Gunter Grass alemaniar idazlea hil da
2015-04-13 18:32 KultureaSteidl argitaletxeak jakinarazo dauenez, Alemaniako Luebeck uriko ospital batean hil da Gunter Grass, 87 urtegaz. 1999an jaso eban Nobel saria. Bere nobela bi dagoz euskeratuta, Katua eta sagua eta Batzarra Telgten.
Artiumek hainbat ekintza antolatu ditu Liburuen Nazinoarteko Eguna ospatzeko
2015-04-13 18:06 KultureaArtiumek Liburuen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau apirilaren 17an, bere Liburutegiak antolatu dauen jardueren programa zabal bategaz. Liburuen erakusketa batek arte plastikoen eta literaturaren artean dagozan loturak ekarriko ditu gogora, eta ondoan kultura garaikideagaz zerikusia daben testuen jentaurreko irakurraldi bat egingo da. Eguna amaitzeko, Esan Ohi Da seikoteak jazz kontzertu bat emongo dau, oraintsu hildako Claudio Cifuentes Cifuren omenez.
'Matematikak eguneroko bizitzan' zikloa, apirilaren 16tik aurrera, Bilboko Bidebarrieta liburutegian
2015-04-13 15:50Hurrengo hiru eguenetan, hilaren 16, 23 eta 20ean, matematikearen ganeko hiru berbaldi izango dira Bilboko Bidebarrietan, Matematikak eguneroko bizitzan egitarauaren barruan. Lehenengo berbaldia Oviedoko Unibersidadeko Marta Martin irakasleak emongo dau, El misterio de las matemáticas de los Simpson. Hiru berbaldiak gaztelaniaz izango dira.
Hemen da Munduko Ipuin Kontalariak jaialdiaren 15. edizinoa
2015-04-13 14:31 kulturbizMunduko makinatxu bat lekutako ipuin-kontalariak batuko dira apirilaren 16tik 18ra Basauri, Elorrio, Arrasate, Durango eta Berrizen, Munduko Ipuin Kontalariak jaialdian. Euskal Herria, Ekuador, Alemania, Portugal eta Galiziako kontalariek ume eta helduentzako saioak eskainiko ditue egunotan.
Iñaki Irasizabal durangarrak 'Aita gurea' nobela baltza kaleratu dau
2015-04-10 14:41 KultureaAutogintzarako piezak egiten dituan lantegi txiki batena kokatu dau Aita gurea (Elkar) nobela barria Iñaki Irasizabal idazle durangarrak. Ugazabaren alabeak herentzian jasoten dau fabrikea, baina krisi enomikoa bete-betean, diru faltan dabil. Dirua lortzeko hartzen dituen bideak arazo gehiago ekarriko ditu, eta txarto-ulertuak, gatazkak, hilketak, drogak, lapurretak...
'Txarriboda' pelikulearen estreinaldia, astegoien honetan
2015-04-10 12:17 BarriakBegoña emazteak banatu gura dau, baina Franek ez, izan be horrek dana galtzea ekarriko leuke, familia, lana eta finantza planak. Zer egin? Ba, andrea hil, hori da arpegi biko enpresarioak erabagiten dauena. Plan ia perfektua pentsau dau, baina Klara ertzaina atzetik izango dau. Javier Rebollok eta Alvar Gordejuelak zuzendutako Txarriboda euskeraz filmautako pelikulea barikuan estrenauko da areto komerzialetan.
Aiko taldeak Interneten jarri dau Bonifazio Arandiaren omenez argitaratutako 'Fasioren mendea' disko-liburua
2015-04-09 18:08Aiko, musikari eta jantza-maisuez osotutako kultur alkarteak Interneten jarri dau Fasioren Mendea, Igorreko soinulariaren mendeurrenagaz bat eginez –Igorreko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz– 2009an argitaratu zan lan sakona.
Apirilaren 9tik maiatzaren 9ra Literaldia 2015 Bartzelonan
2015-04-09 14:44 KultureaUdabarria literaturaz jantzita dator aurten be Bartzelonara, Euskal Etxeak antolatu dauen Literaldia jaialdiari esker. Euskal Herriko literaturea Katalunian ezagutzera emotea da jaialdi honen helburua, eta horretarako makina bat ekitaldi antolatu ditue apirilaren 9tik maiatzaren 9ra bitartean.
Mondragon Unibersidadeak bikain kalifikazinoa jaso dau U-Multiranken sailkapenean
2015-04-09 12:41U-Multirank, mundo mailako sailkapen barriak, bere bigarren edizinoa argitaratu dau online formatuan, eta nazinoarte mailan unibersidadeen errendimentua alderatzeko tresna ezin hobea da. Edizio honetan, goi mailako 1200 instituzinori buruzko informazinoa jasoten da.
