Turistak
2018-08-17 18:15Bidaiea egin osteko gogoetea, zer garen, nor garen...
"Bihar goiz jagi behar dogu, turistak bertara ailegau baino lehenago egon gaitezan gu han. Errez-errez aparkau eta, guk bueltea egin eta eurak datozenerako, guk hurrengo etapeari ekingo deutsagu".
“Bai subertea gurea gaztelu honetan, ezta? Urteten gagozala hau iladea! Baina gu bagoaz. Turista-ilada galanta hau ekidin dogu etorritako orduan etorrita. Halango iladea topau bagendu ez geunke sartuteko aprobea bere egingo, inondik bere, eta dagoala gaztelua bertan”.
“Ederra da herri hori, bai gero! Baina hauxe da gustau ez jakuna: turistentzat prestauta dago oso-osoan: souvenir dendak han eta hemen, bertoko jateko produktuak, karu... Bertoko jenterik ez dago pasioan, lepoan motxilea, buruan kapela eta eskuan mapea daroan jentea baino ez dabil inguruan”.
“Ez daigun hemen erosi, turistearena eginda gehiago ordainduko dogu-eta. Hoba dogu turista-gunetik aparte erosi, kasurako, bide-ertzean iragarten diran etxe horreetakoren baten. Seguru bere merkeagoa eta hobea izango dana, eta zuzenean produktoreari erosita mesede egingo deutsagu, bitartekorik tartean ez dala”.
“Goazen harako jatetxe haretara, arean karuagoa da baina turista gitxiago dagoala emoten dau”. Hori dana, gu turistak ez bagina legez. Turista klase asko dagoala eta engainau dogu geure burua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!