Jagoneteko galde-erantzunen datu-basea, aberastua
2014-09-26 11:01 Euskerea berbagaiJagoneteko datu-baseak 84 galde-erantzun barri ditu eta hainbat galde-erantzun erabarritu: besteak beste, mozorrotu eta Areatza sarrerak.
Goi mailako esperientzia eta gaztetasuna Xilaba Bertsolari Txapelketan
2014-09-25 18:14 BertsolaritzeaGaur eguerdian aurkeztu dabe Xilaba Bertsolari Txapelketearen IV. edizinoa. 18 bertsolarik hartuko dabe parte eta sei saio izango ditu: hiru kanporaketa, bi finalaurreko eta finala. Muskildin hasiko da urriaren 4an eta Baionan jokatuko da finala, zemendiaren 15ean, zapatuan.
Dantzaldiaren 15. edizinoa martxan dago
2014-09-25 15:47 KultureaJudith Argomaniz eta Jaiotz Osak osotutako Lasala taldeak edegiko dau Dantzaldia jaialdiaren 15. edizinoa gaur, Bilboko Rekalde aretoan. Jantza estilo ugaritako piezak eskainiko dira egitarauan, Bilboko hainbat eszenatokitan abenduaren 14ra bitartean, tartean Carolyn Carlsonen Short stories: Li - Mandala - Immersion koreografia.
Urriaren 11n jokatuko da Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VIII. Txapelketea
2014-09-25 14:50 Euskerea berbagaiLuma aldizkariak antolatuta, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VIII. Txapelketea jokatuko da Irunen datorren urriaren 11n, zapatuan. Irungo Udalaren babesa eta Eusko Labelaren eta Irungo EKT alkartearen laguntzinoa jaso dau aurtengo edizinoak.
Foru Liburutegiak Unamunoren 'Nada menos que todo un hombre' lana berrargitaratu dau
2014-09-25 13:01 KultureaAstelehenean, irailaren 29an, 150 urte beteko dira Miguel de Unamuno idazlea bilbotarra jaio zala. Urteurrena gogoratzeko, Nada menos que todo un hombre nobela laburraren edizino barria argitaratu dau Bizkaiko Foru Liburutegiak. Argitalpeneko berbaurrea, Seve Calleja idazleak egin dau, eusketaraz eta gaztelaniaz.
Parrapean I. Komiki Lehiaketea Bilbon, 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta
2014-09-25 12:48 kulturbizEuskerazko Parrapean I. Komiki Lehiaketea antolatu dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Begoñako liburutegian jatorrizko eta argitaratu bako lanak aurkezteko epea urriaren 15etik zemendiaren 15era izango da, antolatzaileek jakinarazo dabenez.
Hamar ikastaro eskainiko ditu UEUk udagoienean Eibarren
2014-09-24 18:42 kulturbizUdako Euskal Unibersidadeak on line eskaintzeari garrantzi berezia emongo deutso urritik abendura bitartean antolatu dituen hamar ikastaroetan. Besteak beste, Euskal Herriko oroimen historikoa, ahots-teknikak eta oinarrizko estadistikea R software librearen bidez gaiak jorratuko ditue ikastaroetan. Izena emoteko epea zabalik dago.
Bilboko Udalak Unamunoren Eguna ospatuko dau astelehenean
2014-09-24 18:32 jardunaldiakBilboko Udalak urtero ekitaldi egitarau zabala jarri dau martxan, 1864ko irailaren 29an jaio zan Miguel de Unamunoren 150. urteurrena ospatzeko. Datorren astelehenean, hilaren 29an, Udalak Unamunoren eguna ospatuko dau, ohikoa dan lore eskaintzea eginez idazlearen izena daroan plazan eta beste zenbait kultur jarduera antolatuz.
Euskal hiztunak biderkatzeko trukoa topau dabe mintzalagunek
2014-09-24 15:52 Euskerea berbagaiJasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak prentsaurrekoan aitatu dauenez, euskeraz hobeto eta gehiago egiteko, eta euskal hiztunak biderkatzeko, ez da magiarik behar, guk daukagu trukoa: berba egitea.
Kukai jantza taldearen 'Gela Jauziak' ikuskizunak zabalduko dau Blv – Art programearen edizino barria
2014-09-24 15:25 jardunaldiakBlv-Art ekimenaren helburua inguru horren kultur espezializazinoa lortzea da, bertako biztanleen beharrei erantzuteko, baina, batez be, auzo horreek erakargarriak izan daitezan uriko biztanle guztien begien aurrean, abangoardiako kultur erdigune bilakatuz, bertan, musikeagaz, arte plastikoakaz, zinemeagaz edo modeagaz lotutako sorkuntza mueta barriak sortzen dagozalako eten barik.
