Pankartearen gomutak
2018-07-25 17:28Atzo Donostiara joan nintzan familiagaz, eguna pasetan. Han, orain urte batzuk berebiziko berbagai izan zan hormea ikusi neban, Refugees welcome, tourists go home pankartea euki ebana eta Ertzaintzeak kendu ebana.
Nibali etxera
2018-07-20 07:55Gatxa da gaur Vincenzo Nibali txirrindulari siziliarrak zer pentsauko ete eban, zale batek Alpe d’Huez mitikoan gora enbarazu egin eta lurrera bota dauenean.
Uribek garagarrilaren 2koak 3aren bueltan
2018-07-17 20:58Kirmen Uribe: bizitza, fikzioa izeneko udako Ikastaroa garagarrilaren 2an eta 3an izan zan Donostian. Itzultzaileen mahai-ingurua gidatutea subertau jatan.
Portaleko atean
2018-07-17 17:46Konturatu orduko, etxera bueltetako sasoia heldu jaku; isilik eta kantsauta ekin deutsagu itzulera-bidaiari, lagunak bere etxera joateko bidegurutzean ezkerretara egin daben arte.
Baloiaren jantzea
2018-07-11 17:30Gauza sano jakina da kirolik gehientsuenek futbolak dakarren musikearen arabera egiten dabela jantzan; txirrindularitzea, zelan ez, multzo horren parte da.
Zentsurea
2018-07-06 14:07Konturatu bere egin barik joan jat hilebetea (hemen kukurik egin barik), ez hortixik egonean egon nazalako, ez ez, eze halangoetan denporea joan badoala ikusi edo sentidu egiten da, eta ni jaubetu bere ez naz egin: atzo maiatza zan, eta, gaur, daborduko garagarrila. Artean? Artean batetik eta bestera ibili da irakaslea, azterketak jagoten, azterketak zuzentzen, errebisino egunetan ikasleak hartzen, ekaineko berbaldiak prestetan eta emoten… Hain zuzen bere berbaldi horreetako baten gai nagusia dakart gaur: zentsurea.
Bizitea eta antzeztea
2018-07-05 17:54 Sarri, gatxa subertetan da gauzari benetan merezi dabeen prioridadea —handiagoa nahiz txikerragoa— emotea eta, ondorioz, bizitzako konturik inportanteenak ez doguz ikusi beharko geunkezan modurik argienean baloretan.Ahots bat ezerezean
2018-06-29 17:54Joan dan astean izan neban nire adiskide eta umetan euskerako maisu izandako Josuren seme Urtziren heriotzearen barri.
Nahaste lehergarria
2018-06-23 19:00Espero dot aurten igaz bolo-bolo ibili zan Euzkadiko bazterretan turismoaren kontrako kanpaina zentzunik bako ha ez errepetidutea.
Idazlearen heriotzea: testuaren jaiotzea
2018-06-20 20:08Idazlearen heriotzeaz dabil, bere lan txukunetako baten, Garazi Arrula, modu hipotetikoan bada be.
Sindrome barri baten atarian
2018-06-14 16:26Bada jokera bat idazleen (eta kritikoen, eta editoreen, eta kazetarien, eta literaturaren ingurumariko beste batzuen artean) testuari buruzko eztabaidak ebitetako.
Euskal kritika literarioaren dekalogoa
2018-06-12 12:19Isla txikerra da geurea; txikerra ez eze, tamainu murritzekoa izateak beregan dituan aje, neura zein trauma danak ditu eta, sarritan, kanpokoa imitau baino ez dogu egiten. Literatureak geure ukutu propio behar dau, nahasketea, mestizajea, gauzak geurera moldatzea; edozer beste barik iruntzi barik, geure egoerara atondu.
Sorpresak
2018-06-07 10:34Gaur, autobusean Bilbora bidean noala, kapitalera noanero egin ohi dodan txip aldaketea egin dot —atzera be—.
Unisex-a ez da moda bat
2018-06-01 00:25Genero arteko bardintasunarena gaur egun puri-purian dagoan gaia da, zalantza barik; are gehiago, umetatik modu eraginkorrean landu beharreko zeozer dala deritxot, oraindino be ikusi, entzun edo irakurri behar diranak kontuan izanda.
Itzultzea: salto egitea eta enpatia-ariketea
2018-05-30 12:59Sarri izan doguz berbagai itzulpenaz berba egiteko han-hor-hemen erabilitako metaforak. Ikusi blog honetan 'Metaforaz metafora itzulpenaren bila' eta 'Itzulpenaren metaforak' izenburupean argitaratutakoak.