Zauriak: gordetekoak eta erakustekoak
2018-09-06 18:59Nahitaezkoa izaten da urgentzietako itxaron-gelan egotea, eta ebitauezinekoa izaten da bertan subertetan diranen istorioak entzutea...
Balou mendikateko nolakotasunak
2018-08-26 21:52Nolakotasunez eta kolorez betetako zakua da Balou mendikateko balada.
Hondartzako best sellerrak
2018-08-23 02:44Literaturea, honezkero, blog honetako gai jakinetako bat da eta, zelan ez, itsasoa be berbagai ohikoa dot.
Oporretako berreskuratze musikalak
2018-08-21 07:18Oporretan joateak zera dauka ona, jente, leku, esperientzia eta, zelan ez, doinu nahiz musika barriak ezagutzen dozuzala, baita aspaldian ahaztuta izandakoak errekuperau be.
Fikzinoaren mundutik
2018-08-09 14:37Batzuetan, egia da sare sozialatan esaten doguna: benetako penea emon eustan orain hilebete batzuk jazo zan Ursula K. Le Guin idazlearen heriotzeak (Berkeley, 1929-Portland, 2018).
Bihotz handiegia opari berezi
2018-08-07 15:13Udarako irakurketen pilotxuan neukan, beharbada azaleko irudiak halan iradokita, eta ekin neutson ekin neutsanez: Eider Rodriguez idazle hendaiarraren Bihotz Handiegia ipuin-liburua izan dot irakurgai azken egunotan.
Jaia bai; burrukea be bai?
2018-08-07 15:10Bart, Sopuertako lagun bat topau neban Lekeitioko kaian; aspaldi beragaz berba egin barik eta esan eustan, asteongo eguenean herriko jaiak hasiko jakozala eta jaiotako lehen egunean —bajada egunean, hain zuzen be— herriko koadrilen karroza-jatsierea egiteko ohiturea ei daukiela.
Trokan sartuta
2018-08-04 13:29 Trokartean sartu-sartuta gagozala, edozer geratu ezkero zelan erreakzionauko geunken pentsau dot, hau da, ze urtenbide egongi litzakeen; azken baten, mendi-zulo istu eta ilun baten murgilduta gagoz eta, nahi ala nahi ez, hortik urtetea zinez gatxa da.Kakahueteak
2018-07-30 12:14Enkargau deustien testu edizino baten harira, Jorge Oteizaren ganeko dokumental bat ikusten nago aspaldion. VHS formatuan grabatua emoten daben bideo kaskar baten eta irudi makur baten erdian agertzen da artistea, poltergeist baten moduan, interferentziek etenda lez.
Postontzi berezia
2018-07-27 17:12Izenburu hori eukan Alcaláko Administrazinoaren Artxibo Orokorrean, polizia-kontrola pasau osteko eraikineko sarreran, atondutako erakusketak. Artxibo horretan gordeten da joan zan mendeko memoria instituzionalaren parte handi bat, batez bere Espainiako organo zentralei jagokena. Baina memoria pertsonalak bere badagoz bertan gordeta.
Fantastikoaren lilurea
2018-07-27 12:12Euskal literatura garaikidearen historian momentu bat egon zan eta pentsau eikean fantastikoak aparteko garrantzia irabaziko ebala, gure letra barrituen osogarri ezinbesteko bihurtuko zala.
Pankartearen gomutak
2018-07-25 17:28Atzo Donostiara joan nintzan familiagaz, eguna pasetan. Han, orain urte batzuk berebiziko berbagai izan zan hormea ikusi neban, Refugees welcome, tourists go home pankartea euki ebana eta Ertzaintzeak kendu ebana.
Nibali etxera
2018-07-20 07:55Gatxa da gaur Vincenzo Nibali txirrindulari siziliarrak zer pentsauko ete eban, zale batek Alpe d’Huez mitikoan gora enbarazu egin eta lurrera bota dauenean.
Uribek garagarrilaren 2koak 3aren bueltan
2018-07-17 20:58Kirmen Uribe: bizitza, fikzioa izeneko udako Ikastaroa garagarrilaren 2an eta 3an izan zan Donostian. Itzultzaileen mahai-ingurua gidatutea subertau jatan.