Pello Serbiellek 'Zara' diskoa kaleratu dau
2015-04-09 11:53 MusikeaProiektu zabal baten lehenengo pausua da Zara diskoa, izan be kantari mauletarrak trilogia bat osotzeko asmoa dauka, berbaldi eta dokumental bategaz batera. Euskeraz, bretoieraz, gaelikoz, ingelesez eta frantsesez kantetan dau Peio Serbiellek behar honetan. Bederatzi kanta eta errezitautako testu bat ditu diskoak.
XI. Magia Topaketak maiatzean Bilboko Txurdinagan eta Otxarkoagan
2015-04-09 11:39 kulturbizBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta, programearen barruan ikastaro bat eta mintegi bat jasoko dira eta, bigarren urtez jarraian, lehenengo deialdiaren arrakastea ikusita, Atera eizu barruan daroazun magia zaleentzako magia lehiaketea antolatu da. Partaideak, maiatzaren 28an, Otxarkoagako Udaltegian, egingo dan ekitaldian hartuko dabe parte.
Apirilean pintura eta argazki erakusketak Bilbon Expodistrito programearen barruan
2015-04-08 18:41 KultureaExpodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, urteko bigarren hiruhilekorako programea abiarazo dau apirilaren 7an. Oraingo honetan, udaltegietara hurreratzen diran herritarrek, pintura barruko hainbat teknikari buruzko bost erakusketa ibiltari barri eta argazkigintzeari buruzko bat izango ditue ikusgai.
Orotariko Euskal Hiztegiaren laugarren argitaraldia sarean dago
2015-04-08 15:19Holan, bada, 26 liburuko corpus bat osotu da, gehienbat herri kutsuko eta XX. mendeko obrez osotua, baina zaharragoei be tartea eginez. Bersino barriak, danetara, ia 1.310 sarrera barri -sarrera nagusi, azpisarrera eta adiera barri- ditu.
Necocheako Euzko Etxeak zabaldu barri dau Hator Hona 2015 programan izena emoteko epea
2015-04-08 14:46 Euskaldunak munduanArgentinako Necochea uriko Euzko Etxeak aurten be Hator Hona ekimena atondu dau, Euskal Herriko gazteek Argentina ezagutu eta bertan euskal kulturea ezagutarazoteko. Programan izena emoteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Egotaldia 18-30 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta garagarrilaren 17tik abuztuaren 9ra bitartean egingo dabe
II. Bilboroad, Harley Davidson topaketa handienetakoa Bilbon
2015-04-08 14:18 KultureaII. Bilboroad, Harley Davidson topaketa handienetakoa maiatzaren 15, 16 eta 17an izango da Bilbon. Bilbao Chapterrek, Harley Davidsonek eta Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak bultzatuta.
Munduari lehenengo bueltea emon eutson Nao Victoriaren erreplikeak Ondarroa bisitauko dau aurtengo irailean
2015-04-08 11:38 KultureaVictoria izeneko nao hori aurretik Santa Maria deitzen zan, eta bere armadorea eta jaubea Domingo de Apallua izeneko ondarrutar bat izan zan. Apalluari itsasontzia dekomisau egin eutson Sevillako kontratatazino etxeak, teknikoek ezarritako prezioan, eta munduari bueltea emoteko erabili eben.
'Danon esku dago euskerea biziarazotea' mintegia egingo dabe Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak
2015-04-08 11:18 Euskerea berbagaiSabino Arana jaio zala 150 urte bete dirala eta, urteurrena gogoan, Danon esku dago euskerea biziarazotea mintegia antolatu dabe Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak. Apirilaren 17an izango da, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, goizeko 9:30etik 13:30era.
Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketearen 27. edizinoan izena emoteko epea zabaldu dabe
2015-04-07 15:29 MusikeaBilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Saileko Gazteen Gaietarako Zerbitzuak Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketearen 27. edizinoa ipini dau martxan. Izena emoteko azkenengo eguna maiatzaren 14a da. Hiru modalidade ditu: Pop Rocka, Metala eta Elektronikea eta beste joera batzuk.
'Cómeme Label Night' birea, apirileko Art After Dark saioko protagonista
2015-04-07 13:03 MusikeaBilboko Guggenheim museoak Art After Dark emonaldi berezia hartuko dau barikuan, hilaren 10ean. New Yorken abiatutako Cómeme Label Night birako saioa eskainiko dabe Christian Sk, Lena Willikensek eta Matías Aguayok. AEBetatik eta Mexikotik zehar ibili ostean datoz Bilbora.
Ekialdeko eta Europako Antxinateko herrien izenak arautu ditu Euskaltzaindiak
2015-04-01 17:35 Euskerea berbagaiModu sistematikoan batu ditue Ekialdeko eta Antxinateko herrien izenak; herri horreen euskerazko izenen tradizino zahar eta barria aztertu da, hainbat erdaratan zelan idazten diran jaso da, herri-izen horreek euskeraz adierazoteko erabilten diran erispideak zehaztu dira, eta, azkenik, zerrenda eleaniztun batean jaso dira. Hori guztia agertzen da Euskaltzaindiaren 174. arauan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...