Visca Catalunya lliure!
2017-10-03 12:29Denpora luzean egon naz Catalunyako jazoerei buruz idatzi barik. Honek ez dau esan gura bertan pasetan dana garrantzitsua ez danik. Eta onartu behar dot liluratuta nagola Catalunyatik datorrena ikusten eta irakurten dodanean.
Bizipoza ez da golakaz neurtzen
2017-10-02 13:28Dana bere ez da kontu triste eta kritikoen ganean idaztea...
Irma urakanaren kirol-hondarrak
2017-09-28 11:37Nonork hausnartu ete dau Vieques edota Culebra moduko irletako kirol azpiegiturak zelan egongo diran oraintxe bertan? Are gehiago, Irmak ekarririko astrapalearen ondoren, egongo ete da bertako lasterketa zaldien, uger egiteko guneen zein galapan egiteko pisten egoeraz eta hareetan behar egiten daben personen paradaz arduratu danik?
Talde lan, alfer lan?
2017-09-26 11:42Talde lanaren inguruan ikasteko, taldean batu ginan Iruñean joan zan astean. Hemen bertako barri, zehaztasun gehiagogaz.
Ilusino txiki bategaz bizi bat, zauri txiki bategaz odolustu
2017-09-25 13:02Personeak bizi dituan argi-itzaletan barrena egindako bidaia txiki baten kronikea, edo horren antzeko zeozer.
Karreretako ekosistemea
2017-09-22 12:05Urtekeretan, tropelaren barrenean eta helmugetan ikusten dan faunearen errapasotxua.
Geure iruditegietan barrena
2017-09-18 13:02Nire blog-lagun eta kide dodan Mirenen azken testua behin irakurrita, neure egin dot haren jarduna. Egia da, bai, gure bizitzen ibilbidean zehar leku jakin batzuek marketan gaituena eta denporea igaro arren, urteek gure gorputzak higatu arren, gure zati bat leku horreetan dagoala oraindino. Leku berezi eta geure horreek osotuten dabe gure barrenaren iruditegi topikoa.
Ume baten buruaren mapea
2017-09-15 12:10Ez dakit sekula ikusi ete dozuen persona baten buruaren mapea. Batzuetan, medikuek zuen gorputz-ataletako mapak egiten ditue, eta benetan interesgarriak izan daitekez, baina postura egingo neuke ez dakitela ume baten buruaren mapea egiten. Umeen burua zoramena da, beti dabil bueltaka. Sigi-saga, sigi-saga, mapa hori sigi-sagaz beteta dago (Peter Pan. J.M. Barrie; itzulpena: Julen Gabiria).
Aitatxu/Amatxu 'hooligan' bat da
2017-09-14 10:53Ikerketa batek eskolarteko kirolean emoten dan biolentziaren arrazoi esanguratsuena gurasoak dirala erakutsi dau. Aita-ama askok emozinoak bultzatuta edo, zeozelako transformazinoak izaten ditu partiduetan. Horrenbestez, umeek jada ez dabe bilatuten ondo pasaetea, zelan edo halan irabaztea baino. Kosta ala kosta.
Minbiziz, biziminez
2017-09-11 11:01Zidarrezko garun bat, txirrindu bat, bost mila kilometro... Eta kemenik sutsuena. Vincent B. deituradunak amesetako bizitzea eukan. Abokatu suitzar naroa zan, Parisen ebilena beharrean. Baina egun batean bere biziak 360 graduko saltoa emon eban, garuneko minbizi suntsitzailea topau eutsienean. Orduantxe, kontzientziazino sozialaren eta gaixoaren inbestigazinoaren aldeko 5000 kilometroko eta errubera biren ganeko crowfounding erromesaldia abiatu eban Europan zehar.
Sare sozialen arrantza arriskutsua
2017-09-08 13:23Zigorrak ez dauka zentzu handirik hutsegitea atzera jazo ez daiten hezten ez bada.
Contadorren 10 momentuak
2017-08-28 16:39Txapeldun madrildarrak abian dan Espainiako Itzulian emongo deutso akabua bere ibilbide profesionalari. Hona hemen Alberto Contadorren jardunean giltzarri izan diran 10 momentuak.
Hau poza, Alex! Pozten naz nire testuak iruditegi bat gogorarazoteaz ganera testu eder honetarako bide emon deutsulako! Honexeri esaten jako testuartekotasuna, bai horixe!
Eskerrik asko eta laster arte!
Erantzuna | Geure iruditegietan barrena