, Morau eta Beñardo, Ainara LeGardon, Potato eta Aterkings. Martiaren 8an abiatuko da egitaraua.
Nafarroako Parlamentuak Euskerearen Legearen aldaketea onartu dau
2015-02-20 09:57 Euskerea berbagaiEuskeraz ikasteko aukerea Nafarroako ikastetxe guztietara zabaldu dau oraingo aldaketeak, eta, ondorioz, eremu ez-euskalduneko eskola publikoetara eroango dau D eredua.
'Aurretik, ondoren' album ilustratua saritu dabe Bolognako Liburu azokan
2015-02-19 17:12 sariak-autortzakTtarttalo argitaletxeak igaz euskaratu eta kaleratu eban Anne-Margot Ramsteinen eta Matthias Areguiren Aurretik, ondoren album ilustratua saritua izan da Bolognako Liburu Azokan.
UEUk hamazortzi ikastaro eskainiko ditu udabarrian
2015-02-19 16:58Udako Euskal Unibersidadeak udabarriko eskaintzea aurkeztu barri dau. Aurten, on line ikastaroek garrantzi berezia izango dabe. Zezeiletik maiatzera bitartean, 18 ikastaro emongo ditue, Eibar, Gasteiz eta Iruñean.
Trena: modernidadearen ikur
2015-02-19 13:25 kulturbizFerrocarriles y sociedad urbana en el País Vasco lanak, UPV/EHUk argitaratu dauenak, trenaren garrantziari buruzko bederatzi ikuspuntu ezezagun batzen ditu. Trenaren presentziak modernidade zigilua emoten dau: modernidade ekonomikoarena ez eze, modernidade urbanoaren, sozialaren eta kulturalaren zigilua be ezartzen deutso uriari
Jose Mari Segurolak 'Ukabilak eta loreak' ipuin liburua aurkeztu dau
2015-02-19 12:04 KultureaIgnacio Aldekoa sariketea birritan irabazi ostean, liburua argitaratu barri dau Jose Mari Segurolak azpeitiarrak Elkar etxeagaz. Julen Belamuno ezizenagaz sinatu dau Ukabilak eta loreak. 2007 eta 2013 artean idatzitako kontakizunak batu ditu bere lehenengo lan honetan.
HABEk A1erako eta A2rako 'Bagoaz!' ikasmateriala argitaratu dau
2015-02-19 09:57 Euskerea berbagaiHABEk ikasmaterial barria sortu dau Bagoaz! izenburupean, euskera ikasle hasibarriei (A1 eta A2 mailetakoei) zuzenduta. Entzumena eta mintzamena lantzeko testuak eta ariketak batzen ditu ikasmaterial barriak, eta Ikasbil (www.ikasbil.eus) atarian argitaratuko ditu HABEk.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...