2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako aurre-kanporaketak astegoienean hasiko dira
2014-09-24 14:08 BertsolaritzeaIrailaren 27an, zapatuan, Kanpezuko kultur etxean jokatuko dira lehenengo eta bigarren aurre-kanporaketak. 16:30ean, Irati Anda, Zigor Enbeita, Iker Olabarrieta, Oier Arbina, Ainara Balantzategi eta Unai Gomezek kantauko dabe. 18:15ean, barriz, Ander Solozabal, Xabi Igoa, Iñaki Tena, Egoitz Iradier, Iker Agirre eta Iñaki Lertxundik.
Euskaltzaindiak 'Antoine d'Abbadie, Abbadiaz' liburua webgunean ipini barri dau
2014-09-24 11:54 kulturbizAntoine D'Abbadie, Abbadiaz lana irakurgai dago daborduko Euskaltzaindiaren webgunean. Liburua Euskaltzainak bildumearen 19. zenbakia da eta Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzinoagaz argitaratu zan. Egilea Jean-Louis Davant euskaltzain emeritua da.
1.200 gaztek hartuko dabe parte Durangoko Azokako Ikasle Egunean
2014-09-24 11:18 KultureaUrriaren 3an amaituko jakie ikastetxeei izena emoteko epea. Egitaraua indartu egin dabe Durangoko Azokearen antolatzaileek; 30 saio baino gehiago antolatuko dira Ikasle Egunean, abenduaren 5ean. Izan be, gune guztien artean eskaintza osotua atondu dabe.
Lotsea galtzeko mintzapraktika egitasmoak martxan
2014-09-24 11:09 Euskerea berbagaiAEK-k mintzapraktika programetarako kanpaina barria jarri dau abian #lotsarikgabe lemapean. Horrenbestez, 2014-15 ikasturtean mintzapraktika programaren batean (Berbalagun, Mintzalagun, Mintzakide...) parte hartu nahi dabenek izena emon leikie dagoeneko Euskal Herrian osotuko diran 90etik gorako egitasmoren batean.
'Prado Museoa eta artista garaikideak' erakusketea edegi dabe Bilboko Arte Eder Museoan
2014-09-23 18:15 KultureaMadrilgo Prado Museoa inspirazino iturri izan daben 24 artistaren 48 artelanek osotzen dabe Prado Museoa eta artista garaikideak erakusketea. Japan Tobacco International (JTI) erakundearen lankidetzeari esker egin ahal izan da erakusketea, eta Prado Museoaren Lagunen Fundazinoak produzidu dau. Urtarrilaren 12ra arte egongo da ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan.
Hemen da I. Sopela Kosta Fest
2014-09-23 15:38Naturearen babesa, surfa eta musikea ardatz hartuta, Sopela Kosta Fest jaialdiaren lehenengo edizinoa irailaren 24tik 28ra bitartean izango da.
Plateruena Kafe Antzokiak '... eta urte askotarako!' kanpainea ipini dau martxan
2014-09-23 14:38 kulturbizHamar urte beteten ditu Plateruenak udagoienean. Garagarrilean amaitu eben gogoeta prozesuak ekimena indartu egin dau, baina kultur proiektua ziurtatuta dagoan arren, 250.000 euroko zorra ordaindu behar da aurten. Horretarako, ... eta urte askotarako! kanpainea ipini dabe martxan, herritarrek diru-ekarpenak egiteko.
Berri Txarrak taldea lan barriaren azken grabaketa egiten dago Coloradon (AEB)
2014-09-23 14:38 MusikeaBerri Txarrak talde nafarra The Blasting Room estudioan dago egunotan, Coloradoko (AEB) Fort Collins urian, zemendian kaleratuko dauen egitasmo barriaren hirugarren eta azken grabaketa egiten.
'Ihesaldi handia', Libe musikari gasteiztarraren bakarkako lehenengo lana
2014-09-23 11:52 MusikeaMusikari gasteiztarrak hainbat taldetan hartu dau parte, Neubat, Sorkun, Ekon eta Izaki Gardenak, baina orain bakarkako diskoa aurkeztu dau, Ihesaldi handia (Promomusika). Urriaren 6an, Elkar Estudioan joko dabe Libek eta taldeak, eta ostean, hilaren 11n, Urretxun
Bilbao Mendi Film Festival zinemaldira filmak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da
2014-09-23 11:47 BarriakBilbao Mendi Film Festival mendi, abentura eta muturreko kirolen euskal zinemaldiak irailaren 30ean zarratuko dau zazpigarren edizinoko lehiaketarako izena emoteko epea. Zinemaldia abenduaren 12tik 21era egingo da Bizkaiko uribururan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...