Hondartzako best sellerrak

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-08-23 02:44

Literaturea, honezkero, blog honetako gai jakinetako bat da eta, zelan ez, itsasoa be berbagai ohikoa dot.

Esangura jakin batean, usadioen zalea nazela uste dot: oporretan, itsasertzean egiten dodazan ibilaldi zein osteretan, uraren ertzean lehen lerroan jarritako jenteak ze liburu irakurten dituan erreparetan dot. Zer esanik ez, papelezko formatudun liburuetan ipinten dot nire aditasuna eta, uda honetan, ganera, gaztelaniazko izenburudunetan.

Literatureak aurrera egin izan dauen neurrian, geroz eta gatxagoa subertetan jat autorerik irakurrienak idetifikau eta, horrezaz gan, guztiz nekeza egiten jat jentearen artean zelanbait nabarmentzen diran izenburuakaz jotea. Hori dala-eta, oraingo honetan sailkapen bikotxa egingo dot: batetik, esanguratsuegirik topau ez arren, zelan edo halan, hareatzea konkistau daben liburuak; bestetik, ostera, lan desbardinakaz izanagaitik, oparotasunik handienagaz agertzen diran egileak.

Zelan ez, identifikau dodazan obratako askok zur eta lur itxi nabe, egileetako franko ez diralako gaur egungoak, hain zuzen be —baina antxinako lanatan nahiz berrargitalpenatan ondo funtzionetan dabe—. Hori gitxi balitz, jarraian txertatuko dodan zerrendako izenburu bat horrenbestetan agertu edo errepetidu izanak be aho bete hortz itxi nau, egia esateko.

Azken ohar bat be emon gura neuke, harridura dosi nabarmen eta adierazgarriaz tintatua: gazte eskerga ikusi dot irakurten —horrek harridurea sortzea, tamalez, datu triste samarra da, bai, baina, era berean, upelako poza emon deustana—. Gazteotatik gehientsuenak mutilak izan dira. Zehetasun kuriosoa da hau, inondik inora, izan be, edade tarte horretan, oro har, neskek osotzen dabe irakurleen geruzearen trontzoia. Beste barik, hona hamen neure udako zundaketea.

 

Liburuak:

-La desaparición de Stephanie Mailer, Joël Dickerrena.

-Lejos del corazón, Lorenzo Silvarena.

-Las hijas del Capitán, María Dueñasena.

-Arderás en la tormenta, John Verdonena.

-Patria, Fernando Arambururena.

Idazleak:

-Arturo Pérez-Reverte.

-Elena Ferrante.

-Miguel Delibes.

-Dolores Redondo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu