Musikea, gastronomia eta Surfa, Mundaka Festivalen oinarriak

Bizkaie! 2015-07-27 10:35   Musikea

Garagarrilaren 30etik abuztuaren 1era egingo da, lehenengo aldiz, Mundaka Festival. Antolatzaileek egitarau mardula preparau dabe eta 4.000 bisitari espero ditue. Batez be, kontzertuak eta gastronomiagaz lotutako ekitaldiak dagoz egitarauan baina, Mundakaren nortasuna gogoan hartuta, surfak eta hondartzeak be protagonismoa eukiko dabe. Santa Katalinan, Talaian eta hondartza inguruetan egingo ditue jarduera gehienak.

Bardintasunerako Emakunde Sarira hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2015-07-24 15:21

Emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren aldeko lanean nabarmendu diran persona edo alkarteak saritzea eta euren lana jentaurrean nabarmentzea da Emakunde Sarien helburu nagusia. Aurtengo sarirako hautagaiak aurkezteko epea irailaren 15era arte zabalik dagoala adierazo dau Emakundek. Igaz, Forum Feminista Ramiro de Maeztu saritu eben.

'Pierra Lhande' pastorala ikusgai Zalgizen, domeka honetan eta hurrengoan

Bizkaie! 2015-07-24 12:14   Kulturea

Zuberoako Iruri eta Zalgize-Doneztebe herrietako auzokideak arduratuko dira pastoral horri bizia emoteaz, garagarrilaren 26an eta abuztuaren 2an egingo diran emonaldietan. Pierre Lhande (1877-1957) abade eta hizkuntzalariaren inguruko lana izango da. Annick Renaud-Coulon-ek frantsesez idatzi dau jatorrizko testua. Beñat Larrorik jokatuko dau Lhanderen pertsonaia.

Helburu solidarioagaz, bizikleta martxea egingo dabe Bakion, domekan

Bizkaie! 2015-07-24 11:37   Kulturea

Antolatzaileek azaldu dabe, ez dala lehiaketarik egongo, martxearen helburua Bakio eta inguruko parajeak modu atseginean eta lagunartean ezagutzea izango dala. Kirola eta astialdia buztartzeaz ganera, Bakioko I. BTT Martxeak alkartasuna zabalduko dau, batutako dirua koroideremiak jotako gaixoei laguntzeko izango da eta. Domeka goizeko 10:00etan ekingo deutsie 40 kilometroko ibilbideari.

Kontzertu piloa gaur Donostian, Jazzaldiko hirugarren egunean

Bizkaie! 2015-07-24 10:18   Musikea

Indar betean dator gaur, barikua, Donostiako Jazzaldia, eguneko programea kontzertu piloagaz beteta. Jamie Cullumek azkanengo emonaldia eskainiko dau aurtengoz, Iñaki Salvador Quartetegaz oraingoan (sarrerak agortu egin dira). Javier Araña, Benny Golson Quartet, Julia Biel, Sky Beats eta beste asko be izango dira gaur jazz jaialdian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Uriko 29 artistaren obrak ipini ditue Gernika-Lumoko Kultur Etxean

Bizkaie! 2015-07-23 15:32   Kulturea

Udalak azaldu dauenez, Gernik Arte 2015 erakusketearen bidez, uriko artisten lana erakutsi nahi dabe. Pinturea, eskulturea, ehungintzea eta argazkilaritzea batzen ditu erakusketeak. Irailaren 18ra arte egongo da ikusgai, Gernika-Lumoko Kultur Etxean.

Txileko Euskal Astea ospatuko da, martitzenetik aurrera

Bizkaie! 2015-07-23 14:53   kulturbiz

Boiseko Jaialdia ez da euskal diasporeak eukiko dauen hitzordu bakarra datozan asteotan. Izan be, Colectividad Vasca alkarteak antolatuta, Santiago uriburuan Txileko Euskal Astea ospatuko dabe. Martitzenean, garagarrilak 28, hasita eta abuztuaren 2ra arteko egitaraua preparau dabe.Abesbatzak, filmen proiekzinoa, pelota txapelketea, berbadiak eta abar egongo dira.

Asier Altunaren 'Amama' filma Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean egongo da

Bizkaie! 2015-07-23 13:43   Barriak

Euskeraz egindako zinemagintzeak albiste ona jaso dau gaur Madrilen: Aurtengo Donostiako Zinemaldian egongo diran zinegile espainiarren aurkezpenean, 'Amama' filmak sail ofizialean lekua eukiko dauela aurreratu dabe. Asier Altunak aurten bertan, udabarrian, estreinau dau film hori.

 

 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Taelladie' egingo dabe zapatuan Bermeon, Gazte Asanbladeak antolatuta

Bizkaie! 2015-07-23 13:20   Jan edanak

Talan egiten dan paella txapelketea da, azkan finean, 'Taelladie'. Bermeoko Udalaren laguntzinoagaz, aurten laugarrenez antolatu dau ekitaldi hori herriko Gazte Asanbladeak. Zapatuan, hilak 25, ipini dabe hitzordua. Lehiaketea bera ez eze, bestelako jarduera batzuk egongo dirala aurreratu dabe.

