Eneko Abasolo ‘Abarkas’ek irabazi dau #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketea
2014-10-27 09:59 BertsolaritzeaAriketa guztiak egin ostean, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’-ek lortu eban puntu gehien batzea, 377 puntu. Holan, finalaurrekoetarako txartela irabazi dau iurretarrak, eta zemendiaren 22an Etxebarrian kantauko dau.
Cecilia Roth aktore argentinarrarentzat Zinebiko Ohorezko Mikeldi saria
2014-10-24 14:18 sariak-autortzakInterpretetako orduan erakutsitako askatasun eta heldutasuna nabarmendu dabe Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Jaialdiko arduradunek. ZInebiren inaugurazino ekitaldian jasoko dau saria Cecilia Roth antzezle argentinarrak, zemendiaren 14an, Arriaga antzokian.
EKKI Euskal Kulturgileen Kidegoa egile eskubideak kudeatzeko agentzia martxan da
2014-10-24 12:27 kulturbizBost alkarte dira bazkide sortzaileak, Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Editoreen Elkartea, Musikari Euskal Herriko musikariak, Bertsozale Elkartea eta Irudika euskal irudigileen alkarte profesionala. Euskal sortzaile guztiak agentzia berean batzeko aukerea eskaintzen ddau, egile eskubide guztiak leku beretik kudeatzea. Igor Estankona idazlea da EKKIko idazkaria.
Ramiro Pinilla bizkaitar idazlea hil da
2014-10-23 18:00 KultureaRamiro Pinilla (Bilbo, 1923 – Getxo, 2014) idazlea gaur, eguena, hil da, 91 urte zituala. Ibilbide emonkorrean, Euskadi Saria birritan irabazi eban (La tierra convulsa, 2004, eta Aquella edad inolvidable, 2012). Gainera, Espainiako Narratiba Sari Nazionala (Las cenizas del hierro, 2005) eta Nadal saria (Las ciegas hormigas, 1960) be irabazi zituan.
Lynne Cohenen argazkilariaren atzera begirakoa aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan
2014-10-23 17:46 KultureaArtista estadubatuarraren begirada bereziaren bilakaerea azaltzen dabe Rekalde aretoan ikusgai dagozan 80 argazkiek, 70eko hamarkadearen hasieratik gaur egunera arte. Urtarrilaren 25era bitartean egongo da zabalik Lynne Cohenen atzera begirakoa.
Udal Liburutegi Sareak Liburutegien Nazinoarteko Eguna ospatuko dau barikuan
2014-10-23 17:43 jardunaldiakBilboko Udal Liburutegi Sareak makinatxu bat jarduera antolatu ditu, datorren barikuan, urriaren 24an, ospatuko dan Liburutegien Nazinoarteko Eguna dala eta. Jardunaldi horrek bi helburu ditu: alde batetik, herritar guztiei jakinarazotea badagoala ezagutza eta informazinoa eskuratzeko hurreko zerbitzu publikoa eta, beste alde batetik, zerbitzu horren erabilerea sustatzea.
Guggenheim museoa beste hogei urtean egongo da Bilbon
2014-10-23 13:40 KultureaGure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak erakusketea aurkeztu eben goizean, eta arrastian Eusko Jaurlaritzeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Salomon R. Guggenheim Fundazinoagaz daukien hitzarmena lbeste hogei luzatuko dabela jakinarazo eben.
Shakespeare bertsolari
2014-10-23 13:29 BertsolaritzeaEkitaldiak bertso-saio baten egiturea izango dau, eta sukaldari nagusiak Juan Garzia –obrearen itzultzailea–, Jon Martin –bertsolaria eta idazlea– eta Miren Ibarluzea –bertsolaria eta itzultzailea– izango dira, Idoia Nobleren gidaritzapean.
Sarean ikusgai Boise State unibersidadean argitaratzen dan euskal ikasketen ganeko aldizkaria
2014-10-23 11:31 kulturbizBoise State Universityko Basque Studies programeak argitaratzen dauen BOGA, Basque Studies Consortium Journal aldizkariaren azken alea argitaratu dabe egunotan, eta orain sarean be eskuragarri dago. Diziplina ugari jorratzen dituan aldizkaria da, euskal ikasketa akademikoan adituak diranen artikulu eta lanez osotua.
Ertzaintzaren I. Euskerearen Erabilera Plana aurkeztu dabe Eusko Legebiltzarrean
2014-10-23 11:27 Euskerea berbagaiMartitzenean, Eusko Legebiltzarrean, aukeztutako dokumentuak hainbat neurri batzen ditu Ertzaintzak euskera zerbitzua emoteko eta lanerako hizkuntza izan daiten, herritarrei emoten jakien arreta elebiduna hobetzeko asmoz. Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak eta Iñaki Gurtubai Administrazino eta Zerbitzuetako sailburuordeak azaldu eben Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Euskerearen Erabilera Normalizetako Plana.
Hobelex euskerarako lehen ortografia eta lexiko-zuzentzailea aurkeztu du UZEIk
2014-10-23 10:38 Euskerea berbagaiUZEIk Hobelex sortu dau, Microsoft Officerako zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa, euskeraz akats ortografikorik barik idaztea eta, gainera, lexiko zuzen eta eguneratuagaz idaztea bermatzen dauen tresnea.
