Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Jantza Goi-mailako Eskolea aurkeztu dabe
2015-04-01 15:43 KultureaIkasketa artistikoek bizi daben susperraldia, profil profesional barrien eskaerea eta Euskadin antzerkigintzeak betidanik izan dauen indarra kontuan izanda, arte dramatikoa eta jantzea batzen dituan goi mailako eskolea sortzea erabagi dau Eusko Jaurlaritzeak, Dantzerti, hain zuzen be.
Ipar Euskal Herrian euskerea sustatzeko 1,6 miloe euro bideratuko ditue EEPk eta Eusko Jaurlaritzeak
2015-04-01 13:06 Euskerea berbagaiIpar Euskal Herrian euskerearen erabilera sustatzeko ekimenak garatzen dituan erakunde pribaduen lana diruz laguntzeko, 2015. urterako 1.600.000 euroko lankidetzarako funtsa osotuko dabe Euskerearen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzeak, bien ekarpenakaz. Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 400.000 euro ipiniko ditu, eta ganerakoa, 1,2 miloe, EEPk.
Nestor Basterretxearen artelanak ezagutzeko ibilbidea atondu dabe
2015-04-01 11:17Artista bermeotarraren hainbat lan dagoz ikusgai bere jaioterrian, berau da, hain zuzen be, artelan gehien dituana. Bermeoko Udalak horren barri emon gura deutsie bai herritarrei bai bisitariei be, horregaitik Basterretxearen lan guztiak batzen dituen ibilbidea liburuxka baten jaso dabe. Liburutxua debalde lortu daiteke, Bermeoko Turismo Bulegoan.
Euskal Herriko 32. Idazleen Biltzarra Saran
2015-04-01 10:58 kulturbizApirilaren 6an, Pazko astelehenean, Sarako Idazleen Biltzarra egingo da. Urtero legez, idazleek beren liburuak saldu eta izenpetuko ditue goizeko 10:00etatik 18:00retara. Horrezaz gan, libru aurkezpenak, umeentzako tailerrak eta erakusketak be izango dira. Aurten, 120 idazle, 26 alkarte eta 23 argitaletxe batuko dira Saran.
Euskadi Literatura Sarien 2015eko deialdia zabalik dago
2015-03-31 18:43 KultureaEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2015. urteko Euskadi Literatura Sariak arautu eta horretarako deialdia egiten dauen agindua onartu dau. Zazpi modalidade ditu sariak, eta bakotxa 18.000 euro gordinez horniduta dagoz.
Cookplay proiektuak denda barria aurkeztu dau Bilboko Azkuna Zentroan
2015-03-31 14:31 kulturbizDesign Corner Lehiaketako irabazle CookPlay proiektuak dendea zabalduko dau Bilboko Azkuna Zentroan. Ana Roquero Cookplay etxeko diseinatzaile arduraduna izan da aurkezpenean.
Goi Mailako Joskintza Eskolea zabaldu dau Bilbon Barroeta joskile lemoaztarrak
2015-03-31 11:06 KultureaGoi Mailako Joskintza Eskolea aurkeztu barri dau Javier Barroeta joskile lemoaztarrak Bilbon. Eskola horren bitartez trebakuntza espezializatua eta kualifikatua eskaini gura deutse modearen inguruan dabilzan eta euren gaitasunak garatu gura dituen diseinatzaile eta profesionalei.
Korrikarik handiena izan da
2015-03-30 18:03 Euskerea berbagaiBilbon domekan amaitu zan 19. Korrikaren balorazinoa egin dabe Asier Amondo Korrika arduradunak, Mertxe Mugika AEKren Koordintzaileak eta AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideek. Bilbon ikusi genduan euskaltzaleen uriolea zoragarria izan zan. Bilboko kaleetan bizitakoa, goizean goizetik, Korrika honen adibiderik esanguratsuena izan da, adierazo dau Amondok prentsaurrekoan.
Keeling anaien 'The House on Pines Street' lan luzeak edegiko dau Bilboko Fant jaialdia
2015-03-30 15:44 ZinemeaMaiatzaren 8an abiatuko da 21. Fant Bilboko Fantasiazko Zinemaldia, eta Aaron eta Austin Keeling anaien lehenengo film luzea dan The House on Pine Streetpelikulea izango da lehenengo proiekzinoa, Campos antzokian. Antolatzaileek nabarmendu dabenez, Europako estreinaldia izango da ganera. Egileak eurak be inaugurazino-ekitaldian izango dira.
Ingurumen Kazetaritzearen I. Saria sortu dabe
2015-03-30 15:17 KultureaEusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Ihobe soziedade publikoagaz batera, Ingurumen Kazetaritzearen I. Saria iragarri barri dau. Ingurumenaren inguruko baloreak herritarren artean zabaltzean kazetariek funtsezko eginkizuna betetan dabe, antolatzaileen esanetan. Saria irabazteko hautagai izango dira EAEko edozein hedabidetan euren izenagaz edo ezizenagaz kazetaritzako lanen bat argitaratu, bialdu edo zabaldu daben komunikazinoko profesionalak.
