Elebarriaren krisiaz
2018-04-16 15:59Lantzean behin berrazaleratzen dan gai horreetakoa da nobelagintzearen krisiarena; letra zaurituok denporea alperrik galtzen jarraitzeko asmau dogun errekurrentzia gazi horreetako bat.
Fede kontua
2018-04-12 13:03Autortu behar dot: musika-festibalak gustoko dodaz. Ez naz gaur egungo festibalitisaren maitalea, baina festibalen giroa desbardina dala deritxot.
Galtzerdi zuridun sandalien desenbarkoa
2018-04-10 16:32Atzo, turismoak geure herri askotako bizitzan daukan eragin ezkorraz jaubetu nintzan berbaldi interesgarri baten; zelan gabizan egiten herriak geroz eta gehiago kanpotarrentzat, eta geroz eta gitxiago geuretzat.
Garezurrarena
2018-04-08 14:38Hainbat emakume bortxatu ondoren, eskuak lotu eta burua pirañaz betetako potzu baten sartu deutsie gizonari, albisteak dakarrenez.
Erretratuez
2018-04-06 15:58Erretratuak daukaguz etxeetan, mesanotxean, armairuetako apaletan. Erretratuak dira manera bat denporearen potere ahalguztidunari aurre egiteko, logika kronologikoari iseka ironiko bat egiteko.
Luzaroan bizi bitez!
2018-03-31 19:56Liburutegien aspaldiko erabiltzailea naz, baina autor dot gero eta gustukoagoak dodazala; esango neuke garai batean liburu-denden zaleago nintzala, baina denporeagaz, eta azterketatxu honetan zehar agirian ipinten saiatuko nazen bestelango arrazoiakaitik, biblioteken bandora pasau naz.
Bizitza zatiren bat
2018-03-29 00:00Egunkaria irakurtea, ez gaitezan engainau, ez da aro bateko errituala; garai bateko goizak, ezjakintasunarenak izaten baitziran. Ez genduan idearik mundua zelan ete ebilen; pleistozenoko albisteez elikatuta ibilten ginan.
Gerrea
2018-03-27 00:25Geure herria hamaikatxu traumaren menpean bizi izan da historiaren bahean zehar; danatarik gatxena, gerrea. Donge horreen kontrako botikea edo farmako sendagarria topetea, danon eta gutako bakotxaren egitekoa da, benetan erradikau daiten gura badogu, behintzat.
Cipollini: argi-ilunen istorioa
2018-03-25 16:56Mario Cipollini nahitaezi aitatu beharreko figurea da: existiduko ez balitz, asmau egin beharko litzakeen gizasemea. Atzo 50 urte bete zituan horren klasiko, lehen txirrindulari lez; orain, aldiz, modelo edo enpresari bihurtu dan abiadurearen maitaleak.
Enzo Maiorca, bizi oso bat itsasorako
2018-03-22 16:10(Post hau irakurri bitartean soinu-banda jakin bat entzuteko gomendatu gura neutsueke, ahal dala aurikularrakaz; Eric Serra frantziarrak Luc Bessonen The big blue filmarentzat sortutakoa da, itsaspean sentiazoko zaitue).
Amodio musikala barik, militantzia musikala
2018-03-20 14:03Gau berezi baten aurrean eta BEC barakaldoztarra lepo bete eben 10.000 ikusleei eskertuta, Berri Txarrak taldeko kideek euren emonaldia hiru ordu pasautxura arte luzatu eben; tartean, showcase formatuko saio akustiko zentrala eta estadio osoaren rock sentimen sakona.
Pertsonaiak mamitzen
2018-03-19 23:18Goi-mailako literaturea sortuteko autobia, formula magiko edo hiruko erregelarik ez dago.
Modu inkontzientean ikasteaz
2018-03-17 11:58Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleen formakuntza-saioetan, irakaslegaiakandik sarri-sarri entzun izan dodaz modu inkontzientean ikastearen ganeko goraipamenak.
Aramu-gizona
2018-03-16 14:25Askatasunaren ganean aditu daitekezan topiko eta esaldi potolo horreetako bi ondokoak dira: alde batetik, askatasunak hegan egin leikela da; bestetik, ostera, askatasunaren azken aldia izan daitekela jakitea.
Jaio.BTX.Hil
2018-03-15 00:302.000 personaren aurrean (edo barruan) ikasgai ederra zelan emon; antologiazko eta dimensino erraldoidun kontzertu baten kronikea.