Hemen da Zientzia Cluba, bakarrizketa zientifikoz, umorez eta musikaz beteriko ikuskizuna
2014-10-22 17:46Zientzia Cluba zemendiaren 5etik 9ra bitartean izango dan UPV/EHUren XIV. Zientzia Astearen aurrerapena izango da. Urriaren 27an zabalduko da XIV. Zientzia Asteko ekintzetan parte hartzeko izena emoteko epea. Helburu gazte eta nagusiak zientziaren eta teknologiaren mundura erakartea da, gaiok sorrarazoten dituen errezeloak eta bildurrak baztertuz.
Bilboko Alondigeak Fermin Muguruzaren ‘Black is Beltza' eleberri grafikoan oinarritutako proiektua jasoko dau
2014-10-22 14:38 kulturbizFermin Muguruzak Black is Beltza aurkeztuko dau Bilboko Alondigean 2014ko zemendiaren 13tik 2015eko zezeilaren 8ra bitartean. Harkaitz Cano idazleagaz eta Jorge Alderete ilustratzaileagaz batera sortutako eleberri grafikoaren inguruan egindako proiektu hau erakusketa bategaz eta jarduera paraleloen egitarau bategaz osotzen da.
'Friends. Abentura munstroen uhartean' animazino film japoniarra euskeraz ikusiko dogu gure zinema-aretoetan
2014-10-22 13:56 BarriakFriends: Mononokeshima no Naki (Friends: Naki on the Monster Island) barikuan estreinauko da, eta hemen, Friends. Abentura munstroen uhartean izenpean ikusi ahal izango dogu euskeraz. Oraingoz Cinesa Artea, Cinesa Max Ocio, Cinesa Zubiarte, Cinesa Urbil eta Niessen Zinemak aretoetan estreinauko da baina ondoren zirkuitua zabaldu egingo da.
'Cafe Bar Bilbao' Teatro Laburreko Sarien 12. edizinoa martxan dago
2014-10-22 11:47 KultureaFormatu txiki edo kafe-teatro izeneko antzerki muetarako lanen lehiaketea antolatu dau Bilboko Cafe Bar Bilbaok. Euskerazko eta gaztelaniazko beharrak bialdu daitekez, eta gehienez be 30 minutuko antzezlanerako izan beharko dabe. Gidoiak bialtzeko azkenengo eguna abenduaren 31 da.
Korrontzi, Oreka TX, DJ Makala eta Euskadiko Soinuak XX. Womex azokan izango dira
2014-10-21 17:37 MusikeaWomex munduko musikei eskainitako topaketa profesionala da, nazinoarteko azokaz gan, kontzertuak eta showcase saioak antolatzen dituana. Topaketeak 90 herrialdetako 2.500 ordezkari inguru eta 1.260 enpresa espero ditu aurten, horreen artean 800 programatzaile, 500 zigilu, editore eta banatzaile eta 300 kazetari inguru.
'Txotxongiloak igandero' zikloaren bosgarren edizinoa prest dago Bilboko Campos Antzokian
2014-10-21 15:35 KultureaZemendiaren 2tik urtarrilaren 4ra bitartean, domekero umeei zuzendutako txotxongilo emonaldiak antolatu ditue Bilboko Campos Antzokian. Danetara, bederatzi antzezlan programau ditue, goizez eta arrastiz. Saio gehienak 3-4 urteko ikusleentzako dira, baina badagoz nagusiagotxuentzako bere, 6 bat urtekoentzat.
'Iparra Galdu Gabe' jardunaldiak Getxon
2014-10-21 14:32 kulturbizIpar Euskal Herriaren errealidadea Getxora hurreratzea da, Euskal Kultur Erakundeagaz lankidetzan eta udalerriko euskalgintzeagaz batera, bi urtean behin Getxoko Udalak antolatzen dituan Iparra Galdu Gabe Jardunaldien helburua. Aurten VI. edizinoa izango da, urriaren 23tik zemendiaren 4ra bitartean.
GazteKaldia, gazteria Bizkaia ereiten
2014-10-21 13:08GazteKaldian, beste gazte batzuekaz etorkizunari begiratzeko ideiak trukatu eta aberastu gura dozuz? Konponbide barritzaileak eta emonkorrak bilatzeko eta erabagietan parte hartzeko gogoa daukazu? Hitzordua Bilbon, Euskalduna Jauregian, izango da urriaren 25ean, zapatuan, 9:30etik 18:30era bitartean.
Saioa bikoteak 'Bi' diskoa kaleratu dau
2014-10-21 11:38 MusikeaHamar kantako diskoa argitaratu barri dau Kamila Zubeldiak eta Marieder Iriartek osotutako Saioa bikotea, Bi (Usaina Records). Nemesio Etxaniz, Joan Casenave, Luigi Anselmi edota Joseba Sarrionandiaren berbak darabilez kantetan, folk akustiko eta rock doinuekaz. Zemendiaren 14an, Miarritzeko Lurrama azokan joko ditue lan barriko abestiak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...