Umorezko Literaturearen eta Artearen Bilboko jaialdiak Fernando Trueba zinegilea omenduko dau aurten

Bizkaie! 2015-07-23 12:38   jardunaldiak

Urriaren 1etik 12ra egingo dabe topaketea, Bizkaiko uriburuan. Umorezko Literaturearen eta Artearen Nazinoarteko Jaialdiak, bere seigarren ekitaldi honetan, Ja! Bilbao izena hartuko dau. Ohiko moduan, umoreak literaturan eta artean daukan lekua aztertu eta gogoetea egiteko jaialdia izango da, beti irribarrea ezpanetan. Fernado Trueba zuzendari espainiarrak jasoko dau aurtengo saria, antolatzaileen ustez bere ibilbide profesionalean umoreak leku handia hartu dauelako. Era berean, Mafalda personajeari buruzko erakusketea ipiniko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Donostiako Jazzaldia abiadea hartzen doa

Bizkaie! 2015-07-23 10:07   Musikea

Atzoko hasierako egunaren ostean, gaur, eguena, egitarau bete-betea dakar Donostiako Jazzaldiaren 50. edizinoak. Arratsaldean eta iluntzean gehienbat, gustu guztietarako eskaintzea egongo da. Jamie Cullum Kursaalen eta Silvia Perez Cruz Trinidade plazan ikusteko sarrerak agortu egin dira dagoeneko.

Ibai Leon artistearen erakusketea egongo da Bilboko Rekalde aretoan irailera arte, Barriek programearen barruan

Bizkaie! 2015-07-22 15:29   Kulturea

Bilboko Rekalde Aretoak Ibai Leon artista bermeotarraren erakusketea dakar oraingoan. Kabinete Abstraktuan, datorren irailaren 20 arte ikusgai egongo da, Barriek 2015 programearen barruan. Programa horren bidez, ezagutzera emoten dira Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikorako emoten dituan bekak jaso dituen artista gazteen lanak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Mikel Belascoain artisteak 'Ceremonia' performancea egingo dau irailaren 20an Bilborocken

Bizkaie! 2015-07-22 14:41   kulturbiz

Musikeak, interpretazinoak eta pintureak bat egiten dabe obra bakar baten, 'Ceremonia' performancearen bidez. Mikel Belascoainek irailaren 20an egingo dau ekintza artistiko hori, Bilboko Bilborock aretoan, 19:00etan hasita. Bilborockeko arduradunek azaldu dabenez, Cristina Martinez Lana abeslariak lagunduko deutso Belascoaini performance horretan.

 

Erdi Aroko azokea egingo dabe Mundakan, barikutik domekara

Bizkaie! 2015-07-22 13:57   Kulturea

Erdi Aroko sasoietara salto egingo dau Mundakak asteburuan, Erdi Aroko Azokeagaz. Egitarau bete-betea preparau dabe garagarrilaren 24tik 26ra arteko egunetarako. Talan egingo ditue ekintza gehienak. Mundakako Udala eta Cantabria Medieval alkartea dira antolatzaileak.

Gazte solidarioentzako etxebizitza-programea barriro dago martxan Bilbon

Bizkaie! 2015-07-22 13:07

Bilboko Udalaren menpeko Udal Etxebizitzak erakundeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak programa horri berrekin deutsie eta dagoeneko seigarrenez egingo dabe. Bilboko udal etxebizitza batzuk prezio benetan merkean alokatuko deutsez nahi daben gazteei eta, honeek, auzoetako dinamizazinoan eta ekintza solidarioetan lagundu beharko dabe. Guztira, 45 plaza dagoz, etxebizitza partekatuan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gasteizko Mendi Garaiak eremu naturalak, babes handiagoa eukiko dau aurrerantzean

Bizkaie! 2015-07-22 10:55

Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Kontserbatzeko Eremu Berezi (KEB) izentau ditu Gasteizko Mendi Garaiak, Araban. Natura-guneak babesteko Europako figura bat da, hain zuzen, KEB izendapena. Bertan bizi diran hegazti eta animalia espezieak babesteko balioko dau izendapen barriak.

Hora 13 talde bizkaitarrak lehenengo diskoa argitaratu dau

Bizkaie! 2015-07-22 10:33   Musikea

'Anocheció' izeneko lana da taldearen lehenengo disko luzea. Taldekideek azaldu dabenez, definiduten gatxa da bertan batu daben musikea. Euren esentzia eta kolorea ipinten ahalegindu dira. Hora 13 taldearen izenari erreferentzia eginaz, erlojuari bueltea emon eta denporea geratzea da euren asmoa, entzulea atrapetako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Egitarau bete-betea Bermeon, Mundakan eta Elantxoben gaur, Madalena eguna dala eta

Bizkaie! 2015-07-22 10:03

Urteko egunik hunkigarrienetako bat izaten da Madalena eguna bermeotarrentzat. Eguraldiak larregi lagundu ez arren, gaur be ekitaldi piloa egongo dira. Une nagusia, ordubatak bueltan izango da: Bermeoko alkateak teilea botako dau uretara, tradizinoak agintzen dauen legez. Jai giroa egun osoan egongo da.

Mintzolak hiru diru laguntzino emongo ditu, bertsolaritzearen inguruko ikerkuntzea bultzatzeko

Bizkaie! 2015-07-21 16:58   Bertsolaritzea

Mikel Laboa katedreagaz batera egin dau deialdia Mintzola Fundazinoak. Unibertsidadeko edozein jakintza alorretatik abiauta, bertsolaritzearen inguruko ikerkuntzea bultzatzea da helburu nagusia. Hautagaien lanaren kalidadea aintzat hartuta, hiru proiektu lagunduko dira diruz. Master amaierako lanei lehentasuna emongo jake.

 

Hegaluzearen arrantzeari lotutako jarduerak egongo dira Lekeition datozan asteotan

Bizkaie! 2015-07-21 14:41   Jan edanak

Hegaluzealdia izenburupean, tailerrak, lehiaketak eta pintxoak probetako modua batuko ditue. Lekeitioko Udalak, San Pedro arrantzaleen kofradiak eta herriko tabernak alkarlanean ibili dira egitaraua atontzeko. Abuztuaren 15ean amaituko da hegaluzearen inguruko ekimen hau.