Euskaraldia
2018-12-02 17:36Bat-batean, Euskaraldian eta Bizkaiko Bertso Txapelketan lurrartu dot.
Igogailuko agurrak
ta eguraldia,
fisika kuantikoko
doktore-hitzaldia
ohiko berbaldiak,
lehen esaldia...
danei eragiteko
da Euskaraldia.
Goizeko lehen orduan
txaparen ziztada,
hori txapa ez badozu
ahaztuta laga.
Kaletik paparretan
jarri begirada...
euskaradunak uste
baino gehiau gara.
Mihiak bizi eta
adi belarriak.
Mogiduarazi doguz,
pertsonak, herriak...
Sortu dira harremanak,
ohitura barriak,
begi-keinuak eta
konplize-irriak.
Lehenago-geroago
emonda izena,
hausnartu dogu txapak
ekar dezakeena.
Garrantzitsu da hamaika
eguneko dema,
baina inportanteena
hamabigarrena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!