Madeleine Peyroux eta Stanley Jordan Getxoko 39. Jazzaldian izango dira
2015-03-30 11:51 MusikeaGetxoko 39. Jazzaldiaren saio nagusien eskaintzea dagoeneko osotuta dago, Madeleine Peyroux abeslariagaz eta Stanley Jordan gitarristeagaz. Bi izen handi horreek, iragarrita egozan Stanley Clarke, Joe Lovano eta Avishai Coheni gehitu jakez. Danetara, 18 saio izango dira garagarrilaren 1etik 5era Getxon, eta sarrerak eta bonuak maiatzaren 4an jarriko dira salgai.
Julio Sotok irabazi dau 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketea
2015-03-30 10:18 BertsolaritzeaJulio Sotok irabazi dau Elizondon joan dan zapatuan jokatutako 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. 1.250 bertsozalek jarraitu dabe finala bertatik bertara. Bigarren postua Xabier Terrerosentzat izan da eta, haren ondoren, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Eneko Fernandez, Ander Fuentes, Julen Zelaieta eta Aimar Karrika sailkatu dira.
Euskaltzaindiak Azkoitian egingo dau osoko bilkurea, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen 250. urteurrenean
2015-03-27 11:47 kulturbizAzkoitiko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak 250 urte bete ditu, eta Euskaltzaindiak osoko bilkurea bertan egitea erabagi dau, Intsausti Jauregian. Batzarra goizean egin ostean, arrastian, Udalagaz batera, alkartearen omenezko agiriko bilkuran parte hartuko dabe. Amaieran, Peñafloridako kondearen Mozkorra barregarri operea komikoa antzeztuko da.
Krysztof Warlikowskik idatzitako testua irakurriko dabe gaur Bilbon, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean
2015-03-27 11:18 KultureaBilboko Arriaga plazan egingo dabe Antzerkiaren Nazinoarteko Egunaren adierazpenaren irakurketa antzeztua, 12:00etan. Aritza Rodriguez antzezle eta musikariak leiduko dau testua, eta alboan Shakti Olaizola bihurrikaria izango dau.
Uribe Kostak irabazi dau XXIII. Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketea
2015-03-27 09:12 BertsolaritzeaAriketa danak egin ostean, Uribe-Kostak 374 puntu lortu zituan; Lea-Artibaik, ostera, 370.
Bestalde, finalista gazteenari saria Aritz Landeta Terceñori egokitu jako, eta Txapelketako bizkaiera egokienari saria Leire Amenabar Larrañagari.
19. Korrikari ondoetorria emoteko jaia prest Bilbon
2015-03-26 14:51 Euskerea berbagaiAzken eguneko ibilbideari jagokonez, goizeko 07:16an sartuko da Bilbon Korrika 19, Enekuritik. Deustua, Zorrotza, Errekalde, Indautxu, Abusu, Alde Zaharra, Santutxu, Guggenheim aldea... euskahaldunduz, 12:25ak aldera helduko da San Nikolasera, Arenaleko zubia pasauta. Urepelen lekukoaren barruan sartu genduan mezua ezagutzeko momentua izango da orduan.
Manu Katché 365 Jazz Bilbao zikloan izango da martiaren 31n
2015-03-26 11:34 MusikeaBilbao 700 Fundazinoak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao zikloaren zortzigarren denporaldiak Manu Katché perkusionista eta konpositore frantsesaren emonaldia eskainiko dau martiaren 31n, Campos Eliseos antzokian, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Anne Sexton, Sophia de Melo eta Gabriel Ferrater poetak, 'Munduko poesia kaierak' bilduman
2015-03-26 11:01 KultureaMunduko poesia kaierak bildumako hiru antologia barri aurkeztu ditu Susa argitaletxeak, Anne Sexton, Sophia de Melo eta Gabriel Ferraterrenak, hain zuzen be. Harkaitz Canok, Iñigo Roquek eta Aritz Galarragak euskeratu ditue olerkiak.
‘Zelan bizi dogu euskeria Elorrixoko gaztiok?’
2015-03-26 10:02 Euskerea berbagaiGazteen arteko euskera erabilerearen datu txarrak arduratuta, gazte talde bat dogu Elorrion, egoereari bueltea emoteko gogoz. Ebalixu da taldearen izena. Gure kezketatik abiatuta, herriko gazteakana jo dogu eurak euskerea zelan bizi daben galdezka. Batutako materialagaz ikus-entzunezko lan bat egin dogu, eta martiaren 28an proiektauko dogu Arriola kultur aretoan, arratsaldeko 18:00etan.
David R. L. irundarraren 'La noche del raton' filmaren estreinaldia eskainiko dau Fant 21 zinemaldiak
2015-03-25 14:41 ZinemeaJoan dan zezeilean Santa Barbara SBIFF (Los Angeles) Jaialdian estreinau ondoren, La noche del ratón Bilbon ikusi ahal izango da Espainian lehen aldiz, Fant 21 zinemaldiaren barruan, maiatzaren 21ean (gaueko 22:00etan), talde osoaren presentziagaz. David R. L. irundarrak zuzendu eta Asier Vázquezek produzidu dauen filmaren protagonistak Unai García eta Miriam Cabeza antzezleak dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...