Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. liburukia aurkeztu dabe Gasteizen

Bizkaie! 2015-02-27 15:32   kulturbiz

Gasteizen, Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. liburukia aurkeztu dau Euskaltzaindiak. Aurrekoak lez, EHHAren liburuki barria Laboral Kutxaren babesagaz argitaratu dau Akademiak. Seigarren liburukiak aditz morfologia lantzen dau eta gehien erabilten diran aditzaren forma jokatuak aztertzen ditu. Liburuagaz batera, edukia PDF formatuan jasoten dauen CD-ROM bat kaleratu dabe.

Noa Lur Trio taldeak 'Badakit' lehen lana aurkeztuko dau 365 Jazz Bilbao zikloan

Bizkaie! 2015-02-27 14:42   Musikea

Noa Lur Trio taldeak kontzertu bana emongo dau barikuan eta zapatuan, zezeilaren 27an eta 28an, Bilbao 700 Fundazinoaren 365 Jazz Bilbao egitarauan, gaueko 23:00etatik aurrera. Saioak Bilboko Hesperia hotelean izango dira.

Niki de Saint Phalleren ibilbide osoa ikusgai, Bilboko Guggenheim museoan

Bizkaie! 2015-02-27 11:38   Kulturea

Berrehun artelan batu ditue Niki de Saint Phalle artista frantsesaren atzera begirako erakusketan Bilboko Guggenheim museoan, orain arte egileari buruz egindako handienean. Pinturak, eskulturak eta ikus-entzunezko lanak jaso ditue, tartean artxiboko hainbat dokumentu. Erakusketea bagilaren 11ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

‘Chez les basques’ zinema zikloa Bilbora etorriko da

Bizkaie! 2015-02-27 11:23   Zinemea

Euskal Herriko Unibersidadearen eta Punto de Vista Nazinoarteko Zinema Festibalaren arteko kolaborazinoari esker, film batzuk pantailaratuko dira Bizkaia Aretoan, eta horri lotuta euskerazko jardunaldiak izango dira Bernardo Atxaga, Amets Arzallus  eta Oskar Alegria hizlariakaz.

Alex Txikon eta sokakideek I. kanpalekuranzko bidea hartu dabe goizeon

Bizkaie! 2015-02-27 10:35

Egunez egun, kanpalekuetan gora egitea da plana: etzidamu III.era (6.700m, gogoratu bertan materiala itxi ebela Txikonek, ‘Sadpara’k eta Nardik), hurrengoan IV.era (oraindino ekipau bako tartea da hau) eta, badirudi, martitzena edo eguaztena bitartean izango dala Nanga Parbaten tontorrera (8.126m) saiakerarako egunik aproposena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ekki Euskal Kulturgileen Kidegoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-02-27 10:14   kulturbiz

Urrian hasi zan martxan Ekki, eta atzo egin eben alkarte barriaren aurkezpena Bilbon, Euskerearen Etxean. Bost erakunde sortzaileetako eta Bizkaia eta Gipuzkoako aldundietako ordezkariek hartu eben parte ekitaldian. Egile eskubideak kudeatzeko euskal agentzia da Ekki.

Jon Kortazarren 'Literatura vasca. Siglo XX' liburuaren 25. urteurrenean, erakusketea antolatu dau Mungiako Udalak

Bizkaie! 2015-02-26 17:41   Kulturea

Erakusketearen osogarri, zezeilaren 26an, Euskal Literaturea: atzo, gaur... bihar izenburuko mahai-ingurua egingo da leku berean, iluntzeko 19:00etan. Xabier Etxaniz EHUko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Kirmen Uribe idazleak eta Jon Kortazarrek berak parte hartuko dabe.

Los Coronas, Freedonia eta The Weapons, MAZ Basauriko aurkezpen jaian

Bizkaie! 2015-02-26 14:18   Musikea

Los Coronas, Freedonia eta The Weapons taldeak MAZ Basauri 2015 jaialdiko aurkezpen jaian izango dira martiaren 27an, Basauriko Social antzokian. Dino Velvet Pinchadiscos izango da gaua zarratzeko arduraduna. Sarrerak bariku honetan, zezeilaren 27an, jarriko dira salgai.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Ed Sheeran nagusi, Brit Awards sarietan

Bizkaie! 2015-02-26 11:48   Musikea

Londresen bart, Ed Sheeran abeslaria izan da Brit sarietako irabazle nagusia. Britainia Handian banatzen diran musika sari garrantzitsuenetan, artista onenaren eta disko onenaren sariak jaso ditu aitatu artisteak Damon Albarn, George EzraSam eta oraintsu lau Grammy sari irabazitako Sam Smith bazterrean itxita.

Leonardo Padura kubatarraren ipuin guztiak batzen dituan 'Aquello estaba deseando ocurrir' aurkeztuko dabe Bilbon

Bizkaie! 2015-02-26 10:50   kulturbiz

Leonardo Padura idazle kubatarraren ipuin guztiak batzen dituan Aquello estaba deseando ocurrir liburuaren aurkezpena egingo dabe Bilboko Bidebarrieta liburutegian martiaren 11n. Idazlea bertan dala, ekitaldia 19:30ean hasiko da, sarrera libreagaz jesarleku guztiak bete arte.

