Beti zorionaren bezperatan
2018-04-19 16:14Uda partean, Hegoaldeko geure eremuotatik lurraldeko ipar partera joten dogu, eguna zein astegoiena igarotera; zehatz esateko, Iparraldeko kostaldera hurreratzen gara.
Nekrologia literarioaren testuliburua
2018-04-17 22:44Mundu zabalean aho batez onartutako egia da idazleen nekrologikak beste idazle batzuek idazten dituela, nahiz eta niri ez jatan, berez, guztiz ebidentea begitantzen –zergaitik ez irakurleei enkargau? Nonork sinisten jarraitzen dau edozein idazle, idazle izateagaitik bakarrik, irakurle trebe zein ibilia dala?–.
Elebarriaren krisiaz
2018-04-16 15:59Lantzean behin berrazaleratzen dan gai horreetakoa da nobelagintzearen krisiarena; letra zaurituok denporea alperrik galtzen jarraitzeko asmau dogun errekurrentzia gazi horreetako bat.
Fede kontua
2018-04-12 13:03Autortu behar dot: musika-festibalak gustoko dodaz. Ez naz gaur egungo festibalitisaren maitalea, baina festibalen giroa desbardina dala deritxot.
Galtzerdi zuridun sandalien desenbarkoa
2018-04-10 16:32Atzo, turismoak geure herri askotako bizitzan daukan eragin ezkorraz jaubetu nintzan berbaldi interesgarri baten; zelan gabizan egiten herriak geroz eta gehiago kanpotarrentzat, eta geroz eta gitxiago geuretzat.
Garezurrarena
2018-04-08 14:38Hainbat emakume bortxatu ondoren, eskuak lotu eta burua pirañaz betetako potzu baten sartu deutsie gizonari, albisteak dakarrenez.
Erretratuez
2018-04-06 15:58Erretratuak daukaguz etxeetan, mesanotxean, armairuetako apaletan. Erretratuak dira manera bat denporearen potere ahalguztidunari aurre egiteko, logika kronologikoari iseka ironiko bat egiteko.
Luzaroan bizi bitez!
2018-03-31 19:56Liburutegien aspaldiko erabiltzailea naz, baina autor dot gero eta gustukoagoak dodazala; esango neuke garai batean liburu-denden zaleago nintzala, baina denporeagaz, eta azterketatxu honetan zehar agirian ipinten saiatuko nazen bestelango arrazoiakaitik, biblioteken bandora pasau naz.
Bizitza zatiren bat
2018-03-29 00:00Egunkaria irakurtea, ez gaitezan engainau, ez da aro bateko errituala; garai bateko goizak, ezjakintasunarenak izaten baitziran. Ez genduan idearik mundua zelan ete ebilen; pleistozenoko albisteez elikatuta ibilten ginan.
Gerrea
2018-03-27 00:25Geure herria hamaikatxu traumaren menpean bizi izan da historiaren bahean zehar; danatarik gatxena, gerrea. Donge horreen kontrako botikea edo farmako sendagarria topetea, danon eta gutako bakotxaren egitekoa da, benetan erradikau daiten gura badogu, behintzat.
Cipollini: argi-ilunen istorioa
2018-03-25 16:56Mario Cipollini nahitaezi aitatu beharreko figurea da: existiduko ez balitz, asmau egin beharko litzakeen gizasemea. Atzo 50 urte bete zituan horren klasiko, lehen txirrindulari lez; orain, aldiz, modelo edo enpresari bihurtu dan abiadurearen maitaleak.
Enzo Maiorca, bizi oso bat itsasorako
2018-03-22 16:10(Post hau irakurri bitartean soinu-banda jakin bat entzuteko gomendatu gura neutsueke, ahal dala aurikularrakaz; Eric Serra frantziarrak Luc Bessonen The big blue filmarentzat sortutakoa da, itsaspean sentiazoko zaitue).
Amodio musikala barik, militantzia musikala
2018-03-20 14:03Gau berezi baten aurrean eta BEC barakaldoztarra lepo bete eben 10.000 ikusleei eskertuta, Berri Txarrak taldeko kideek euren emonaldia hiru ordu pasautxura arte luzatu eben; tartean, showcase formatuko saio akustiko zentrala eta estadio osoaren rock sentimen sakona.
Pertsonaiak mamitzen
2018-03-19 23:18Goi-mailako literaturea sortuteko autobia, formula magiko edo hiruko erregelarik ez dago.
Modu inkontzientean ikasteaz
2018-03-17 11:58Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleen formakuntza-saioetan, irakaslegaiakandik sarri-sarri entzun izan dodaz modu inkontzientean ikastearen ganeko goraipamenak.