Bilboko II. Artisau Garagardaoaren Azokea barikuan eta zapatuan izango da

Bizkaie! 2015-02-26 09:39   Kulturea

Helburua artisau garagardaoaren sorrerearen artea alkarbanatzea eta zabaltzea da, eta horretarako 11 garagardao marka izango dira, gehienak Euskal Herrikoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Bertsolaritzearen sekretuak. Isilduriko emakumeen historia' Euskal Herrian zehar

Bizkaie! 2015-02-25 17:05   Bertsolaritzea

Bertsolaritzearen sekretuak. Isilduriko emakumeen historia ikuskizunaren gidoia: Jokin Labaien eta Nerea Elustondorena da; antzezleak, barriz, Oskar Estanga eta Odei Unzueta; narratzailea: Jokin Labaien; eta musikearen ardurea Idoia Noblerena da.

Carreras Mugica eta Altxerri, Arco Arte Garaikidearen Azokan

Bizkaie! 2015-02-25 14:41   Kulturea

Mundu osoko 32 herrialdetako berrehun bat galeriek bat egingo dabe egunotan, gaur hasi eta martiaren 1era arte, Madrileko Arco Arte Garaikidearen Nazinoarteko Azokan. Aurte be euskal ordezkari bi besterik ez dira izango bertan, Bilboko Carreras Mugica eta Donostiako Altxerri.

VIII. Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Jaialdia Ordizian eta Tolosan izango da hilaren 27tik martiaren 21era arte

Bizkaie! 2015-02-25 14:33   kulturbiz

Ipuin eta kontakizunak ahoz aho zabaltzean, herriaren kulturea eta nortasuna ezagutarazoten dira eta helburu horregaz, Ahoz Aho Jaialdia antolatu dau zortzigarren aldiz Intujai Teatrok. Ordizian eta Tolosan egingo ditue ekitaldiak zezeilaren 27tik martiaren 21era arte, eta Japonia, Kolonbia, Kuba, Bulgaria eta Azerbaijango hainbat konbidaduk hartuko dabe parte bertan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Behe kanpalekuan geldi, edur artean Txikon eta lagunak

Bizkaie! 2015-02-25 13:20

Beste egun bat edur artean. Gaur goizean, gauean pilatutako ia 70 zm. edur garbitu behar izan dabe dendatik urten ahal izateko. Bien bitartean, meteoa momentuz aldakorregia da tontor eguna finkatzeko baina espero dogu laster gorantz atera ahal izatea.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Dejabu Panpin Laborategiaren 'Arrastoak' lanak irabazi dau XV. Donostia Antzerki Saria

Bizkaie! 2015-02-25 12:08   Kulturea

Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatutako XV. Donostia Antzerki Saria jaso dau Dejabu Panpin Laborategiaren Arrastoak beharrak. Martiaren 27an, Antzerkiaren Nazinoarteko Egunean, egingo dabe sari-emote ekitaldia Victoria Eugenia antzokian.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ray Fernandez kubatarraren bizipoza gurean izango da

Bizkaie! 2015-02-25 10:50   Musikea

Rayren abestien letrak bereziak dira, haren ahotsa apartekoa da eta abesterakoan erakusten dauen indarra ahaztu ezinekoa. Gainera, Ray Fernándezegaz musikari onak datoz, haren erritmo bizi eta inprobisazino senera ondo ohituriko Miguel Alejandro Valdés baxua, Roylan Carballosa perkusionistea eta Lorenzo Molina tronpeta jolea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zinebik 'Mercedes Sosa, la voz de Latinoamérica' eskainiko dau Bilbon

Bizkaie! 2015-02-24 17:40   Barriak

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak urte osoan bere programazinoari jarraipena emoteko antolatzen dauen Hileko dokumentala estreinaldien zikloak Rodrigo H. Vilaren Mercedes Sosa, la voz de Latinoamérica (Argentina, 2013) filma eskainiko dau datorren eguenean, zezeilaren 26an.

Itzulpen perfektuaren bila

Bizkaie! 2015-02-24 11:49   kulturbiz

QTLeap (Quality Translation by Deep Language Engineering Approaches) proiektuaren helburua da (Europako Batzordearen hiru miloe euroko finantzazinoa izan dau hiru urterako) metodologia barritzaile bat ikertzea eta sortzea, zortzi hizkuntzaren itzulpen automatikoa lortzeko: euskerea, gaztelania, ingelesa, portugesa, alemana, txekierea, bulgarierea eta nederlanderea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

M. Night Shyamalanen 'Wayward Pines' telesaila Bilboko FANTen estreinauko dabe

Bizkaie! 2015-02-24 11:37   Zinemea

FANT Bilboko Fantasiazko Zinemaldia maiatzaren 2tik 15era bitartean egingo dabe, eta daborduko hasi dira egitarauaren barri emoten. Hilaren 14an, M. Night Shyamalan zinemagilearen Wayward Pines telesaila estreinauko dabe, eta, ganera, Bibon AEBetan baino bederatzi ordu lehenago ikusi ahal izango da, jaialdiaren arduradunek jakinarazo dabenez.